dialektika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DIALEKTIK A

(grek. dialektike, eztabaidatzeko artea)

Erretorikaren baliabideetako bat da, eta argudiatzearen artea mamitzen du: fro gatu nahi den egiaren adierazpena eta gaiaren garapena nahiz ideien ordena ongi argudiatzearen arte zaindua da. Aristotelesen aburuz, dialektikak eztabaidan aritzeko balio du eta zalantzazko gaietan argibide egokiak agertzeko. Greziar filosofoentzat, dialektikaren ezaugarri nagusiak ikerketa eta ikasketa ziren. Humanismoaren aroan, testu literarioaren baitan argudio silogistikoa formulismo hutsaren menpe jartzeak kri sia ekarri zuen dialektikaren kontzeptuan. F. Hegel filosofoak dialektikari eduki berria eman zion, errealitatearen kontraesanak agerian jarriz eta haiek gainditzen saiatuz aztertzen duen arrazoiketa metodotzat. Dialektika pentsamenduaren eta historiaren garapenaren funtsezko lege bilakatu zuen eta Espirituaren fenomenologia (jat. 1907) izeneko liburuan eman zuen ezagutzera bere sistema filosofiko globalaren baitan. Eragin nabarmena izan zuen XX. mendeko zenbait korronte filosofiko nagu sitan, hala nola, existentzialismoan, positibismoan eta filosofia analitikoan. Literaturaren arloan, antzertian, B. Brecht alemaniarrak aplikatu zuen dialektikaren kontzeptu hegeliar hori antzerki epikoan, errealitatearen kontraesanak agerian jarriz ikusleen arreta kritikoari erne atxiki eta pentsarazteko. Ikus U RRUNTZE .

[L. M. M.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: dialéctica
 fr: dialectique
 en: dialectic

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper