Herri mailako kantutegietan, bi multzo nagusi bereiz daitezke, elkarri nolabait kontrajarriak: kantu zaharrak eta bertso berriak. Kantu zaharrak tradiziozkoak dira, herriak oroitzapen kolektiboan gordetzen dituenak, eta une jakinetan erabilgarriak, hala nola Ganbonetan, Santa Ageda egunean, ezkontzetan,…) Bertso berriak, aldiz, une batean sorturiko piezak dira, bertsoak jartzea merezi duten gaiak ontzen dituztenak, lekuko bertsogile batek jarriak, eta medio jakin baten bidez —garai batean bertsopaperen bidez, gaur era bateko eta besteko euskarrien bidez—, hela raziak:
“ Dozena bat bertso berri
gaztien kontsolagarri
nire mingaina sano dan arte
nahi nituzke jarri.”
(Xenpelar, “Mutil zaharraren bentaja”)
Bilakabide bat eta bera daramate bertso berriek eta kantu zaharrek: hasieran kantu oro bertso berria da, zehatza eta osoa; baina, oroitzapen kolektiboak hutse giteak dituenez, azkenean bertso berri oro tradiziozko bihur liteke, doinua eta tes tuko hitzak herriak partzialki gordetzen baititu, eta, ondorioz, gelditzen dena gauza rik indartsuena eta biziena da, baina xehetasunik gabea, ahotik ahorakoan aldatua, historikoki ezagutu ezina, tradiziozko bilakatua.
[J. M. L.]
Ikus, halaber, B ERTSOGINTZA , K OPLA .