(grek. ana+koluthos , jarraipenik eza, irregulartasuna)
Hitzezko figura mota bat da, elipsi prozeduran oinarritua. Joskera haustea, komunztadura edo koherentzia eza, hasierako esaldia jarraipenik gabe uztean datza edo uste ez zen bezala bukatzean. Lagunarteko hizketan maiz agertzen da. Ahozko literaturan, bertsoetan aurki daitezke, Xenpelarren “Iya guriak egin du” (1869) bertsoetan, adibidez, esaldia etenda utzi eta beste esaldi bat ematen du azken bi lerroetan:
“Iya guriak egin du, badegu zeñek agindu, ez oraindik umildu: alkarrengana bildu, gerra nai duben guziya, berari kendu biziya!“
Literatura idatzian ere erabiltzen da, hainbat xede dela bide: hizkuntza mintza tuaren imitazioz, edo hizkuntza nahita bortxatu nahi delako, mintzagaia fokatzeko asmoz, hizkuntzaren axolarik edo gaitasunik eza dagoelako edo berariaz erakutsi nahi delako, eta abar. Kontatzeko teknika batzuetan hitz jarioa iradoki nahi da, adi bidez, barne bakarrizketa edo stream of consciousness delakoan. Hona hemen adi bide bat:
“Gaurko gazteak gu ginen bezain onak dira hobeagoak ez izatekotan. Nik gazte asko ezagutzen ditut eta badakit ez direla...Guk prestatu dizkiegun lege ekin, guk emanikako edukazioarekin...guk eginikako sisteman bizi direla. Horratx! Gaur “ez” edo “bai” esan behar da garbia izateko, ez gure denboran bezala buruko jestu nabarrak eginda pasa... Saint-Amandekin seigarren kabi nara mesedez. Nola, nerea ere zurea baino lehen? Aizu andereño anula ezazu mesedez... ez gure denboran bezala bai eta ez, ez ez eta bai egin eta pasa. Saint-Amand anulatua. Eskerrikasko... Ezin egin daitekeena zera da, prolemak sinplifikatu, prolemak.” (R. Saizarbitoria, Egunero hasten delako ).
[X. A.]
Ikus, halaber, E LIPSI .