Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3 emaitza hondarkin bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (2)

goiburua
hondarkin.
sense-1
( o- G-goi, Lc, BNc, R ap. A; Izt 96r), undarkin.
Residuo, resto.
Eginak gare munduko xahukinak bezala eta guzien hondarkinak bezala. TB 1 Cor 4, 13 (He fits ondar, Dv xahukin). Hainitz martiren ondarkin sainduak. Zerb Herr 14-6-1956, 3. Iphar Ameriketan zikinetarat aurthikitzen dituzten ondarkinekin, gutarik ainitz urus bizi laitake. Larzabal Gosea munduan (ap. DRA). Buxerian, kabale bat egiten dute bortz parte. [...] Bortzgarren partea ondarkinez egina da. Gatxitegi Laborantza 168. Gaztelu edo jauregi-ondarkin batzuetan atxeman dituzte [...] Antoninori buruz eraiki aldaretxoak. Lf CEEN 1973, 123. [Untziak] sei mila tona ondarkin eta beste karreiatzen zituela. Herr 9-11-2000, 8. Nuklear industriaren undarkinak. Herr 8-2-2001, 2. Gaurko kargudunek lehengoen ondarkin herresto horiek oro [...] osoki estimatu artean, mintzaira eta sineste-fedetik haste. Larre ArtzainE 300. Harrobi horietarik gelditu murru izkinak eta ondarkin soberatuak. Ib. 39.
azpiadiera-1.1
Etzela nihor hura bezein ez-deusik, etzela gauzarik ere hura bezein hondarkinik.Jnn SBi 82.
hondarkin
0 / 0 hondarki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper