Zenbait bertsotan neurria osatzeko erabiltzen diren hitz osagaiak, esaerak eta klixe moldekoak izendatzeko sorturiko terminoa (Larramendi). Batzuetan, errimaren amorez sartzen dira, bertsogintzaren kalitatea beheratuz eta prosaismora eta arrun keriara joz. Edozein bertsogintzatan gaitzesten dira errazkeriak eta zabarkeriak, bere neurrian balioztatzen direlarik asmo literarioz egindako errepikak, paralelismo ak, geminazioak eta abar.
Bertsolaritzan badira zenbait kantari bertso saio guztietan gauza berak beti errepikatzen dituztenak, betelana egiten duela entzuleak konturatzeko moduan. Arrazoietara hasita, adibidez, esaldi bera baliatzen badute etengabe: “bistan dena da” edota bertso kantari ari direlarik, “omore onian” bezalako apoio formulak sartzen badituzte lerroa osatzeko. Esaldi horiek betegarri hutsak dira eta bertsoza learentzat nabarmenak. Errimetan ere egon daiteke horrelako formularen erabilera rik: “Bai, noski”; “bata bino hobe dituk/ hogei mila duru” gisakoak.
[J. M. L.]
es: -
fr: cheville, remplissage
en: padding, waffe, verbiage