Felipe Arrese Beitia
(Otxandio, 1841-1909)
Euskal idazle eta olerkari bizkaitar honek, Gasteizen egin zituen marrazketako ikasketak. Lanbidez irudigilea zen eta Santugirie ezizenaz ezagutzen zen. 31 urterekin ekin zion poesigintzari. Euskal Herriko Hegoaldean ospatutako lehen Lore-jokoetan Ama euskeriari azkenagurrak olerkiarekin lehen saria jaso zuen (Elizondo, 1879) eta geroztik ez zuen bakar batean ere hutsik egin. Orduko a1dizkari gehienetan parte hartu zuen. F. Arrese Beitia erdi olerkari eta erdi bertsolariaren itzala, foruak galdu eta galera horrek sortutako samindura eta ondorioak adierazten ondo jakin izanagatik etorri zitzaion, haren mezua Herriaren gogoarekin guztiz bat zetorren eta. Haren olerki, soneto, oda eta itzulpenetan gehien erabili zituen gaiak aberri-kantuak eta kantu erlijiosoak izan ziren. Gartsua eta oparoa zen; gehiegizko erretorikak moteldu egiten du haren estiloa, beti euskararen etorkizunaz kezkaturik. F. Arrese Beitia, erromantiko berantiarra, bere garaiko semea izan zen. Euskara eta Euskal Herriaren geroa arriskuan ikusi zituen olerkaria dugu eta haren olerkiei sua eta garra darie.