(fr. ballet , dantza)
Dantza, musika eta pantomimaz antzezten den obra dramatikoa da balleta . Balletean testu literarioaren eginkizuna musika eta koreografiarena baino apalagoa da. XV. mendeaz geroztik era askotarikoak izan dira, baina Frantzian izan zuen garapena, bereziki, Luis XV.aren garaian. Gerora, Frantziako Iraultza aldian, balleta desagertu egin zen erromantizismoa arte. Erromantizismoan, aldiz, suspertu egin zen, P. I. Txaikovski musikagileari esker, eta, besteak beste, aipagarri da haren Beltxargen aintzira (1876).
Balletetan, gai mitologikoak, fantasiazkoak, erlijiosoak eta bestelakoak lantzen dira. XX. mendean Europan eta Ipar Amerikan ballet dantza talde ospetsuak eratu dira, American Ballet Theatre edota Espainiako El ballet lírico nacional bezalakoak. Euskal Herrian, gerra aitzinean, Elai-Alai, Olaeta eta Etorki taldeak eratu ziren, eta gerraostean, berriz, Argia deiturikoa gainerako euskal ballet guztien eredu da, kore ografian euskal giroko dantza, musika eta beste hainbat elementu integratuta.
[L. M. M.]
es: ballet
fr: ballet
en: ballet