Pertsonaia batek bere buruari edota entzuleei, eta ez beste antzezleei, zuzentzen dien solasa. Aparte a bakarrizketa modu bat da, baina antzertian ikusleekiko elka rrizketa bilakatzen da. Antzezleak bere barneko sentimendua adierazten duela iru dikatzen du, eta, beraz, egiaz mintzatzen da horrelako egoeretan, beste jokalariek entzungo ez balute bezala, ironiaz edota konplizitatez. Usu erabiltzen dira aparte ak komedietan, egoerari buruzko iruzkin irrigarriak edo argigarriak egiteko.
Adibidez, Lizardiren Ezkondu ezin ziteken mutilla n, pertsonaiak gezurrezko fraide baten (Xabierren) jarduna entzuten ari direla gertatzen da honako elkarrizketa hau:
“Martiñe – Begirune osoz entzuten dizugu.. . Xabier – Baina ongi hasteko, Goikoa bedeinkatu dezagun berriz. ( Best e
baso bat ). Andre Xerapi – (Iturriko ur usaindunak ez dio egarria oso hil!) Xabier – ( Berriz sukalderantz begira ) Baina! Tira horratik! Hemen da! ( Neskamea tortilla haundi bat dakarrela .) Andre Xerapi – (Adiskidea! Ez zaizkizu oraintxe zure masusta-janak gogo
ratzen!) Martiñe – Mireni Bere biziko hitzaldiren bat egin behar zigun; nik ez dinat hitzik galduko.”
Kasu horretan, Andre Xerapik ahapeka esanikoa parentesi artean kokatu du egileak, fraide jatun eta egarberak pertsonaiari eragiten dizkion inpresioak adiera ziz ikusleei.
[P. U.]
es: aparte (teatro)
fr: aparté
en: aside