Ingurunearekiko loturarik edo logikarik gabekotzat edota zentzugabetzat jotzen diren agerraldiez eraturiko antzerti mota. Elkarrizketaren edo aurkezpenaren logika ezaz gain, absurdoak antzezte egituraren istorio eta dialektika falta ere adierazten du. XX. mendeko erdialdean, mota horretako antzerti joera zabaldu aurretik, izan dira antzertian elementu absurdoak, bai antzerkigile grekolatindarretan (Aristo fanes, Plauto,…), bai Erdi Aroko fartsetan, bai Commedia dell’Arte deituan, bai A. Jarryren Ubu roi , [Ubu errege] (1896) edo G. Apollinaireren Les mammelles de Tirésias [Tyresiaren titiak], (1917) obretan, besteak beste.
M. Esslinek eman zion deitura antzerti korronte horri (1961) eta haren jatorria filosofo existentzialistengan (M. Heidegger, K. Jaspers) kokatu zuen; bereziki,
A. Camusen Le Mythe de Sisyphe (1942) obraren eraginean ( Sisyforen mitoa ,
X. Kintana, 1992). Existentzialismoarekin loturiko kontzeptua da absurdoa, baina
J. P. Sartrek eta beste zenbait idazlek eginiko antzertitik aldendu egiten dira absurdoaren antzerkigileak, ez baitute ahaleginik egiten errealitate absurdora modu arrazionalean hurbiltzeko. Giza bizitzaren zentzugabekeria da joera horrek islatzen duen mundu ikuskera, eta planteamendu teatral adierazgarrien bidez egiten du zentzugabeko munduaren adierazpena ere absurdoaren antzertiak. C. Oliva eta F. Torresek diotenez (1990), absurdoaren antzertian argumentuak ez du intrigarik edo korapilorik, estatikoa da, pertsonaiak zehaztasunik gabeak dira, barregarriak, mintzatze jarduna bera da antzezpenaren ardatza, kontraesanez, zentzugabekeriez eta topikoez josiriko jarduna baita, joko hutsa, komunikazioaren zirkuitu laburraren mugan. Antzerkiaren egitura, aldiz, ziklikoa da, hasi bezala bukatzen da, eszena berak edo paraleloak errepikatuz sarritan. Antzezpen mota berezia izatera iristen da honela, E. Ionescok La Cantatrice chauve (1950) antzezlanari ezarri zion azpitituluan dioen bezala, “antiteatroa” da, teatro tradizionalaren errealismoaren aurkakoa.
J. Muñozek itzuli zuen Abeslari burusoila (2001), eta, horretaz gain, itzuli dira eus karara Ionescoren Le roi se meurt ( Erregearen herioa , J. M. Agirre, 1988) eta La jeune fille à marier (1953) ( Neskatilla ezkongai , A. M. Labaien, 1967).
Patrice Pavisek (1980) absurdo antzertiek darabiltzaten hiru estrategia modu aipatzen ditu: alde batetik, nihilista joerako estrategiak, dagoeneko aipatu den E. Ionescorena eta W. Hildesheimer-ena; bestetik, absurdoa unibertsoko kaosa egitu ratzeko darabiltenak, hala nola, S. Becketten obra: En attendant Godot (1953), J. Garziak Godoten esperoan itzulia (2001), edo Fin de partie (1957) antzerkiak; hiru garren estrategia moduak absurdoaren satirikotasuna azpimarratzen du, hala nola,
F. Dürrenmatt eta M. Frischen lanetakoa estrategiak; A. M. Labaienek itzuli zituen bere garaian, Dürrenmatten Biedermann und die Brandstifter (1958) , Gizona ta kidea (1963) eta M. Frischen Der Doppelgänger (1946) Su-emaileak (1966).
[P. U.]
Ikus, halaber, A NTZERTI , E XISTENTZIALISMO .
B IBLIOGRAFIA
E SSLIN , M.: El teatro del absurdo , Seix Barral, Barcelona, 1966.
O LIVA , C; T ORRES M ONREAL , F.: Historia básica del arte escénico , Cátedra, Madrid , 1990 . P AVIS , P.: Dictionnaire du théâtre. Messidor/Editions Sociales, Paris, 1980 / Diccio
nario de teatro. Dramaturgia, estética, semiología , Paidós, Barcelona, 1980/1983.
es: teatro del absurdo
fr: théâtre de l'absurde
en: theatre of the absurd