Literatura Terminoen Hiztegia

epiteto - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EPITETO

(grek. epitheton, gainezarria, erantsia)

Erretorika klasikoak termino hori erabiltzen du tipo bereziko izenondo kalifi katzailea adierazteko, zeinak azpimarratzen baitu berez substantiboan inplizituki doan nolakotasuna. Adjektibo hori batez ere esaldiaren ornatus estilistikoa indartze ko erabili ohi da ( epithetum ornans ):

“Samin zaarren betiko erp e tartean, bigurri , neguko elorri , gorri ta laborri , gure bizitza zarpila lege z zarpil, maitagarri .

(B. Gandiaga, Elorri )

Epitetoaren ezaugarri nagusietako bat da zera da: ez dela beharrezko kalifi katzen edo mugatzen duen gauza ezagutarazteko. Hala ere, epitetoa erabiltzeko moduak adierazten du hitz egiten duenaren gaitasuna, bai errealitatea irudimenez eta maitasunez janzteko, bai bere nortasunaren zenbait berezitasun ispilarazteko.

Epiteto mota bat baino gehiago bereizten da. Adibidez, epiteto tipikoa , subs tantiboaren nolakotasun berezkoa eta esentziala adierazten duenean adjektiboak: “elur izoztua”, “gau iluna”, “su beroa”. Gero epiteto epikoa dago, zenbait adjektibo erritu moduan erabiltzen denean, heroiaren edo haren saiheskikoen nolakotasuna goratuz, edota etsaien bizioren bat beheratuz: “marinel ona”, “ugazama gaiztoa”. Hor dira epiteto metaforikoak , adjektiboa metafora baten bidez egin ohi denean: “Luma elurtuak” (“zisne zuriak” adierazteko). Azkenik, epiteto sinestesikoak , adjek tiboak zentzumen bat adierazten duenean, baina logikoki kalifikatzen duen subs tantiboari ez dagokiona: “usain gazia”, “hots biluzia”.

Aipatu denez, epitetoak hitz egiten duenaren adierazmen gaitasuna eta norta suna adierazten badu, gauza bera esan daiteke literaturaren historian sortu diren eskolei, literatura joerei eta estiloei buruz. Garai bakoitzak era berezian lantzen eta erabiltzen du epitetoa. J. Otaegiren Adjektiboa euskal literaturan (1994) doktorego tesian oinarrituta, adjektiboak euskal literaturan izan duen ibilbidea jarrai daiteke. Hala, euskal poesigintzaren hasieran, B. Etxeparek leku nabarmena eskaintzen dio balioztapen adjektiboari. Adjektiborik erabilienak, handi , hon eta saindu dira, erdiak baino gehiago gainera. Gehienbat adjektibo arruntak agertzen dira B. Etxepareren olertian, eta nekez sartzen da erabilera metaforikoan; deskripziozko adjektibo soila erabiltzen du.

J. Etxeberri Ziburukoak bazuen inguruko hizkuntzetako literaturen eta mundu klasikoaren berri. Haren ezaugarri nagusia eremu berrietara zabaltzen joatea da, eta nahiko topikoak dira hedatze prozesu horiek. Aipatzen dira adjektibo sinestesi koak eta bereziak ere, eta ez-ohikoa duen hiperbatonaren erabilera agertzen da.

Erromantizismo garaiko poesian, Etxahun eta Bilintxen adjektibo erabileran igartzen da mundu irudikatua urriago eta laburrago agertzen dela hamazazpiga rreneko poesigintzan baino. P. Topet “Etxahun”en obran sentimenduak du lehenta suna: maitasunak, suminak, gorrotoak, ironiak. Ondorioz, balioztapen adjektiboa darabil, eta, beraz, harridura nahiz afektibitate mundua ukitzen duena ugaria da. Erabiltzen du adjektibo metaforikoa ere, nahiz eta gehienetan nahiko metafora arrunta den. Eta aipagarriak dira adjektibo bereziak: “Alhaba arraruak”, “Ene khor pitz blesatia” (zauritua). Hurrena, Bilintxen adjektibo erabilera aztertzean, berriz, translazio molde soilekoa edota inherentziazko adjektiboak aurkitzen dira; edota afektibitate girokoak ere bai; edota adjektibo metaforazkoak: “Kopeta beltzez”, “biyotz biguñak”, “Ama Venusen asnasi bigun”.

Olerti garaikidean, B. Gandiagaren poemagintza hartzen du aztergai J. Otaegik, “lexiko eta hizkuntz erregistroak Gandiagaren ukitu pertsonalez jantziak datoz gugana”. Adjektibo subjektiboa da lehengaia. Gero, espiritu mundua zentzu munduz nahiz mundu materialez irudikatua. Hirugarrenik, mundu inmanentetik mundu transzendentera eta alderantziz txango egiten da. Laugarrenik, sinestesiak aztertzen ditu. Bosgarrenik, desbideratzeak aipatzen dira, adjektiboari lotzen zaion izenari ez dagozkionak. Seigarrenik, eufoniazko adjektiboak azpimarratzen dira: “Asperen-zizpuru aizezko”. Xirimiriaren deskripzio indartsua egiten du, halako iro niazko jolas barregarrian, hiru adjektiboak prosopopeiaren bidez egokiro erantsirik:

“Laiñoen aurtxo mengelto, mokoti eta xitalko.”

[J. M. L.]

Ikus P ENTSAMENDU FIGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: epíteto
 fr: épithète
 en: epithet

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper