(Lcc, Lecl, H),
auldasun,
ahultarzun.
Debilidad, flaqueza (tanto física como moral).
"Magreza, aultasuna, iartasuna <hiar->"
Lcc.
"Maigreur"
Lecl.
"Fadeur, insignifiance"
H.
v. ahuleria, ahulezia.
Moises eunda ogei urteko adiñean, ez bere indarretan aultasunik, ez begietan illuntasunik, ez ortzetan utsunerik, ezagutu gabe, [...] il zan.
Lard 107.
Aultasunaren aultasunaz, munduko bekatuen pisu andia ezin irozotuz aunaturik, kemen bage, guztiz nekatua.
Jauregui 239.
--"Zer senti dezu?" galdetu zion urrena. --"Plakiya, aultasuna!" esan zuen doi-doia.
Arzac
EE 1884a, 159.
Elizak munduaren akhabantzaraino ezagutaraziko du munduari Pilatusen ahultasuna eta injustizia.
HazpKalb 122.
Gero otso bat, bere ahultarzunian, iduri beitzian / Irrits guziez harturik zela.
Ip Dante (ap. DRA).
Enaiz, neronez, inoren aultasunak agertzen zalea.
A Ardi 117.
Bere aultasunian emakume ta umeak egin bear dituzten lanak.
EEs 1918, 154.
Antziñako gerkarrak, [...], baten auldasuna, beronen osasun-bearra adierazteko "orrek ez daki ez igari ez korrika", zesaten.
Anab EEs
1919, 64.
Gorputzeko indarrak gutxitzen dira, aultasunak laister luke bere ondoren gaitza.
ArgiDL 42.
"Autsetik sortu ziñan, / auts egingo zara" / Doibatzak auxe da gaur / danoi diraskuna, / olan adirazorik / gure auldasuna.
Kk Ab II 84.
Gorputz zuria biluzik erakutsi zionean, bere ahultasunean hain hukigarria, bere ahaltasunean hain jauretsia.
Mde HaurB 98.
Gorputzaren eguneko aultasuna zuzpertzen dugu ian-edanez.
Or Aitork 280.
Aultasun arrigarria dut belaunetan, eta dardar bezela soin osoa.
Txill Let 141.
Xoko zaharrari --bizibeharrak nahiz ahultasunak eraginda-- uko eta iruzur egitea ere gerta daiteke.
MIH 56.