Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

17 emaitza abarizios bilaketarentzat

goiburua
abarizios.
sense-1
(L, BN, S ap. Lh ; SP, Urt III 93, Ht VocGr 274, VocBN , Gèze (-us)), abarizioso (Urt III 93).
Avaricioso, avariento. "Avare, avaricieux, avariento, avaro, escaso" SP. "Avarus, abariziosa, abariziosoa " Urt III 93. v. zikoitz, zeken.
Eta gauza hauk guziak enzuten zituzten fariseuek ere, zein baitziraden abarizioso. Lc 16, 14 (TB lukhurariak, HeH zekhen huts batzu, Dv jaramanak, Brunet dirua maite zutenak, Ol urrekoi). Nola punitzen den abariziosa. EZ Man I 107. Haren aita zen abarizios handi bat bañan semeak iaten tu guztiak. Volt 193. Hala haserretu zen aberats abariziosaren kontra. Ax 233 (V 156). Are gehiago, ifernuan, abariziosak abariziosekin; ohoiñak ohoiñekin. Ib. 591 (V 380). Superbioak eta abariziosak eztute nihoiz ere pausurik. SP Imit I 6, 1 (Ch abariziosek, Mst abariziusa). Han ürgüllütsiak ahalkez hurtüren dira, eta abariziusak praubezia ezinago miserable batek tinkaturik etxekiren dütü. Mst I 24, 4. Ez zaitezela izan aberats gogor eta abarizios heien pare. Mih 83. Lehenik maitatu zuen dirua, gero abarizios bilhakatu zen. Brtc 110. Abariziosoak, zekenak, dollorrak, biotz gogorra duenak iñork ikusi nai eztitu. Gco II 38. Gizon aberats abarizius baten etxen. Ip Hil 157. Gizon hau abariziosa da yudu bat bezala. Elsb Fram 168. Eta auzoko jende abarizios zikoitz batzuek [...]. Barb Leg 61.
v. tbn. Tt Arima 106. Gç 166.
abarizios
0 / 0 abariento >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper