(Ingl. coupling , bikoak egitea)
Literatur teorian, poesiari dagokion egitura linguistiko konkretu bat adierazteko, Samuel R. Levinek sorturiko terminoa da. Coupling a posizio edo kokapen balioki deak betetzen dituzten forma naturalki baliokideez osaturiko egitura poetikoa da.
Formak naturalkibaliokideak dira, fonikoki (solas-jolas, ibil-isil), semantikoki (egun-gau, arrosa-lili), edo fonikoki eta semantikoki (ur-elur, ilun-itun) baliokide direnean. Baliokidetasun fonikorako nahikoa da hots bakar baten errepika edo alitera zioa, eta semantikorako, berriz, aski da terminoen esanahiaren nolabaiteko ahaidetasuna, alegia, sinonimoak, antonimoak, eremu lexiko berekoak, eta abar, izatea.
Kokapenari dagokionez, hots , posizionalki , formak sintagmaz edo konbentzioz izan daitezke forma baliokideak. Alde batetik, formak dira sintagmatikoki baliokide ak katea diskurtsiboan (sintagma, esaldi edo baita poema oso batean ere) kokapen linguistikoki baliokideak betetzen dituztenean. Adibidez,
“Banderak ikusi ditut eta estandarteak eta amildegiak.”
(J.K. Igerabide, Sarean leiho )
Poematxo horretan, “banderak, estandarteak, amildegiak” sintagmatikoki balio kideak dira. Baita beste poema honetan ere:
“Lur ilunean barreiatu ziren haziak hala nola, izarrak gauean eta eguzki ttipiak balira bezala jeiki dira goizean loreak.”
(L. Anselmi, Zoo ilogikoa )
Kasu horretan “lur ilunean, gauean, goizean” edo “haziak, izarrak, loreak” hitzek posizio sintagmatikoki baliokideak betetzen dituzte.
Beste alde batetik, forma konbentzionalki baliokideak dira, ez ezaugarri lin guistikoek, baizik matrize edo molde poetiko konbentzionalek (errima, azentua, neurria, eta abar) sorturiko posizio baliokideak betetzen dituztenak:
“Larrosak dira gorriak edo bestelan xuriak. Hagitzez dira ederragoak neskatilaren irriak.”
(J. Sarrionandia, Izuen gordelekuetan barrena)
Kopla horretan, aldiz, “gorriak-xuriak-ederragoak” forma sintagmatikoki balioki deak dira, baina “gorriak-xuriak-irriak” errimak ezarritako forma konbentzionalki baliokideak.
Coupling egitura eman dadin, beharrezkoa da, bada, bi baldintzok bete daite zen, alegia, formak, aldi berean, bai naturalki, bai posizionalki, baliokideak izatea:
“ Artoa zaigu zoritu sagarrondoak gorritu zu noiz itzuli itxaropena ez zait gogotik akitu.”
(J.A. Arrieta, Neurtitz neurrigabeak)
Kopla horretan, “artoa, sagarrondoak” eta “zoritu, gorritu”, esaterako, batera naturalki eta posizionalki baliokideak izatean, coupling bana osatzen dute. Aurreko testuetan ere egitura horren adibideak aurki daitezke.
Coupling a R. Jakobsonek (1960) poesiarako, funtzio poetikoaren azalpen gisa proposaturiko baliokidetasun printzipioaren gauzatze konkretua da. Poesiaren oina rrizko egitura posibleetariko bat da eta haren batasun eta iraunkortasunerako eus karri aproposa. Poemaren zerbitzurako baliabide egituratzailea da eta, beraz, ezin da “zenbat eta coupling gehiago orduan eta poema hobea” esan; gehiegizkoa gerta daiteke eta poema hutsal, artifizial, gazi-geza bihurtu. Coupling aren eragin kortasuna beste faktore poetikoen aldibereko eragin-trukearen baitan datza.
[K. O.]
Ikus, halaber, E GITURA , F UNTZIO POETIKO , P ARALELISMO .
B IBLIOGRAFIA
L EVIN , S. R.: Linguistic Structures in Poetry, The Hague, Mouton, 1962 / Structures poétiques, Mouton, La Haye, 1964 / Estructuras lingüísticas en la poesia , Cátedra, Madrid, 1974.