OEH - Bilaketa

6170 emaitza mA bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
alegia.
tradizioa
Tr. Además del gral. alegia se documenta alea en Haramburu y Axular y ale en Goyhetche (junto a alegia ). Hay tbn., salvo errata, un ej. de aleia en Inza, junto al frec. alegia. En DFrec hay 417 ejs. de alegia, 395 como partícula, 22 como sustantivo.
etimologikoa
Etim. Parece natural pensar que alegia (aunque en ninguna parte lleva h- ) no es otra cosa que hala egia, litm. 'así es la verdad'. Cf. BorrB 55: Jaun Markes andia / bai ala egia [seis sílabas] / ongi etorri dela / berorren señoria . "Señor marqués insigne, sea enhorabuena, y que su señoría sea muy bien venido". Hay que advertir que alegia aparece a menudo escrito <alle-> en textos labortanos del s. XVII.
sense-1
1. (L, BN, Sal, S; SP, Urt II 474, Lar, VocBN , Dv, H), alea (SP), ale Ref.: A (alea); Lrq /alégià/.
Como si (fuera, fueran...). (Con formas verbales no personales; siempre encabezando la cláusula). "Quasi vero, comme si vraiment, voire" SP. "Alea zuk egin, comme si tu l'avais fait" Ib. "Alea zu bertzera ioaiki zoaz, vous allez comme si vous alliez autre part, bertzelakotz bezala zoaz" Ib. "Alegia, itxuraz, iduriz" HeH Voc. "Alegia adv., feignant, cherchant à tromper par une feinte" VocBN. "Comme si, allegia" Foix (para la -ll-, cf. infra ejs. de EZ). "Alegia ez atxeman, comme s'il n'avait pas trouvé. Alegia ez ikhusten, comme s'il ne voyait pas (sens irréel)" Lf Gram 344. "Alegia n'est employé qu'en incise, pour traduire comme si, et n'est jamais suivi d'un verbe à mode personnel" Ib. 344, pero éste, siempre con valor irreal, tiene que ser suplido en la traducción. AxN explica alea (284) por alegia. Tr. Documentado en autores septentrionales desde Leiçarraga y en el meridional Bilintx (cf., con todo, Iraola 85: Aterako dira gabaz senar emaztiak igeltsu billa goiko kalian egiten ari diran etxera, eta alegiya illargiyari begira baleude bezela, zer egiten dute? patrikera guziyak igeltsuz bete eta etxian ustu).
Eta marinerak unzitik ihes egin nahiz zabiltzala, batela itsasora erautsirik, alegia hek angurák unzi aitzinetik hedaturen. "Comme s'ils eussent voulu lâcher les ancres du côté de la proue" . Act 27, 30 (He alegia hek aingurak branka aldetik urrunago hedatu nahi; Dv aingurak burukitatik hedatzera abiatzeko itxuran, BiblE aingurak brankatik botatzeko aitzakiaz). Nork-ere bere burua hetarik [sakramenduetarik] pribatzen baitu, alegia hura iragan ahal, hark Iesus Krist eta haren graziá menospreziatzen baititu. Ins F, 1v. Faltatzera doanean / Begirauk isiltzetik, / Alegia <-ll-> ez ikhusten / Bai itxura egitetik. EZ Eliç 118. Bere bekhatu eginez bantatzea da mortal [...]. Egin gabeko bekhatu mortalez, alea hark egin, plazer harzeagatik edo nihor desohoratzea gatik bantatzea da mortal. Harb 173s. Hordiak eztaki zer hari den, eta etsaiak ere alea hark bertzeri eman nahi, zuri emanen deratzu. Ax 284 (V 190). Mariñelak untzitik ihesi goan nahiz baitzebiltzan, batela itsasorat erriaturik, alegia hek aingurak branka aldetik urrunago hedatu nahi. He Act 27, 30. [Jainkoak] alegia kolpatu nahi egiten du, maite gaituenean. Jaur 112. Alegia nahi zuhaitzerat igan, / Yauzten zaio abiaduran. Gy 308. [Bufuna] beharrira mintzatzen zaiote [arraiñei], / Alegia gero hark igurikitzen / Heien errepusta, bazagon entzuten . Ib. 155. Gaizandik, alegia atzemana hitzean, buruan hazka, erraten diote lagunei: [...]. Hb Egia 133. "Errial bat falta du / emen konturako". / Arrek erantzun ziyon / bere beriala, / len alegiya ez aitu: / "Zenbat, erriala?". Bil 130. Liburua idekitzen diat, Pello, eta hasten nauk alegia irakurtzen ixil-ixila. Elzb PAd 23. Jeiki eta zangopilaturik ezarri zuen ohea, alegia ohean etzan. Laph 149. Alegia jaun arrotz bat izanki, ifernuko printzea lihozko arropa batez jauntzia zen. Jnn SBi 64 (v. tbn. 60). [Maria Antoanetek] kuraie guzia erakutsi zuen, nahiz hura alegia yuiatu behar egin zutenen aitzinean, nahiz gillotinatzerat, orga tonberoan, eraman zuten orenean. Elsb Fram 112. Bestia heiek [...] nahiz bere biktimak hil, [...] alegia bizirik utzi gogo, hetaz krudelki trufatu ziren, zonbait mementoz. Ib. 106. Erreboluzioneko buruzagiek igorri zituzten zortzi mila gizonen ingurua, lehenik deputatuen biltzarrera, alegia petizione bat hari presentatu beharrez. Ib. 97. Ordu arte, alegia ez hartako joan araz, eta orduan ager egiazko xedea: bortak hauts araz soldadoei. HU Zez 134. Alegia ez jakin Gobernamenduak zer duen eginik aste huntan berean! Ib. 211. Alegia ahantzi, etxerat abiatzen dire oro. Zerb Metsiko 212 (v. tbn. ib. 189 alegi beharriak luzaturik, probablemente errata por alegia ). Gizonak, kurturik, alegia harri bat hartzen, hartzen du bere gasna. Barb Leg 128. Maitia, zu enekin, alegia lo, haren jei-deiai ez egon gor. Mde Po 48. Gaitzituarena egin zuten guziek, etxekandereak hitz horiek erraitearekin. Alegia irriz ere hasi ziren. Lf Murtuts 45. [Gatuak] bildu ginituen eta artei zahar batean hetsi. Emaztekia kexatzen hasi zen. Guk ez ginuen deus erraiten. Eta, gaixtoak, alegia xekatzen egiten ginuen. JEtchep 35.
azpiadiera-1.1
(Acompañado de bezala ).
Ez du [...] gobernamenduak holakorik galdatzen errientetarik. Baina, ba, Errepublikaren azkartzeko estakuruan [...], horren etsaiak alegia garraitu beharrez bezala, ororen orotan nahasteaz; orori jazartzeaz. HU Aurp 137.
azpiadiera-1.2
(L, BN, Sal, S ap. A ; SP, Dv), ale (Lander ap. DRA .) (En proposiciones sin vb. (salvo part. det. en función de adj.)). "Egotu naiz alegia <alle-> hilla, j'ai démeuré comme si j'eusse été mort, faisant semblant d'être mort" SP. "Etzan adi alea eri" Ib. (in m., s.v. etzatea). "Semblant. [...] Goan zen alegia samur, il s'en alla faisant semblant d'être en colère. [...] Alegia irriz, nigarrez dao, feignant de rire, il pleure" Dv. "Alegia eri (L, BN, Sal, S), enfermo simulado" A. "Ale jaun, como si fuera amo. Ale gizon, como un hombre, varonilmente (Lander)" DRA. "Bazegokela alegia lo, que estaba dormido" (AN-erro). v. ALEGIA ETA.
Halakotz Iauna delarik gaztigura berantkor / Eztuk zeren enganatu alegia <alle-> ahantzkor. / Ezen zenbatenaz baitu luze pazienzia, / Hanbatenaz eman ohi dik gaztigu larria. EZ Man I 91. Halaber da higituren iustuaren lohia, / Alegia <alle-> espiritu haragiez [sic] billuzia. Ib. 135. Zergatik penatzen zare hanbat gogoarekin, / Alegia <alle-> ez bakea zuk Iaun puxantarekin? Ib. 51 (cf. H, citando a EZ: "alegia eztuzun bakea, comme si vous n'aviez pas la paix"). Haizeek soñu egiñen dute nola trunpetak / Eta aireak habarrots alegia <alle-> musketak. Ib. 79. Ahoa eznearen pare duke lehen hastean / Alegia Espiritu Saindua españean. Ib. 65. Halarikan utzten nauzu, alegia <alle-> libroa, / Eta hala nola ez ni guztiz zure esklaboa. EZ Man II 14. Gau guztian egotu naiz alegia <alle-> ni hilla. Ib. 33 (SP traduce: "J'ai demeuré comme si j'eusse été mort, faisant semblant d'être mort"; v. tbn. EZ Eliç 341). Ordea nik alea ni gor ez nuen deus aditzen, eta alea ni mutu ahorik ez nuen ideiten. " Ego autem, tanquam surdus, non audiebam; et sicut mutus non aperiens os suum" . (Ps 37, 14) Harb 329 (EZ Eliç 326 Ez aditu egiten dut / alegia <alle-> ni gortu, / Ahoa eztut idekitzen / alegian [sic] ni mutu; Dv gorrak bezala [...] mutuak bezala ). Gero berak, alegia, / Gutizia / Ioan Iesusi gurtzera, / Hangaintik itzul litezen, / Egin zezen / Otoi, berri ekartera. ' Puis, prétextant qu'il désirait aller lui même adorer Jésus' . O Po 16. Eure gelaria ez potikeia, hant eztakia alegia hura andregeia. " Ne baisotte pas ta chambrière, de peur qu'elle ne prenne vanité, croyant devenir la maîtresse de la maison" . O Pr 168. Igorri izan ziotzaten presuna gerizatu batzu, alegia hek justuak. He Lc 20, 20. Amek kasola bedera ardu zeien irun; / Haiek aldiz ez hartü, alegia ez hun! 