Literatura Terminoen Hiztegia

erregu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERREGU

Pentsamendu figura da, biziro adierazitako erregua edo otoitz bidez gaitz bat urrundu nahia adierazten du. Apostrofe motatzat hartzen da, sarritan.

Oratoria edo hizlaritza klasikoan epaituak bere alde erabili ohi zuen erregu edo deprecatio a, errukia eskatzeko. Epika eta tragedia grekolatindarrean eta gero erre nazimentuko poesian maiteari edo norbaiti, Jainkoari edo Ama Birjinari errukia, bar kamendua edo zerbait eskatzeko erabili izan da.

Adibidez, B. Etxepare, Ama Birjinari zuzentzerakoan barkamendu eske, hona ko deprecatio az baliatu zen:

“O andere gloriosa eta ama eztia! zutan dago bekhatoren esperanza guzia. Ni zugana niatorkezu, bekhatore handia, arimaren salbatzera zu zakiztan balia.”

( Linguae Vasconum Primitiae )

Literatura klasikoan nahiz literatura erlijiosoan erabili izan da sarri, jainkoei nahiz Jainkoari, Ama Birjinari, Kristori, santuei, deabruari, izadiko elementuei eta abarri laguntza eta mesedeak edo lortu nahi den zerbait eskatzeko. Halaber, maite kan tuetan, maiteari maitasuna edo xera edo gorputza eskatzeko erabili izan da; esate baterako, B. Etxeparek: “Potaren galdatzia” poeman:

“Pot bat, otoi, egidazu, ezaizula herabe” (ibid.)

Baita A. Oihenartek ere “Aspaldi neure gogara” poemaren beste pasarte hone tan: “Bain’engoiti, Jainkoagati, dakidan nik er’egizu” ( Oihenarten gastaroa neurtitzetan )

Tradizio klasikoan, hasierako formula ohikoa zen musei inspirazioa edo goi argia eskatzea (gero, kristautasunarekin, musaren ordez Ama Birjina jartzen da, Berceoren kasuan bezala). Euskal literaturan gogoangarri da Orixeren Euskaldunak (1950) liburuaren hasierako erregua:

“Zatozkida goi-arnas eizu nerekin lan erri baten arnasa mamitu dezadan…”

Eredu klasiko berari lotu zitzaion Lizardi “Agur” izeneko poeman, lagunaren oroimena beregan pizteko:

“Adiskide kuttun, lagun zorigabe, azpildu-gabeko biotzaren jabe, onerako zabal, ederrak su-bera, atorkit, Onuzki, gaur oroimenera!”

[X. A., J.K. I.]

Ikus A POSTROFE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: ruego
 fr: prière
 en: request

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper