(Hb, Dv, A),
azpikalde (V-gip).
"Partie inférieure"
Dv.
"La parte inferior"
A.
"
Zuen baserrixan azpikaldetik pasau biar ei dau gaseoduktuak
"
Elexp Berg.
v. AZPIKO ALDE.
Eta Jainkoak egin izan zuen ortzia, eta ortzi gainaldeko urak azpialdean zirenetarik berezi izan zituen.
Dv Gen 1, 7 (Urt azpian diren lurrak, Ur azpian zeuden urak, Ol sabaipeko urak, Ker beeko urak
).
Elizaren azpikaldetik, urruti urdin-urdin ageri zan itxasora begira jarrita.
EgutTo 28-2-1919 (ap. DRA
).
Bittor, igandetako soñekoz iantzia, txaolaren azpikaldetik agertuko da.
EEs 1921, 163.
Goiko maldan neskatxa kontra / segan ikusten badezu, / azpikaldeko txakonetik zuk / begiratuko diyozu.
Tx B I 231.
Aiton argiak ikusten omen / euntzerik aundien artan / --txartaka batzuk baitaude?-- aien / ezker eta azpi-aldean.
Or Eus 302.
Aruntza-aldetik orma-barrena, / labakia azpi-aldean.
Ib. 330.
Azpikaldeko garisoroan igitan ari dira.
TAg Uzt 80.
Iru sorok inguratzen zuen azpikaldetik eta aurre-gibeletatik.
Ib. 79.
Loiolak ipiñi zetzaken otoitzaldi orren azpialdean "Aingeru onaren eta gaiztoaren ioerak ezagutzeko" arau aiek.
Or QA 169.
Ba-dakusagu zerua ta lurra, ots, gaiñalde ta azpialde mukuluki, baita sorkari gogaki ta mukuluki.
Or Aitork 418.
Bidetxigor arritsu bat labar (acantilado) arritsu baten gaiñez-gain igarotzen zen. Aren azpikaldea zulatuz betea zegon eta arkaitz sakabanatuz josia.
Etxde Itxas 43.
Eta pago tantai bat azpikaldeko gurpillak gibeletik iraultzeko.
Ibiñ
Virgil
73.
Oraingo seña berriak, kartaren azpikaldean jarriz, onela ziran.
TxGarm BordaB 156s.
Balenkarekin el zaiok lera orri azpi-aldetik.
JAzpiroz 19.
Azpi alde artan, ur otsa entzuten nuan.
AZink 106.
Ni saltatu nintzan soroko azpikaldeko ormatik beera.
Ib. 108.