Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

16 emaitza sagardi bilaketarentzat

goiburua
sagardi.
sense-1
(V-ple, G, AN-5vill-ulz-arce, L, B, BN-ciz-baig; SP, Lar, Arch VocGr 201, Dv, H (L)), sardi (AN-larr), sagardoi (BN, S; Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv (S), H (G, L, BN, S)), sagardui (V; Zam Voc). Ref.: A (sagardi, sagardoi); EI 383; Asp Leiz2 (sardi); Iz Ulz ; CEEN 1969, 223.
Manzanal. "Pommeraie" SP. "Manzanal, manzanar" Lar. "Pomar" Ib. v. sagasti.
Et Peça de Sagardia (1217). Arzam 391. Içioçaqui, saguirduya (1300). Arzam 391. Maria sagardico (1366). Ib. 391.
Sagardian egin kalte. Harb (ed. 1690) ap. H. Sagardoi baten barnera / sar ziten, oren honean. O Po (ed. Michel), 235. Gizonaren gauzezko gauza gizonak nai duenerako da, beraren sagardiko sagarra berak nai duenarenzat den bezala. Mb IArg I 182. Sagardi ta matsdiak bezalako laguntzarik izaten ez dute gaztañadi ontsu oek ez ongarriz eta ez lanketaz. Izt C 150. Nola baita sagardi sagar dia deitzen. Hb Esk 42. Mahasti, udaretze eta sagarditan. Ib. 236. Sagardiek eta gaztandiek egon behar dute erdizka. Dv Dial 65 (It, Ur sagasti, Ip sagardoi). Banua aldeko sagardiraño / beren marmita eta guzi. EusJok II 59. Nahiz aski maiz sagardietan ikusten den sorgin-xoria, ez du deus kalterik egiten. Dass-Eliss GH 1923, 596. Ango baratz, sagardi, / baso ta lurrak! Jaukol Biozk 51. Xuri ta gorri, / sagardoier Jaunak loreak igorri. Ox 172. Alde guzitan igartu eta / daude gure sagardiyak, / belar gaixtuak menderatu ta / ikusten ditut erdiyak. Tx B I 174. Sagardi bat baitzuten gaztea eta ederra. Barb Leg 127. Sagardirik ez dugu bizkitartean ikusten. JE Ber 84. Sagardi orrek zer dagik / ezkonbarri bat legez zuri? Laux AB 89. Baserri eta zelai, / sagardi, soloak, / euskaldun zaindu bediz / Aita Jaungoikoak. BEnb NereA 51. Sagarrez betiak berriz / aurten ere sagardiak. Uzt Sas 169. Sagardi aundia jarri, len otadiak ziran lurretan. BAyerbe 20. Ektarea bat baño geiago solo, landa eta sagardi egin nituan. Gerrika 128.
sagardi
0 / 0 buztanluze >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper