Literatura Terminoen Hiztegia

aldi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AGERRALDI

Antzerki obraren ekitaldi bakoitzeko zatiei deritze agerraldi. Eszena ere esaten zaio zati horietako bakoitzari.

[P. U.]

Ikus, halaber, E KITALDI , E SZENA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: escena
 fr: scène
 en: scene

 
AHAPALDI

Orotariko Euskal Hiztegia k termino honen bigarren adieran, literatura arlokoan, ahapaldi zera dela zedarritzen du: neurtitz edo bertso lerro multzoa. A. Oihenartek erabili zuen lehen aldiz idatziz “Couplet de chanson” adiera horrezaz eta S. Pouvreauren eta F. Aizkibelen hiztegiek ere jasotzen dute. Hegoaldeko idazleetan

R. M. Azkueren hiztegiaren bidez hedatu zen XX. mendearen hasieran literatura arloko terminologia teknikoan. Ikus E STROFA .

[J. H.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: estrofa
 fr: strophe, verset
 en: stanza

 
ALDI

Literaturaren historia ordenatzeko erabiltzen den bitartekotzat jo daitekeen uni tatea da aldia. Historiaren ibilbidean kokatzen denez literatura, literaturaren az tertzaileak mugarriak jartzen ditu ibilbide horretan zatiak egiteko, eskakizun kritiko ei edo arrazoi didaktiko hutsei erantzunez. Zati horietako bakoitzak aldi bat osatzen du. Beraz, sailkapen tresna da aldia. Baina, sailkapen tresna hutsa ote den ezta baidagai izan da. Izan ere, edozein literaturaren historiatan, modu esplizituan edo inplizituan, badago aldiari buruzko ikuspegi bat. Mutur-muturrekoak diren joerak baztertuz, ikuspegi horiek erakuts dezaketen aniztasuna, bi ildotara labur daiteke: batak sailkapen tresna soiltzat jotzen du; besteak, sailkapen tresna hori literatura ren prozesuaren ulerkuntzari erabat lotua dakusa.

Lehen ikuspegiarentzat etiketa hutsa da aldia. Denboraren ardatzean zatiak egiteari zilegi deritzo eta jomuga praktikoa du horretarako: denboraldi horretako uzta literarioaren azterketa eta deskripzioa erraztu. Alabaina, bigarren ikuspegiak funtsezko eragozpenak ikusi dizkio, aldia era isolatuan planteatzen duelako. Jakina, aldi bakar bat aztertzea hauta dezake aztertzaileak, baina urrezko erregela hau alboratu gabe: aldien segida bateko atal dela bere aztergaia, eta gainerakoekin batera literaturaren garapena osatzen duela. Beraz, bigarren ikuspegi horrentzat, sailkapen tresna baino askoz gehiago da aldia; izan ere, erabat uztartua dago literaturaren prozesuaren ulerkuntzarekin. Literatura sistema bakoitza mugatzen duen kodearen ezaugarriak agerian jartzea eta literatura sistemen arteko harremana azaldu nahi dute literaturaren bilakaera prozesuaren berri emateko hautatzen dituzten azterbideek: sistema batetik bestera desagertzen dena, jarraitzen duena, gertatzen diren berrikuntzak... Azken batez, literaturaren bilakaera historikoaren berezitasunei emandako erantzun metodologikoa bada aldia, ezin onar sailkapen tresna soiltzat jotzen dutenen jokabidea, literaturaz kanpoko barruti edo zientzien eredura makurtzen baitute, irizpide literario soilen bidez ezarri ordez aldia kontzeptua.

Ezin uka daiteke makina bat literaturaren historia egin dela aldia sailkapen tres na soiltzat jota, mugarria jartzeko irizpidea besterengandik jasota. Hala, egutegitik edo historiatik maiz mailegatu du literaturak sailkapen irizpidea.

Oso erabilia izan da, esaterako, egutegiak markatutako aldia: mendea, hamar kada... Hala, XVIII. mendeko edo XIX. mendeko edo XX. mendeko literaturaz hitz egiten da. Kasu horretan, etiketa eroso bat besterik ez da aldia, liburuan azpisailak egiteko errotulu erraza; izan ere, ez dago gogoeta sakonetan murgildu beharrik, mendea bezalako kontzeptu batera jotzeak inolako balio kritikorik ez duela ondo rioztatzeko. Batetik, mende baten hasierak edo amaierak ez du erabakitzen egitura literario edo ideia estetiko batzuen sorrera edo amaiera; bestetik, unitate kronologi ko horren barnean idazlan eta esperientzia literario oso ezberdinak biltzen dira.

Historia orokorrera joz gero, gertaera politikoak edo sozialak hartu dira muga rritzat. Horrela, historialarien esku uzten da literatura aldikatzeko eginkizuna: beraiek ezarritako zatiketak eta aldiak ontzat ematen dira. Gerra aurrea, gerraos tea... eta abarretara maiz jo da literatur aldiak mugatzeko. Zalantzarik gabe, ger taera sozio-politikoek badute eraginik literaturan. Aldaketa politikoek eta sozialek badute zerikusirik literatur egituren itxuraldaketekin, baina automatikoki ez dute era giten literatur balioen gainbehera edo loraldia. Ez hori bakarrik; aldikatze modu horrekin autonomia ukatzen zaio literaturari; izan ere, R. Wellekek dioen bezala, gizakiaren zeinahi kultur jardueraren aldikatzeri –politikoa, filosofikoa...– erantzungo liokeen aldien segida bat izanda ere, literaturaren historiak ez luke gogoko izan behar. Gizateriaren garapen politiko, sozial edo intelektualaren isla edo kopia hutsa ez delako literaturaren ibilbidea, hain zuzen ere, ez luke ase behar aldikatze modu horrek. Gainerako giza jarduerekin harreman etengabean dago, jakina, eta batik bat artistikoekin; jarduera horiek badute eraginik literaturan, baita literaturak ere haie tan, beti gogoan hartu izan ez bada ere. Baina literaturak bere garapen autonomo berezia du, beste jarduera batera ezin murritz daitekeena.

R. Wellekentzat, arau, eredu edo literatur konbentzioen sistema bat nagusi duen denboraldia da aldia. Literatur konbentzio horien sorreraren, hedapenaren, dibertsifikazioaren, integrazioaren eta desagertzearen jarraipena egin daiteke. Alegia, denbora tartea da aldia; denbora tarte horretan konbentzio batzuk nagusi dira. Hala, bada, indarrean daudenak ez dira konbentzio horiek bakarrik. Edo, bes tela esanda, ez daude indarrean modu absolutuan, erlatiboan baino. Ondorioz, ikuspegi horrek ez du baztertzen aldi berean estilo ezberdinak elkarrekin bizi iza-tea. Lurralde berean gerta daiteke bizikidetza hori. Aldi bakoitzaren argazkiak ez du zertan islatu uniformetasuna; aitzitik, korronte anitz erakuts ditzake.

Gisa horretan, aldien segida ez da gauzatzen modu zurrun, zorrotz, lineal bate an, elkarren ondoan datozen bloke monolitiko legez, baizik eta iraganbidea mamitzen duten barruti zehaztugabeak bitarteko; izan ere, arau sistema bat ez da bat-batean, ez hausten, ez eratzen. Literatur aldi baten eraketaren eta garapenaren prozesua konplexua eta abiadura makalekoa da. Aldi berrian, aurreko aldiko elementuek diraute. Erromantizismoan neoklasizismoko zenbait osagaik jarraitzen du, edo erre alismoan erromantizismokoek.

Aldi baten historia egiteak aldi horren deskripzioa egitea eskatzen du. Irizpide literarioetan oinarritutako aldiaz eman den ikuspegiak zenbait atalez osatutako des kripzioa galdegiten du, hala nola, nagusi izan den literatur estiloaren ezaugarrien eta horien bilakaeraren azterketa, horien arau sistema osatu duten euskarri estetiko eta kritikoena, literatur jarduera horrek gainerako jarduerekin daukan harremanena, literatura nazionalen arteko harremanena, idazlan banakoak indarrean dagoen arau sistemarekiko duen atxikipenarena... eta aurreko konbentzioen gainbehera eta kon bentzio berrien azaleratzea ekarri duten arrazoiena ere bai. Arrazoi horien azterke tan kokatzen da belaunaldien araberako aldikatzearen tesia. Belaunaldi berri bat agertzeak azalduko luke aldi bateko literatur konbentzioen sorrera eta aurrekoen desagerpena.

[A. T.]

Ikus, halaber, A LDIKATZE , L ITERATURAREN HISTORIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: periodo
 fr: période
 en: period

 
ALDIKATZE

Zeinahi alorretako historiari dagokion prozedura da langaiak unitate batzuen arabera ordenatzea, eta literaturaren historiak ere beharrezkoa du prozedura hori. Baina badirudi historia berezi bakoitzak irizpide bereziak eskatzen dituela. Hala, literaturaren historiak irizpide literarioak jarraituz egindako aldikatzea eskatuko luke. Ikuspegi horretatik, aldikatzea ez da planteatzen sailkapen tresna soiltzat, baizik eta zientzia baten azterketari heltzeko oinarrizko irizpidetzat. Mutur-muturrekoak diren joerak aurki daitezke kritikarien artean: joera metafisikoarentzat, benetako izaera du; nominalistarentzat, berriz, edukirik gabeko etiketa hutsa da. Ondorioz, ez da harrigarria heterogeneotasuna nabaria izatea literaturaren aldikatzearen alor horre tan. Zatikatze kronologikoa bera aldien eta belaunaldien arabera bideratu da.

[A. T.]

Ikus, halaber, A LDI , B ELAUNALDI , L ITERATURAREN HISTORIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: periodización
 fr: périodisation
 en: periodisation

 
BELAUNALDI LITERARIO

Garai bertsuan plazaratu diren idazleek osatu ohi dute belaunaldi literarioa. Jokabide literario (estilistiko nahiz ideologiko) berritzaile bati hasiera eman ohi diote elkarrekin, ordu arteko bideak gaindituz, edo haiei aurrez aurre ekinez. Bereziki era bili ohi da belaunaldi literario terminoa aurrekoengandik jasoriko ondarea baino garrantzi handiagokoa edo berritzaileagoa den ekarpena egiten duen idazle multzo garaikidea izendatzeko. Gune historiko baten adierazle bihurtu ohi dira askotan belaunaldiak; esate baterako, 1998ko belaunaldia deritza Espainiako literaturan Kubaren galeraren gertakizun historikoaren inguruan sorturikoari; gisa berean, the lost generation [Belaunaldi galdua] deritza ingelesezko literaturan, Lehen Mundu Gerran hildako edo hark modu erabakigarrian markaturiko idazleak batera izen datzeko. Euskal Herrian, esaterako, gerra aurreko belaunaldia bereziki nabarmen du da; besteak beste, Aitzolen belaunaldia (J. Zaitegi 1951), Olerkariak (I. Sarasola 1979) edo Errepublikako belaunaldi poetikoa (I. Aldekoa 2004) deitu izan zaio eta aho batez aitortzen da hazaldi batean agerturiko obra multzo berritzailea sortu zute la 1927-36 arteko hamarkadan. Bestalde, egoera historiko batean loratu zen

(Errepublika garaiko euskal nazionalismoaren indartzearen garaian) eta berrikuntza literario saio baten altzoan ondu. Belaunaldi horren inguruko azterketa zehatza egin zuen J. Zaitegik (“Aitzolen belaunaldia”, Euzko Gogoa, 1951) eta, idazleen jaiotze data, ikasketa maila, zaletasun literarioak, elkarrekiko harremanak, argitaratzeko zerabiltzaten aldizkariak, hizkuntz joerak eta literaturaren kontzeptu erkidea hartu zituen irizpidetzat, ezagunak ziren literatur historiaren irizpide kritikoetan oinarriturik. Berriki egin da euskal belaunaldi literarioei buruzko hausnarketa zabala eta haren emaitzak bildu ditu U. Apalategik Belaunaldi literarioak auzitan liburukian (2005), gisa berean P. Iztuetak azterketa berezia eskaini die Euskal idazleen belaunaldiez (2005).

[L. O.]

Ikus, halaber, A LDI , A LDIKATZE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

 

BERBALDI Ikus D ISKURTSO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: discurso
 fr: discours
 en: discourse

 
EKITALDI

Antzerki lan bat osatzen duten atal nagusi edo aktoetako bakoitza. Antzerkiaren egitura formalaren atal nagusiak dira ekitaldiak, obraren banaketa berdintsua eratzen dutenak denbora eta ekintzaren arabera. Greziar tragediak ez zuen ekital di zatiketarik, erritmoaren eragilea korua baitzen, eta horrek bereizten zituen eki taldi bateko eta hurreneko gertakizunak, euren iruzkin eta azalpenez.

Frantziar teatro klasikoan arauzkoa zen ekintza bost ekitalditan banatzea, aur kezpen, korapilo eta erabakia agertzen zuten hirurei beste bi erantsiz, bigarrenean intriga eta laugarrenean suspensea areagotuz. Ekitaldi bakoitzaren amaieran argi ilunaldia zetorren, oihalak estaltzen zuen agertokia eta horiek berriz ireki edo igotzearekin batean hasten zen beste ekitaldi bat. Horregatik eszenografoek oso zeregin garrantzitsua izaten zuten antzezlanean.

Gaur egun, orokorki, ekintza denbora eta espazio batasunean datzan zatiketa hobesten da, ekintza edo eszenatan edo koadrotan bereizten duenaren aldean.

[P. U.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: acto (teatro)
     fr: acte
     en: act

 

MINTZALDI Ikus D ISKURTSO (6)

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: discurso
 fr: discours
 en: discours

 

PAUSALDI Ikus E TEN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper