1.- Hizkuntzalaritzaren arloan erabiltzen denean, hitz horrek bi adiera hartzen ditu, bata preskriptiboa eta bestea deskriptiboa. Hizkuntzaren preskripzioa edo araua ematea hizkuntza bakoitzaren instituzio nagusiari dagokio; gaztelaniaren kasuan, esate baterako, Hizkuntzaren Errege Akademiari; euskararenean, Euskaltzaindiari. Instituzio horien zeregin berezitua da hizkuntzaren erabilera jakin bati arau maila ematea eta halako erabilera batzuetarako –komunikabide, irakaskuntza eta abarretarako– gomendatzea. Arauaren adiera deskriptiboa, berriz, hizkuntza baten araua haren gauzatze estandarizatuaren erabilera erkide eta konstanteen multzoari dagokio. XX. mendearen hasieraz geroztik, arauaren zentzu preskriptiboa alde batera utzita, L. T. Hjelmslevek eta E. Coseriuk zentzu berri bate an erabili zuten arauterminoa, eta harremanetan jarri zuten “hizketa” eta “sistema” kontzeptuekin. Hiztunek egiten duten hizkuntzaren arauaren edozein erabilera konkretu da hizketa, eta sistema, aldiz, hizkuntzaren funtzionamendu osagaien arteko harremanak arautzen dituen lege multzoa; hortaz, hizkuntzaren sistema horren ezaugarri konkretuen artean egokientzat jotzen direnek osatzen dute araua.
2.- Kritika literarioaren arloan, estilo eredutzat hartzen diren idazleen obretan mamituriko ideal estetikoari egokitzeko bete behar den arau multzoari eta haietan erabili behar den prozedura espresiboen multzoari norma edo arau literarioa esa-ten zaio. Ideal estetiko hori aldatuz doa, jakina, eta, ondorioz, norma edo arau lite rarioa ere bai, aro eta mugimendu literario bakoitzak bere literatur prezeptiba este tikoa eta kode estilistikoak sortzen ditu eta. Generoak berak ere halako arau jakin baten arabera zedarritzen dira; behin sortu eta finkatuz gero, halako kode araue maile baten gisa eratzen dira, funtsezkotzat hartzen diren irizpide batzuen arabera. Denborak aurrera egin ahala, arau horiek hautsi egiten dira eta molde berriak gara tzen. Adibide gisa aipa daiteke antzerti klasikoaren batasun arau nagusia, hots, akzio, denbora eta leku batasunari buruzkoa. Euskal literaturaren arloan, bertsola ritzari dagokionez, adibidez, esan daiteke arau maila dutela potoaren, errima hitz bera erabiliz egitearen edota baliokideak diren kontsonanteak erabiltzearen kontra ko arauek.
[L. O.]
Ikus, halaber, H IZKETA , G ENERO .