Trama edo diskurtsoa; istorioa edo argumentua narrazio batean agertzeko antolakuntza diskurtsiboari deritzo. Narratologian, gertakari, ekintza edo egoerak hitzezko adierazpenean agertzen diren hurrenkeran aztertzen dituen alderdia da. Istorioko gertaeren hurrenkera eta diskurtsoan irudikaturiko hurrenkera, gertakarien hurrenkera artistikoa, ez dira gauza bera. Fabulak hurrenkera kronologikoan jaso tzen du istorioa, eta bilbeak, diskurtsoak edo trama k, berriz, hurrenkera artistikoan. Bereizketa hori formalismo errusiarrak proposatu zuen lehenengoz. Errusieraz skaz ka/siuzhet formulatu zen; frantsesez, gehienbat histoire/discours; gaztelaniaz, fabu la/trama; eta euskaraz, istorio/bilbe bikoteak erabili dira, besteak beste. Bereizketa hori XX. mendeko kritikaren ekarpen arrakastatsuena izan zen. V. Sklovskik sortu zuen eta B. Tomatxevskiri esker zabaldu zen.
[I. R.]
Ikus, halaber, D ISKURTSO .