Literatura Terminoen Hiztegia

anekdota - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANEKDOTA

(grek. anekdota, kontu ezezagunak)

Gertaera edo ezusteko gertakari baten narrazio laburra da eta, gehienetan, pertsonaia historiko bat hartzen du motibotzat. Anekdota deritzan narrazio laburra ahozkotasun edo herri literaturaren eta literatura jasoaren arteko mugan kokatu ohi da. Narrazio mota horrek sortu ohi dituen efektuak honako hauek dira: ustekabekoa, ironikoa, umorezkoa, aforistikoa. Anekdotak sarritan kontakizun zabalagoetan edo saiakera lanetan txertatzen dira. Besteak beste, E. Bustintza “Kirikiño”ren Abarrak (1818) bildumako kontaketak aipa litezke literatura mota horren adibidetzat. Baina euskal prosalariek, erlijiosoek, apologistek eta bestelakoek anekdotez baliatzeko joera izan dute euren prediku, saio eta abarren aringarri. Hona hemen A. Kardaberazek Euskeraren berri onak (1761) liburuan argitaraturiko anekdota herri hizkeraren erre torika ilustratuz:

Andre donostiarraren erretorika . Beste errekardari asko oi dabiltzan beza la, au batetik bestera bere gauzak saltzen edo tratuan zebilen. Erri batean, ala bearrez, galai gazte batekin topatu zan: eta ikusi, ta ezagutu zueneko, abegor txit gozo, ta agasajo txit andiak egiten asi zitzaion: ai au enkontrua! Zina, ta bedeika! Au galaia! Au joia preziatua! Auxe bai gure Donostiako semea degu la! Onela beste mila edertasun gazte orri esan ziozkan.

Arako beren tratu-gauzetara etorri ziranean, orra non gure galaiak eskeini txarren bat egin, ta bear ez zan moduren bat errekardariari erakutsi, ta biak aserratu ziran; ta tortilla goitik beera irauli, ta andrearen beletak jirabuelta arin eman, ta gaztearen kontra biurtu, besoak gerrian ifini ta desaire guziak esaten asi zitzaion: Nere jende onak, zer ikusi bear ote degu? Zer eskeini degu au, edo nork egin digu? Oni begira: au nongoa ote degu? Onen patxadari begira! Ea: ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa; ken gure begietatik; ez guri beintzat orrelakorik. Au nor degu? Gu español puru-puruak. au nongoa dan ez dakigu. Gure aita ta ama frantsesak ziran: baina gu español garbiak, San Bizenteko Pontean bateatuak. Jende onak: Au zer degu? Ken ortik! Ai au kontua! Deabruak ikusi du golillarekin astoa. Eta onela beste gauza asko, edo aora zetozkionak ausardia andiarekin esan, eta galai ori lotsaturik utzi zuen: eta estudiantea bazan ere, bere Legeak eta Erretorika andrearenak ondatu ziozkan, ta bereak eta geiago aditu, ta geiagoren bildurrak ixilik ies egin erazo zion.”

(P. Altuna eta E. Zulaikaren edizio kritikotik egokitua)

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: anécdota
     fr: anecdote
     en: anecdote

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper