Komunikatzerakoan norberak elez ala idatziz solaskide bati helarazten dion hiz keta zatia da esakunea, bere baitan zentzu osoa duena. Hizketa zati hori eta haren sortzeko izan den esakuntza (hizkuntzaren erabilaldia) elkarri lotuak daude egune roko solasaldietan; komunikazioaren baitako gertakari eta osagaiak dira. Beraz, zentzu hertsienean, esakunea honela azal daiteke: leku batean, une batez eta xede batek bultzaturik, norbaitek solaskide batentzat moldatzen duen eta bere baitan zentzua duen “hizketa zatia”.
Esakunea, hizketa zatia denez, osagai zenbaitez osa daiteke: hots, hitz soil, hitz multzo ala esaldi andana. Ez dira beraz, maila bereko hizkuntz emaitzak perpausa eta esakunea. Azken hori, bere sortze inguruneari erabat lotua da; lehena, aldiz, hartarik aske; perpaus bera bizpahiru edo hainbat esakunetan sar daiteke. Esate baterako, eri handi den gaixoak esan diezaioke medikuari: “ Biotzean min dut ! Maiteminez den maitaleak erran diezaioke maiteari: “ Bihotzean min dut!”, Gisa berean, poetak hainbat maite zuen amonaren ehortz egunean esan diezaioke: “Biotzean min dut !”
Ingurumenak solasgai horren esanahia bideratzen du solaskideen artean, esa kuntzaren egoerak ulertzen laguntzen du. Ondorioz, esan daiteke esakune mota asko badela, esakuntza egoera bezainbat. Ahozkoan, eleketa eta keinuen bidez komunikatzen dute solaskideek. Baina, idazkiaren bidez ere kausi dezakete komu nikazio hori, beste gisa batez. Idazterakoan, anitz esakune mota molda dezake idazleak; hona, bi adibide: esakune guztiz motza ager daiteke egunkarian, “ Jai! ” hitz soila ezarriz San Ferminetan hartu argazki baten gainaldean, edo bestela esa kune aski luzea eta egituratua agerkari bereko ekonomia sailean.
Esakune idatziak esakuntzaren ezaugarriak ekartzen ditu bere baitan. Baina, idazkian –literatur esakunearentzat batez ere–, esakuntza egoeraren marka horiek ez dira ahozkoan bezain argiak, komunikazio arauak ez baitira berdinak: Idazkian, igorlea (idazlea) eta hartzailea (irakurlea) bereizita daude denboraren aldetik, baita lekuaren aldetik ere. Elkarrizketa batean, esakunea esakuntzarekin batean ezabatzen bada, literatura mailan ez da horrelakorik gertatzen, esakuneak urteak eta mendeak zeharkatzen baititu irakurlearen bila:
“Biotzean min det, min etsia,
negar ixilla darion miña…”
(Lizardi, “Biotzean min det”)
Beraz, literatur esakunea ez da hartzaileari zuzenki bidalia eta anitz moldetako harrera ukan eta onets lezake.
[J. C.]
Ikus, halaber, E SAKUNTZA , H IZKETA , H IZKUNTZA .