(grez. ana+strophe , atzekoz aurrera jartzea, lat. inversio )
Sintaxi mailako egitura figura da. Zenbaitetan, inversio sintaktiko orokorraren baliokidetzat hartzen da, baina zentzu murritzean ere erabiltzen da hiperbaton mota bat izendatzeko; zehazki, sintagma mailako ordena ohikoa haustea izendatzeko. Latinez, sintagma bateko preposizioa atzeratzean zetzan, zehazki; esaterako, Eneida ko: “ manus interque ora ”, (euskaraz, eskuen artean aurpegia). Euskaraz, anastrofe gisako inversio adibideak izenlaguna izen sintagmaren ohiko lekutik alda tuz egiten dira hainbat atsotitzetan, A. Oihenartek bilduriko hauetan, esaten batera ko: “Handiki hor ona otsoen”, “Hotzak eztu axol betatxuaren, ez goseak zetaxua ren”, “Jentainen egurra hurren, bana behar karreiari egurren”, “Inhardesterik hoberena, egite lan manatüarena”. Ikus H IPERBATON .
[X. A.]