(lat. a rtificium, artelana)
Errusiar formalisten teoria literarioan oinarrizko kontzeptua da desautomatiza zioarekin batean. Sorkuntza literarioak ohiko hizkuntzaren funtzionalitatetik askatu eta aldentzea eskatzen du eta prozesu hori lortzeko prozedurari deitzen zaio artifizio, idazlearen ikuspuntuari, estiloari eta ahaleginari esker sortzen den desbideratze aren ildoan. Artifizioa batzuetan apaindurari esker gauzatzen da; beste batzue tan, ordea, idazkera eta estiloa batere apaindurarik gabe emanez. Adibidez, J. Sarrionandiaren ipuinen hasierek badute artifizio joera bat, molde simetrikoen bidez, usain eta koloreen aipamenez, errepikapenen eta konparaketen bidez, ahu lezia azpimarratzen duten hitzen aipamenaren bidez:
“Hari mehe eta geldotan hedatzen da kriseilu ahul baten argia, argi elektri ko gaixoa, miarma sare baten antzera.” (Narrazioak . 1983)
[J. K.]
Ikus, halaber, D ESBIDERATZE , E RRUSIAR F ORMALISMO , U RRUNTZE .
es: artificio
fr: artifice
en: artifice