Narratologiaren ikuspegitik, aurkaria deitzen den aktantea indar sistema edo aktante egitura batean sartzen da eta bere izateko moldea garbi ageri da deitura tik beretik: beste aktanteen bizia eta eginbidea trabatzen ditu. Esate baterako, ipuin miresgarrietan, subjektuak bete behar duen lan premiatsua eragozten du; asmo gaiztoko edozein sorgin har daiteke adibidetzat, eta Txano Gorritxo ren ipuinean, otsoa.
Jende itxura har dezake aurkako aktanteak, edo beste edozein izakirena, itxu rarik gabeko indar batena, gauza, tresna edo sentimendu batena. Esate baterako, Garoa izeneko eleberrian, Moxolo, Ana-Josepa eta Martin aurkako dira Joserentzat, Malentxoren amodioa eskuratu nahi duenez. Iñazio Marik, aldiz, jokoaren aldeko tirria du aurkako nagusia eta berebiziko ondorio txar guztien iturria.
[J. C.]
Ikus, halaber, A KTANTE .