chanson de geste - Literatura Terminoen Hiztegia

 
CHANSON DE GESTE

Gesta hitzak, latinez, ‘inoren egintza handien multzoa’ esan nahi zuen, eta kantu epiko erromanikoek hartu zuten bereziki izen hori. Kantatu egiten zirenez, chanson de geste deitura eman zitzaien frantsesez mota horretako kantuei; gaztelaniaz, berriz, cantares de gesta . Leinu batekoen antzinako ekintza handiak hartzen zituz ten gaitzat, eta era epikoan aditzera ematen. Ikus E PIKA .

Hitzak berak dioenez, kantatzeko –kantu errezitatiboz emateko– sortu ziren pieza literario horiek, eta juglareen ahotik entzuten zituen jendeak ferietan, plazetan edo gazteluetan; ehunen bat kantu ezagutzen dira, gehienak Frantzia aldekoak. Bertso luzeran gorabehera handiak dituzte (mila bertso izatetik hogei mila inguru izatera ere hurbil daitezke). Eredurik eraginkorrenak La Chanson de Roland da Frantzian (P. Harispek itzulia, Errolanen kantorea , 1893), eta El Cantar de Mio Cid Espainian.

Euskal Herrian oinaztarren eta ganboatarren arteko liskarren inguruan sortu ziren zenbait kanta, baina ez dira bete-betean chanson de geste ; laburragoak dira, eta baladetatik hurbilago daude. Kantu epikotzat aipa liteke nolanahi ere zenbait kantu. Besteak beste, adibiderik doiena Ibarguen-Cachopinen kronikan J. Arriolabengoak (1996) topatu eta aztertutako Errodrigo Zaratekoaren kantu epikoa da, benetan aipa garria bere erritmo markatu eta biziagatik, sarrerako kopla zaharren estilizazioagatik, kontrajarpen, metaketa eta irudien plastikotasunagatik, protagonistari eginiko interpe lazio eta elkarrizketaren dramatikotasunagatik:

“Arma escuduac on dira dardos , pareric estabe canporaco s Çaratearrac galdu ey dabe marquia-çuya çeculaco . Errodrigo Çarateco selan xugana sindea n Jaun Juane Abendañocogas gudua arçen sanean , bi mylla guyçon oy ditus bere lelengo deyean . lau mylla bere baleduque premya letorrenean , Cortaçarretarrac delanterea, Ybarguendarrac urrean , Gastelan Sarmyentuarric asco, es pareric arean , Jaun Asençio Guebaraco ganean darda ordean , Billela ta Arteaga, anage onac urrean , saldisunak on ()rrenean , oñac arin, gogoa sendo, arerioaen asean , Errodrigo Çarateco saldi urdinaen ganean , bosteun caxcabel urregorrisco saldiac ydunerean , Carrerea laster eroean Erbiteguy ganean , areryoac ur jarrayca arrebearen semea , Ona chypi, orpo laster, Abendanochea , arren, echosu orain osaba, bixeoc justa gaytean , echyeguydac orailloba, gau bixiric noean , neure biçian enoaque Urquyçuren contrean , omenaje eguyngo joat biçia dodan artean , bela uic sar naxaytec billa Realgo torrean.

[J. K. I.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: canción de gesta
 fr: chanson de geste
 en: chanson de geste

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper