Literatura Terminoen Hiztegia

antanaklasi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANTANAKLASI

(grek. anti+anaklasis, bihurtzea edo alderantziz errepikatzea)

Errepikapen prozeduraz baliatzen den hitzezko figura da, hitz bera adiera ezberdinez errepikatzean datzana. Elkarrizketa batean edo testuinguru dialogikoan solaskide batek bestearen adierazpidea “bihurtzen” du, beste adiera bat emateko.

Hona hemen antanaklasi ospetsu bat:

–Hamlet, biziro iraindu duzu zeure aita. –Ama, biziro iraindu duzu nire aita.“

( Shakespeare, Hamlet, III)

Hona beste adibide bat, guztiz ezaguna : “Bihotzak baditu arrazoiak, arrazoiak ulertzen ez dituenak.

(B. Pascal, Les pensées )

Antanaklasia eta diafora bata bestetik bereizi izan dira, nahiz gaur egun lehe na bigarrenaren lekua hartzen ari den. Hitz bera errepikatzen delarik adiera ezber dinez, baina bakarrizketan, eta, bigarren aldian adiera pilaketa edo enfasia dago enean, diafora deitzen da. Funtzio predikatiboa duenean, diaforak tautologia forma du: “Aita bat beti da aita bat”. “Ni...ia ez naiz ni”. Diafora negatiboak paradoxa eduki dezake. Ondoko erran zaharra ere adibide egokia da: Zer langintza zamar gin? Biarrak BIARRA eragin”. Kirikiñoren ipuin batek ere Biarrak biarra eragin du izenburu.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: antanaclasis
     fr: antanaclase
     en: antanaclasis

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper