(fr. collage , itsaste lana)
Arte plastikoetan garaturiko teknika bati emandako deitura, hots, hainbat ekai (papera, tela zatiak, metalak...) material euskarri batean itsastea, egitura askeak sortuz. XX. mendean hasi zen erabiltzen teknika hori pintura eta eskultura arloan, eta literaturan ere aplikatzen hasi zen kontzeptu bera, lehenagotik sortuak zeuden testuez baliatuz, aipamen nahiz zehar-aipamen edo alusioak elkartuz, baina haien iturriak aipatu gabe. Collage aren helburua zati horien bidez obra berria eta irado kitzailea sortzea da, estetikoki erakargarria izango den konposizioa eraikitzea eta, aldi berean, aurreko obra horien balore aitortuak desmitifikatzea. Collage ak erabili zituzten E. Pound nahiz T. S. Eliot poetek eta bereziki idazle surrealistek (L. Aragon,
P. Eluard, A. Breton), inkoherentzia tematikoa eragiteko helburuz. Euskaraz, collage teknikaz baliatu zen B. Atxaga Etiopia liburuko zenbait pasartetan.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN .