Adierazlea eta adierazia dira hizkuntz zeinuaren bi osagaiak: adierazia gau zatzeko, adierazlea behar da, zeinuaren alde materiala, soinu edota grafemez osatua. Adierazia, aldiz, hiztegietako esanahiek (denotazioek) eta hiztunek ema ten dizkioten gainerako zentzuek (konnotazioek) dute mugatzen. Hizkuntzak adie razle-adierazien arteko loturaren egitera behartzen gaitu, zeinuaren arbitrarietatea ren arabera; hala, [sakur] adierazlea eta “zakur” adierazia uztartzen ditu euskarak, bere baitako arauen arabera, hizkuntzatik kanpoko deusek ez manaturik. Bestela esanik, arbitrarioa da adieraziaren eta adierazlearen arteko lotura.
[J. C.]
Ikus, halaber, A DIERAZLE , D ENOTAZIO , K ONNOTAZIO , Z EINU .
es: significado
fr: signifié
en: meaning