(grek. apokope, moztea, etetea)
1. Elipsi prozeduran oinarritua, eta hitz bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzean edo etenda uztean datza. Adibidez, zine edo zinema, zine matografo hitzaren apokopea da.
Neurkeran nahikoa arrunta da, elisio lizentzia metrikoa bera ere apokopea baita; hau da, hitz baten azken bokala galtzen da, hurrengoa ere bokalez hasten delarik.
Hona adibide bat, J. Hiriart-Urrutirena:
“Ez nauke larruaren barnean. Ur...alimaleak!...–Zer duzu, gizona? Nork zer egin dautzu? –Zer egin dautaten? Ene alaba gaixoa, serora nuena badakizu (...) hilik ikustea baino saminago da hor harat joaiten ikustea, itsasoaz haindirat, arrotzen artean bizitzerat.” (Eskualduna, 816 , 1903 )
Bistakoa denez, “Ur” apokopea dago testuan Urde ren ordez, baina garaiko mintzairaren gisakotasunak eskatzen duenaren ondoriozko laburpena da.
Lizentzia metriko gisa erabili zuen Lizardik zenbaitetan; hitzen deklinabide edo aditzen denbora eta aspektu markak kendu egiten zituen edo jarri, neurrian kome ni bezala. Aditzaren aspektu marka ezabatzen du, esate baterako, bi adibide haue tan:
“Berriz-yaio-poza suma nuen... gezal mugagabez bide-gindoazen.” (“Gure mintzo”, Olerkiak )
“ Sar eta... zuaitz yantziak Urrats bat egin, ta... adar uts. Oroipen-txoriez zeuden Beterik: ni ikus ta, bat batean, egoei eragin ziten.”
(Lizardi, “Asaba zaarren baratza”)
Beste adibide honetan, berriz, -kunde atzizkiaren azken silaba kentzen du hitz elkartuan; “berpizkun-berria”:
“Izotzak estali zu n gure Euskalerria ; mintzo ozenak zabald u berpizkun- berria . Itzal-zokondoeta n Lore, izotz-bitxia ; Baña gaiñetaz ar i yauntzen eguzkia. ”
(Lizardi, “Izotz ondoko iguzki”)
[X. A.]
es: apócope
fr: apocope
en: apocope