asto-laster - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ASTO-LASTER

1.- “Asto-lasterrak” (gehienetan pluralean erabilia) edo “asto-lasterka(n)”, Zuberoako antzezpen mota bat izendatzeko erabili izan da. Berez, ohitura kome diak dira, drama satirikoak, eta horiexek dira noski literatura ikertzaileen interesa piztu dutenak eta antzerki ezaugarri garatuenak dituztenak, baina, jorratzen dituz ten gaiengatik eta sorburuari dagokionez, beste zenbait herri antzezpenekin dute zerikusia, hala nola, zintzarrotsekin edo galarrotsekin.

Hitz horrek beste erabilera orokorrago bat ere izan du. G. Hérelle (1848-1935) hispanista, euskaltzaleak eta iparraldeko euskal herri antzertiaren ikertzaileak, farce charivarique eta parade charivarique terminoak erabili zituen, eta, horretan oinarri turik, euskal ordain gisa, xaribari deitura eman zaie orokorrean antzerti mota horiei

(J. M. Lekuona 1982, J. Kortazar 1997). Horretaz gain, bereziki gaztelaniaz idatzi diren euskal literaturaren historietan erabili da metonimiaz asto-laster terminoa eus kal antzerti mota hauek orokorrean izendatzeko (K. Mitxelena 1960, Juaristi 1987, Urkizu 2000). Beraz, Europako mendebalde osoan ezagutzen diren bigarren ezkontzaren gaiaren inguruko irri antzerkiak izendatzeko erabiltzen den “charivari” hitz frantsesaren mailegua den xaribariaren ordez, zenbaitek euskal deitura oro kortzat hartu izan du “asto-lasterra” euskal hitz jatorra, haren jatorrizko esparru semantikoa metonimiaz hedatuz.

Asto-laster deitu fartsa mota hori herriko pertsona jakin batzuen jokabidearen aurkako satira gogorra zen, eta, hori zela eta, agintariek debekatu egiten zuten. Pastorala bezala, plaza batean edo belardi batean eman zitekeen, eta, batzuetan, pastoral baten erdian eman izan zen, entremes baten eran. Zintzarrotsak asto-las terrak baino lehenago egiteko ohitura izaten zen, abisu modura, zintzarrotsetako bertsoetan esaten baitzen, haien biktimek zintzarrotsei amore ematen ez bazieten eta gazteriari ordaintzen ez bazioten, asto-lasterrak egingo zizkietela.

Zintzarrotsak alargunei egiten zitzaizkien ezkontzen zirenean eta ezohiko adin ezberdintasuna zegoenean bikotearen artean, edo ezkontideetako bat hainbat bider ezkondua bazen aitzinetik...: edo alargun batek ohaidea zeukanean. Asto-las terretan, aldiz, gaiak bestelakoak izan zitezkeen: isekaren jomuga senar edo emaz te adarduna, emazte senar jipoi emaile edo zaflatzailea, mozkorra, haur galtzea egi tea, apez neskazalea, senar-emazte borrokalariak eta abar izan zitezkeen.

Asto-lasterrak egunez ematen ziren, galarrotsak edo zintzarrotsak, aldiz, gauez. Asto-lasterrek pastoralaren antzeko egitura zuten (lehen solasa, azken solasa, sataneriak) eta eszenografia berdintsua (khiristien doinua, türken doinua, bi ate, harantz honantz ibiliz bertsoak deklamatzea...). Pastoralaren parodia zen, haren eszenografia jarraitzen zuen orokorki, baina gaiak, jantziak eta beste zenbait ezaugarri ez ziren berdinak. Berezitasuna zen, esate baterako, zaldiz etorri ordez, astoz etortzea jokalariak eta helburu burleskoa izatea. Jantzietan ere bazituzten ezberdintasunak. Esaterako, ez zituzten pastoraletako khiristien jantzi urdinak, ezta türkek jantzi gorriak agertzen, baizik eta praka txuri, jaka eta txapela buruan janzten zituzten.

Asto-lasterren aurkako autoritateen debekuak oso antzinatik ezagutzen dira, eta, horien nahiz irainduen mendekuen beldurrez asto-lasterretako testuak ezkuta tu egiten ziren arren, gelditu dira zenbait eskuizkribu, ez denak oso-osorik, baina bai bederen batzuek, Patri Urkizuren eskutik eman dira argitara Zuberoako Irri- tea troa . Recueil des farces charivariques basques (1998) liburuan. Honako titulu hauek dituzte, sarritan bikotearen izenez osatuak: Agardentegilea eta bere emaz tea, Ahargo eta Kanbilu, Ardeatina eta Ludobina, Bala eta Bilota, Bubane eta Xiloberde,Eihartxe eta Miñau, Kabalzar eta bere familia, Kaniko eta Beltxitine, Maria Solt eta Kastero, Xiberua eta Martzeline, Juanik hobe eta Arlaita, Malku eta Malkulina, Melhaltzu eta Benus, Petit-Jean eta Sebadina, Petitun eta Petik-Hun, Pierris eta Katixe, Pierrot eta Xarrot, Planta eta Eleonora, Rekokilart eta Arieder, Saturno eta Benus...

P. Lafittek ohartarazten zuen bezala (1941), antzezlan horietan ageri diren ohitu rak ez izan arren oso eredugarri, asto-lasterretako euskara pastoraletakoa baino hobea da, egunoroko bizitzatik hartutako herri hizkeraren gardentasuna eta ozenta suna gordetzen baititu eta herriko gauzak eta bizitza kontatzen baitu herri mintzaira espresiboaz, eta, mihian bilorik gabe, gauzak gogorki kontatzen baititu, F. Rabelaisen moduan. Elkarrizketa gehiena euskaraz egiten da; gai komikorako biar nesa, okzitanierazko dialektoa erabiltzen da. Orokorki pertsonaia biarnesa barre garri agertzen da eta espainola zintzoa, harroa, baina ez beti argia. Zuberotarra, berriz, gehienetan, maltzurra edo astakiloa.

Erabilitako hizkerak interferentziaz josita daude; irri eginaraztea eta ohituren kri tika egitea dute helburu. Hala, frantsesa darabiltenak epaileak, idazkariak, jendar meak, notarioak eta abokatuak dira, hots, legearen egitura osatzen dutenak. Hitz batean esanda, arrotzak. Hala berean, latinezko zenbait esaldi parodia itxuran hartzen dituzte eta joko irrigarritarako erabiltzen; hala nola, fiat bolont astua beza lakoak. Gaztelania eta biarnesa, bereziki, pertsonaia arrunten ahotan agertu ohi da. Hizkuntzen nahas-mahas horren adibiderik argigarriena P. Topet “Etxahun”en kantu honetan dasta daiteke, non latina, gaztelania, frantsesa, biarnesa eta euskara elka rrekin ageri diren:

“Sed libera nos a malo sit nomen Domini ; vamos a cantar un canto para divertir ; jan dugunaz gerozti xahalki hunet i eta edan ardua Juranzunekoti , chantons mes chers amis , trinquam d’aquest bun bi , eta dezagun kanta khantore berri.

Santa Garaziko J.B. Hardoy oihanzainak eman zituen azken instrukzioneak gerra aurrean eta Instrukzioni edo Ainoiskurtsni delakoak Hérelle irakasleak argita ratu zituen ( Gure Herria, 1923). Harrezkero, molde zaharreko asto-lasterrak 1930ean galdu ziren, poliziak eta elizak debekatuak zirelako. 1969an, Barkoxen, asto-laster zahar bat eman zuen Germain Lechardoyek, Jakes Oihenarten Kaniko eta Beltxitina .

Asto-lasterren berrikuntza abiatu zen 1989an, norbaiten aurka izan beharrean, zerbaiten aurka joanez. Gaia Frantses Iraultza izan zuen Junes Casenavek egin zuen testuak, baina ez zen eman politika arazoengatik. Badago beste zenbait asto laster egitasmo, baina orain gizarteko taldeen kritikari zuzenduak. Azken bide hori hartu du, Nafarroan tobera-mustra izenez ezagutzen den eta apur bat antzeko den antzerki motak ere.

[P. U., Tx. P.]

Ikus, halaber, G ALARROTS , T OBERA MUSTRA , Z INTZARROTS .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es:
 fr:
 en:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper