xahupide,
sautu-bide.
Gasto.
v. xahutze
(3).
Ogi-joiteko mekanikak ezagutuarren, moda xaharrari badarraizkio zuhurki, gizagaizoak: zonbatez xahubideak ez dituzte horrela gutiago.
JE Ber 18.
Agintarijak lagipetuko dabez irabazi ta sautu-bidiak.
EAEg 9-10-1936, 7.
Laborariak ari zirelarik erran eta merran, oihu eta xixtu, kisk eta kask, hemen eta han, ez zitazkeela gehiago bizi, xahubideen eta irabazbideen bi buruak ez ziroztela gehiago elgarri lot.
SoEg Herr
12-5-1960, 1.
Aphilaren 16-ian Urdinarbek kermeza bat egiten dü, trinket berriaren eta 'maison paroissiale' delakoaren xahübideen arhintzeko.
Herr 13-4-1961, 3.
Bulegotan jarriak, gobernuko enplegatu jaun handi batzu, ontsa pagatuak, ditutzu zure xahupideen jujari eta diruaren partitzale.
Herr 9-11-1961, 1.
Paperak ez dituk berdin hemengo batentzat, eta, mugaz hunarat pasaturik, Ameriketarat joaiten den Nabartar batentzat... Harek xaupide gehiago badik...
Larz Iru 38.
Uranio lantegietan baditu bortz ehun bat miliar jokatuak. Xahubide hortaratu da Frantzia, erranez Amerika urrun zela.
SoEg Herr
25-7-1963, 1.