'Elles n'en voulurent point, comme si ce n'était pas bon' . Etch 374. Asto-zaiñ bat behiñ zetro bat eskuan / Ale enperadore romano, zioan. Gy 305. Egiñ zuten xede / Elkhar aditurik, deusik hari gabe / Nor bere alde bizitzeko. / Ale aithorenseme, lazo. " Chacun d'eux résolut de vivre en gentilhomme" . Ib. 12. Gathu bat eta axeri bat alegia bi saindu, / Behin debotki pelegriñ biak ziren partitu. Ib. 146. Yupiterrek tretu horri / Egiñ zion bada alegia hirri. Ib. 285. Han, yaun hauz'apezak erraten ziok, alegia aphal, bainan franko gora ongi aditua izateko. Elzb PAd 80s. Alegia Frantses guzientzat, bainan bakharrik fraiden ta semenaristen kontra egina den legez bezenbatean! Nork ez du ikhusten anhitzak direla lege hartaz kanpo? Elsb Fram 152. Xuriko xakhur abila / Lastoan ixil-ixila / Dago alegia hila. Zby RIEV 1909, 104. Eta gero, mundu bat bazelarik bildua hekien ikusteko, hari ziren, alegia zin zinez eta egin-ahala egin, batzu bertzekin gerla-orde batean. Jnn SBi 90. Bertze debru batek ere ihardetsi zuen, hilaren barnetik eta alegia hila bera mintzo. Ib. 66. Ezen izpiritu gaixto hura agertu zitzaion; alegia basa-jauna, burua eta lephoa gizonarenak bezalakoak zituen, eta hargatik gibel-aldetik eta bere lau zangoetarik iduri zuen zaldia. Ib. 115. Konpreni balezate [...] alegia apezari gerla, herri guziari haren itzalean bidegabe egiten dela. HU Zez 190. Alegia ez ohartuarena egiterat entseaturik zonbeit astez, trufatu nahi zitzazkotela ikusirik azkenean [...]. Ib. 209. Oro, oro, oro, ebats gure ohoinek, legez edo alegia legez. Ib. 151. Zenbat Eskualdunek ez dute sinetsi, edo alegia sinetsiarena egin, Berdoly gaizoak xede bat tzarra ukanikan ere, bihotz ona duela. HU Aurp 143. Gau batez gizon bat / Bidian eroria, / Alegia ilikan / Zegola jarria. LuzKant 105. Itzultzen eta alegia harritua. Larz Iru 136. Benatek, bizkarra Karmeni emaiten dio, alegia zapeta estekatzen okupatua. Ib. 134. Pastorala-egilek, jendeari kausitzeko, gertaldi bat pasarazten dute, alegia mendiko bazkaleku batean: hor aurkitzen dira arresak beren artzainekin. Lf ( in Casve SGrazi 14 ). Bi oihuz egina zuen bere lan guzia, alegia biziki kexu. Larre ArtzainE 30.
azpiadiera-1.3
(Formando parte de una proposición adjetiva).
Populu gaizo hura, gaizo edo alegia gaizo hura. HU Zez 193. Lan hasia, edo alegia hasia ezin utz. Ib. 46. Martin, behar othe zaitut anpallatu, Uharte Ibarnegaraiko arrano alegia bizi hek bezala? Nahi duzu?--. Martin, zuri zuria egina, begiak zorrotz, brau xutitzen da. Barb Sup 11.
azpiadiera-1.4
(Con bezala ).
Alegia "Iguzkiaren Seme" bat bezala zaukaten barnean, jendeen begietarik urrun. "Comme s'il était" . Ardoy SFran 234.
sense-2
(Sal, S ap. A ; Ht VocGr 409, Lar, H) .
(Seguido de oración completiva). Como si; con el pretexto de. "Sous prétexte que, alegia, &c." Ht VocGr 409. "(Con el) pretexto de, alegia. Con el pretexto de hallarse enfermo, alegia eri dela, dala, eztu nai etorri " Lar. "Comme si [...]. Alegia etxera dohala, faisant semblant d'aller à la maison" H. " Alegia eztakidala (Sal, Sc), como si no supiera" A. " Parean pasatu dira, baiñan alegia ikusi eztuela egin dio (G-bet), han pasado frente por frente, pero ha hecho la simulación de que no le ha visto" Ib.
Laurdena (punsu iarririk) / Herenak han ber' utzirik, / Kexa zedin (alegia) / Egon zela galetsirik. O Po (ed. Michel) 241 (donde no es seguro que los paréntesis del editor correspondan al orig.; con todo, acaso alegia podría interpretarse tbn. como partícula introductora a una completiva en relación con un verbo loquendi, cogitandi, etc. no expreso (cf. BAIZIK ETA); esta interpretación coincidiría con la traducción de Lafon "se fâcha (ou plutôt fit semblant), en disant qu'elle était restée toute desemparée", que sería en otras palabras: 'se enfadó diciendo, alegando, etc., que había quedado desamparada'). Alegia amoroskeriaz ioaiten zela Holofernesen ikhustera, haren kanberan etzanik Holofernes tirant hari bere dage propiaz lepoa trenkatu zaukon. Tt Arima 77. Asmatu zuen aitzakia ortik, luzagarri emendik [...] iñon ere ez batzarrera biltzeko agintea: alegia biltzen bazan, arazo andiak, jaiteak ta auziabarzak izango ziradela. Lar Fueros 226. Giputzean hizkunde horiek? Eta alegia Gaztelan aditzen zaiotela, ta emen ezdakigula odol onaren berri. Ler eztagizutela, merezi badezute ere. Utzi, utzi Gaztelako hitzera txoralda horri. Lar Cor 153. Orizue, goazin iduri zozo; alegia sinesten dugula trufa-gezur hori. Emagun beraz gobernamenduak zinez eta egiazki axola duela. HU Zez 106. Alegia Errepublikaren ohoretan dela pesta hori, framazoneriak du hor Eskualdunen libertatea eta erlisionea zangopean dauzkala erakutsi nahi. HU Aurp 171. Gure Gaxuxak, alegia eztuela deusere entzun, etzituen ere higitu bere begiak. Zub 106.
sense-3
En broma, simulando, fingiendo. v. infra ALEGIAZ, ALEGIA ARI.
Guziek, beldurrarekin edo alegia, burua itzultzen dute Bordatxuriko athe alderdira. Barb Sup 121 (acotación escénica). Kixkili so, bainan Kixkil bethi lo... zinez edo alegia: rru, rru, rru... Lf Murtuts 13.
sense-4
" Alegia erran du (BN-ciz-arb, S)" Gte Erd 282 (junto a zeozer esan biar ta esan, esan esateatik, esate aldera esan nion, erran nun ixilik ez egonez, etc., de otras zonas).
sense-5
2. (G, AN, B; Lar). Ref.: A; Asp Leiz2 (aleie). Ciertamente, en verdad, en efecto "(A) fe que" Lar. "Montas, adverbio, significa ahí es decir, que" Ib. "Cierto, ciertamente (Contr. de ala egia?, ¿así la verdad?)" A. "Neretzat al da sagar au? --Zuretzat aleie!" Asp Leiz2. Tr. Se emplea como partícula propia del habla coloquial, lo que puede explicar su ausencia en los textos hasta finales del s. XIX. Más tarde, cuando se tiende a emplear giros o clichés "castizos" (es decir, propios del diálogo y en gral. de la lengua oral), aparece con profusión en algunos textos guipuzcoanos y alto-navarros. Tiende a ser empleado en "estilo indirecto", en relación con un verbo cogitandi, loquendi, etc.; cf. supra apartado donde se encuentra seguido de oración completiva.
Gogorrak ziraden alegia gauza oiek guztiyak. Aran SIgn 22. Bertute oek alegiya, Erlijiorekin batean, [...] beren bizimoduetan sustraituak daude. Ib. 13. Kastigu lotsagarri ta latza alegiya, zeñarekiñ [...] iskanbilla zaleak ezitu oi zituzten. Ib. 67. Eta alegiya: berarekin maitakiro tratatu [...] zuen A. Pedro de Ribadeneirak badio eze [...]. ' Y en efecto' . Aran SIgn 196. Zahartzeari, boza galduz geroz, ezin aditua zen, eta halere beti azken egunetaraino kantatzen zuen gizagaixoak, alegia! HU Aurp 164. Gañera, emaztegaia besteak aukeratu ta eskeintzea, ezta nai ta nai ez artzeko esatea: ongi badator artu egiten da, gogozkoa ezpada utzi. Alegia, ez lukete danak orrela utziko gure Malentxo. Ag G 146. --Eta alegia; iristen badituzu praka berriak, zer egingo dezu? --Jantzi. Urruz Zer 33. --Egin dezagun zerbait ementxe. [...] --Alegia! Gaizki esana eztirudi. A Ardi 37. Nun beste bat Leaburukoa baino andiagorik? Alegia! Iturriak len ere baditugu. Ib. 38. Gudalnagusi batek oraintxe iritxi duan garaitza arrigarria gaztiatzen du; etsaia, alegia, gudari geiagoduna zan. " El enemigo, por supuesto, era superior en fuerzas" . Zink Crit 51. Aragon eta Cataluniako lurrune ta janzkiak margoztuko lituzken bidaztiak zentzugabeko antzezkia emango lieke alegia bere irakurleai. Ib. 136. Jesusen berria emateko, alegia, asko lagunduko zioten, erakutsi bear zittuzten egirik aundienak lau itzetan jarririk idukitzeak. Inza Azalp 21 (18 aleia ). Gertaera auek guziak ondo adierazten dute, alegia, Jesus beraren Ordekotzat artu zutela bere lagunak. Ib. 99. Otsa atera zuten, alegia, Amadeok egundañoko urre-pilla zeramala Italira. Or SCruz 52. Uste zuten, alegia, Don Carlos nagusi ateratzen ba zan, bai erlijioa ere. Ib. 13. Igespide aunitz zituela, alegia, maitearentzat, bere burua maats-aien, egazti, argi-izpi, biurtzen zularik. Or Mi 37. Zein ederrak! Au edertasuna! Yantzirik yaio, alegia! ' Il est tout clair que tu es née coiffée!' . Or Mi 37. Alegia, amesgille zoro ari buruak eman dio, ikusi dun neska bat bear dula. ' Il s'est allé mettre pa la tête, une fille qu'il a vue' . Ib. 91. Iru bider idatzi didate, alegia, aien izenean guzioi adiarazteko: [...]. Lab EEguna 68. Alaka eta soilki, moteltxoak eta goitillunagoak sortzen zaizkiote. Ez len-ainbat ospe-iraunkor iritxiko dutenik, alegia. Aitzol ( in Laux BBa IV ). Baña gizontxoa --alegia!-- ez izaki kilker! " No es ciertamente un grillo" . Ldi BB 102. Nere "aita-gurien" / bearrik, beraz, ez du, / alegia, izango. Ib. 12. Iru margoz, poliki naasiak alegia, irudia osatzen da. Ldi IL 47. Ikasbide txiki oien indarra aundia baita; aundiagoa, alegia, eskatzen duten alegiña baño. Ib. 63. Ori bera egin zun Mistralek ere, ta ongi egin, alegia. Ib. 66. Obe gendukela, alegia, gutxiago karraxi ta geixeago lan. Ib. 58. Yainkoagandiko ospea baño naiago izan zuten alegia gizonengandiko ospea. Ir YKBiz 428. Bazkariñoa an egin ginun / ez, alegia, musutruk. Or Eus 234. Eperzelaitako nagusiak taka egin zun soro-erdian. Egun artako lana uzteko garaia zan, alegia! TAg Uzt 267. Eginkizun bat beraiek nai bezin azkar nik ezin bete, alegiya. EA OlBe 5. Edertasunez bera dan bezin / ederrik iñor ez alegiya. Ib. 111. Antziñan ala bazan, gaur ez alegia! SMitx Aranz 151. Gurea da auzia! Eutsi, alegia! / Laister azke dugu-ta Ondarrabia! Ib. 213. --Zer da? --Yaiotza izugarria, alegia. Zait Sof 11. Eteokel, alegia, zuzenbidez lurperatu omen din, an be-bean. Ib. 162. --I ezkondu bearraz nere emazteari mintzatu nintzaionan. --Eta baietsi al-du berak? [...]. --Bai, ta alegia, Bidaniko Joanes Muñoaren seme zarrena egoki litzaikenala esan zidanan. Etxde AlosT 36. Bañan ez nitzaz urrikaldu, naita etorri naiz-eta bakarrik egotera. Eta bai pozik, alegia. Txill Let 21. Gutxiago irauten du, alegia, atsegiñak bere oroitzapenak baño. Ib. 41. Beti utzi oi du alabearrak ateren bat zabalik zoritxar estuan [...]; zera alegia, Rozinanteren falta bete bait-lezake aberetxar onek, emendik gazteluren batera ni eramanaz nere zauriak senda dezaizkidaten. Berron Kijote 170 (41 tbn. zera alegia ). Alabaiña, irakurri zuanak zera zion, berak ez zuala uste alegia, [...] iñoiz entzundakoakin bat-bat zetorrenik. Ib. 158. Ubidean bazeukaten, emakume jator batek eskeñia, maindire zurizko oia alegia. Alkain 156. Lendik ere bronkioetakoa neukan, eta oso erreta. Jota zearo, alegia, gertatzen nintzan. Albeniz 81. Lendik ere bronkioetakoa neukan, eta oso erreta. Jota zearo, alegia, gertatzen nintzan. MIH 170. Ez da alegia nahikoa egoskogor izatea, zerbait laguntzen badu ere, euskaldun ona izateko. Ib. 269.
v. tbn. Lek EunD 39. Mde HaurB 41. Erkiag Arran 176. Arti Ipuin 59. Gazt MusIx 61. NEtx LBB 12. Ataño TxanKan 217.
azpiadiera-5.1
a. (Precedido de bai o ez ).
Gizonak egin ziotena eziokean Txurik egingo, ez alegia... Ag G 330. Gabaren ondoren eguzki garbia ziok, nekearen ondoren zoriona. Elduko zaik iri ere, bai alegia. Ib. 361. --Gau baten asi nintzan ametsetan, lo nengoala. --Bai alegia, lo egongo ziñala. [...] Esna dagoala eztu iñork ametsik egiten. Urruz Zer 15. Baña, badu norbait --zoragarria-- / bidazti-zai eder; bai, alegia! " Más tiene, por cierto" . Ldi BB 122. --Etorri nintzeneako igarri nizuan zertaako izango zan: kontsulte eiteko. Ez da ala? --Noski. --Bai, alegie! Lek EunD 34. [Batzarkide erdeldunak] gauza ezpa-lira, beren aurrak euskeldunduko omen-ditute beintzat, bai alegia! Ldi IL 94.
azpiadiera-5.2
(Con baietz ). Claro (que sí).
--Jaungoikoak ez al dakizki gure premiak? --Alegia baietz; baño aberatsak ez du beartsuen atzetik ibilli bearrik. Inza Azalp 123.
sense-6
3. (G-goi-bet) Ref.: JMB At (alegie); Zt .
(Colocado tanto encabezando la oración explicativa como al final de ésta). Es decir, o sea, a saber. " --Eskopeta ori koipiak erria dago-- esan ziyon, alegiya beiñere etziola koiperik ematen " Zt. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos del s. XX (tbn. en Erkiaga).
--Iru egunian egondu naiz oyian gibeleko miñez. --Eta zer? --Alegiya esaten dizut, nai bazenduke zure paperian jarri. Iraola 126. Oinak odoletan, eraso genien guduan, goizeko bi orduetatik ilunabarreraño: alegia, keiak begieri utzi zieño. Or Mi 9. Belarri-belarrietan bait-ditut oraindik gaurko onen anaitxo nagusiak --"Biotz-begietan" olerki-idaztiak alegia-- yaso-txalodurundak. Markiegi ( in Ldi IL 7 ). Leen aitatutako aldi txar ark, orraatik, zerbait on ere erakutsi zigun. Alegia, Euskaldunok anaitasunera, [...] yo bearrik geundela. Ldi IL 135. Are Aitor-etxeetan ere (etxe nobleetan, alegia) sortzen baitira ume ergelak. Ib. 136. Marrezka ziarduk. (Dibujatzen, alegia: ik euskera berria egoskaitz dek-eta, argatik argibideok). Ib. 17. Amalau olerki oetatik lau, olerki soillak ditugu. Alegia, besterekin zer ikusirik ez dutenak. Aitzol ( in Ldi UO 4 ). Goien-paleolitosko orren azken aldetik (Madeleinekotik alegia). JMB ELG 25. Beren etxe egalpean --ituzupean alegia--. Ib. 90. Eneolitos-garaitik aberatsak eta beartsuak nabarmentzen asi ziran Euskalerrian, artzantza sortu zanetik alegia. Ib. 67. Konturatu zaneko, bederatziak ziran: etxeratzeko garaia, alegia. TAg Uzt 61. Ordea, naigaberik zulagarrienetan, gogo-oñaze garaian alegia, bear zuan eroapena Jaungoikoarengan aurkitzen zekiana zan emakume ura. Ib. 129. Edestiaren orriak zenbait izen jaso dituzte: ilda erori diran zenbaitzuenak alegia. EAEg 18-11-1936, 326. Argi-zalea da: alegia, ez duala nai beste zuaitzen itzalik. Munita 52. Badago alertzedi eder bat ere; neguan orria joaten zaion piñua alegia. Ib. 128. Negebetik Bet-El-untz itzuli zan, bere kaparra lenbizi yarri izan zun tokira: Bet-El ta Airen artera alegia. Ol Gen 13, 3. Orok dakigu alegilari jatorrik, asmamen utsez ari danik alegia, eztagona. Etxde 16 Seme 96. Poliki ibiltzeko, alegia, oñetako zar aiekin ots geiegi atera gabe. Anab Poli 56. Bertan datozten ipui, [...], kontakizun eta bertso, denak dute iturri berdiña: Graziano, Gezaltzako aitona, alegia. Vill ( in And AUzta 11 ). Gizartearen erroak, familiak alegia, [...]. Vill Jaink 161. Musulmanak bere emazte gaisoa lanpeturik daukanean, zera ateratzen dizu, alegia, alperkeria gogorapen gaizto guztien ama dela, eta abar. Ib. 164. Baiña bistan dago ori eztela ola: Moralaren aginduak eta gizartearen ona, bi gauza direla, alegia. Ib. 86. Ta gureak esan omen zion: --Gizona ez kejatu, alkar ez degu galduko--. Alegia, batek irabazten bazuan, besteai ere partituko ziela. AZavala ( in AzpPr 18 ). Ez nau osotara arritzen Fitz-Maurice-Kellyk [...] diñonak: alegia, neurtitz oriek lizun gordin dirala. " O sea" . Or ( in Gazt MusIx 12 ). Ain zuzen ere, bost neurtitzeko aapaldi onek, lirak alegia, giartsu oi du esakuntza ta neurtitza ere. Gazt MusIx 65s. Lira-k beraz, XVI gn. mendeko iru olerkari aundienen, alegia, Garzilaso, Fray Luis ta Donibane Gurutzen bitartez artu zitun lurrak Españan. Ib. 65. Burutazio au datorkit, alegia, nola ez didazun lepotik eldu ta kalera jaurti. Lab SuEm 173. Aien galdekizunai erantzuteko astirik ez neukala esan nienean, lanera joan bear nuala alegia, erantzun zidaten: [...]. Ib. 206. Badakit zer dan. Usaia. Gasolina usaia, alegia! Ez bait zaude oiturik. Ib. 197. Alor kantak, Georgikon alegia, iñork ere eztituela euskeraz osorik eman. Ibiñ Virgil 23. Eskutitz sail bat zan; karta sail bat, alegia. NEtx LBB 79. Elizako kantorea izan bear zuan. An ere kantatuko zuan ark beste askok añean, elizan alegia. Uzt LEG 45. Nik ori entzun nuanean, Tobosoko Dulzinea alegia, zoraturik bertan zur ta lur gelditu nintzan. " Cuando yo oí decir Dulcinea del Toboso quedé atónito" . Berron Kijote 111. Gure jaiotetxetik, Izetatik alegia, bi kilometrora. Zendoia 43. Basarri batzuetan idi-parea ikulluan lanerako, uztarrirako alegia. Albeniz 36. Axularren garaikoek, Bizkunde-arokoek alegia, [...] antzinako Greko eta Erromatarrak hartu zituzten maisutzat. MIH 164. Egiazko poesiak, landuak, ikasiak, alegia, harreman gutxi izan dezake bestetan ere koblarien lanekin. Ib. 241. Kontuan eduki behar da, batipat, neutralizazio delakoa: bi fonema berezi, alegia, ez direla noiz eta nonnahi berezi eta bereizgarri. Ib. 98. Leizarragak itzuli zuen bezala, "dohatsu dirade emeak (otzanak, alegia), zeren hek lurra heretaturen baitute". MEIG III 152. Gauza bat da arrantza, astoarena alegia, eta bestea arrantza, itsaso-erreketako arraiena. MEIG VI 102.
v. tbn. Mde Pr 174. SMitx Aranz 31. Erkiag Arran 121. Zait Plat 81. Salav 108. Alkain 25. JAzpiroz 11. Insausti 17. Ataño TxanKan 26.
azpiadiera-6.1
Eziñ diteke olakorik --Don Kijotek berriz--; diot alegia, eziñ ditekela andere-gabeko zaldun ibiltaririk izatea. "Digo que no puede ser" . Berron Kijote 147 (145 tbn. diot alegita ).
azpiadiera-6.2
(Empleado como anafórico, para introducir algo que se va a decir a continuación). v. 1 zera (2).
Orra ba, nik jakin nai nukena da... alegia... zera... Erri ontan bazkaitara norbait eraman nai danean, nola esaten zaio? Muj PAm 41. --Ta, zer esan dizu? --Esan dit, alegia, abek gaztetxoak, txikitxoak dirala oraindik eta urruti aietara iritsi gabeak dirala. Ib. 44. Zera, Xixili, esan nai nizun, zera, alegiya...--Alegiya? --Bai, ba... zera...--Tori alegiya. Ta orain, zuaz emendik eta etzaitiala geiago nere begiyen aurrian jarri. Alz Txib 104s. Ta gañea, kontsultea badakit nik zertaako izango dan. Zea; alegie: andrea artzea zoazela eo etzoazela eo, ez da ala? Lek EunD 34. Gero, zera esan zionat, alegia, Pelentuara joateko garaia eldu dela. Etxde JJ 80. Zera gañeratu zien, alegia, tiroak uts-egiña zala bere damu bakarra. Ib. 170. Nai al dek nere iritxia ematea? --Zer iritxi? [...]. --Alegia, Manueltxo gaur gabean datorrela nola jakin dezuten. Ugalde Iltz 64. Ba... Zuek gaur zerbait egin dezutela, ta bera salatzallea bada, alegia etorriko dala, e! Ib. 64. Ondoren, ama asi zan itzegiten, orduan etxe askotan oi bezela. Alegia, nere berriak jakin zituztela. JAzpiroz 166. Txerri iltze oietako batean, pekatu bat egitea pentsatu nuen, bai, alajaiña. Alegia, neuk kendu bear niola leenengo pusketa. Zendoia 29. Batek neri kontra egin zidan, alegia gosea obea zala, jana eduki eta ezin jana baiño. Insausti 81. Nere ustez kontua bestea dugu, alegia, euskal esperanto hori beharrezko, premiazkoa dugun ala ez. MEIG IX 49. (este ej. y los siguientes corresponden a una entrevista) Esan nahi dut, alegia, zerbait egiteko edo estudiatzeko, garaia izan nuenean aukera izan banu, beharbada bide horretatik joko nuen. Ib. 66. Nola esango nizuke nik, alegia, Santoñan zer gertatu zen Santoñan geundenok bagenekien gutxi gora behera e. Ib. 67. Beraz, gauzak ez ziren alegia, ni han gelditu edo besteekin joan, ez. Ib. 70. Beno, alegia, nire ustez, eta hori askotan esan dut [...]. Ib. 75.
sense-7
4. "(V-ger-arr-oroz-m, B), se dice como interjección al recordar de repente una cosa" A. "Ahora que me acuerdo, alegia! (V-m-ger)" A EY III 238.
sense-8
5. (L, BN, S, R; Urt I 271, Gèze, Dv, H), alegi. Ref.: A; Lrq. (Sust.). "Allégorie, parabole" Gèze. "Fable (Gy, Arch), énigme, feinte, simulacre" Dv. " Alegia, fable, parabole (employé par certains modernes seulement)" H. "1.º (Lc, BNc, Sc), engaño, pretexto, simulación; [...] 2.º (L, BN, S, R), fábula, cuento; [...] 3.º (S; Ip Mt 13, 3), parábola" A. Tr. Documentado en la tradición septentrional desde finales del s. XVII (v. infra ALEGIA EGIN); en el s. XX lo utilizan tbn. algunos autores meridionales. Con el significado especializado de "fábula", parece que se documenta por primera vez en Archu, en su traducción de La Fontaine. Hay alegi no ambiguo en Orixe, Olabide y Onaindia (cf. tbn. alegi-kutsu en Villasante).
Holako zundatze suertean, bada haiñitz superbiotasun eta Deabruaren artifizio, zeinak, alegia ederren azpian, zuri pena egitea billatzen baitu. He Gudu 158. Izan bedi zure mintzoa esti, manso, garbi, xuxen eta leial. Begira zaite bietakotasun eta alegia guzietarik. He Phil 364. La Fontainaren alegia berheziak, neurt-hitzez franzesetik üskarara itzüliak. Arch Fab 1 (v. tbn. 13). Fableak edo alegiak, Lafontenetarik berexiz hartuak. Gy 1 (V fablea edo alegia). Goietxen alegiek buru seinalatzen, / Damurik ez direla perla hoik prezatzen! Hb Esk 123. Duela bi mila urthe, sinheste oro goibelduak ziren alegia eta asmu berriz. Hb Egia 49. [Koranek] gauzen hiruetarik biak alegia hirrigarri batzuez ditu, antze gutirekin moldatuak, eta asko erakuspen, ahalkagarri eta beharri garbiek ezin entzunak. Ib. 84. Mendetako gauean asmatuak ziren hari [Yupiterri] darraizkon egintza edo alegiak. Ib. 71. Utzirik beraz maltzurkeria guziak, zimarkhu guziak, alegia, bekhaizgo eta mihi ukhaldi guziak. Dv 1 Petr 2, 1. Thipil ezagüzü, otsez, alhorreko zalgiaren alegia. Ip Mt 13, 36. Alegia hortarik / zer dagerin, huna: / Askoren gutizien / funtsgabetasuna. Zby RIEV 1908, 773 (moraleja de un cuento). Guziez ezagutua da haur errebelatuaren parabola edo alegia. Lap 224 (V 101). Hemezortzi, ala eztakit hogoi alegia (fables)! HU Aurp 164. Alegia hetarik luzeena, ederrena da. Ib. 164.
(s. XX) Bertze oren bat jan-edan eta ondoko horiendako, artetan gozoki eginez irri, alegia zonbaiti esker. JE Ber 35. Guk gure aldetik aithortuko dauzugu ez dela arras egiarik gabea zure alegia. --Alegia edo egia, ez du deus ederragorik Euskalerriari oldartzen den itsaso handiak. Ib. 81. Alegi au ez duzute igartzen? Alegi guztiak nola igarriko dituzute, beraz? Ol Mc 4, 13. Gauza auek alegietan (irudietan) esan dizkitzuet. Laster datorren ordu batean eztizuet geiago alegietan itzegingo; argi ta garbi emango dizuet Aitaren berri. Ir YKBiz 460. Orra, orain argi mintzo zera ta eztuzu alegirik esaten. Ib. 460s. [Gezurtiak] noiz nola mintzatzearen bortxaz, batean onez-on, bertzean alegia, gogoa nahasten zaio, eta azkenean hala dena eta hala ez dena ez ditu beretzat ere nehundik berexten ahal. Lf Murtuts 9. Gero [...] esan [...]. Alegitzat bedi ori. Zait Sof 14. Iru Errien Alegia. Mde Pr 33 (tít.). Egia alegi bezala erasi nulako. " Tam multa incerta quasi certa garrisse" . Or Aitork 130. Egi zan alare, alegi zirala nik noizbait egi neduzkanak. Ib. 131. Ikustegiko ikusgarriak erakartzen ninduten, ene liliskerien iduri pizgarriz beteak. [...] Alegi orietan, geurok iasaitean urrikarri biurtzen gera; bestek iasaitean urrikaltsu. Ib. 54. Zugastik ederki diñonez, alegiak iru baldintza bete bear ditu ondo biribildua izateko. Etxde 16 Seme 96. Baiña istorio au itzez-itz, dagoen-dagoenean artu bear al da? Ez ote dauka alegi-kutsu nabaria? Vill Jaink 60. [Olerkariak] ez digu egunik egun bere barne-bizitzaren edestia erasi; lipar gordiñenak, bai, adierazi dizkigu alegi gartsu gotorrez. Onaind ( in Gazt MusIx 152s ). Nahi balin baduzue / etxian trankil eta uros bizi, / zuek apal zaizte pixka bat / eta senarrak utzi nagusi. / Apez horiek baitakizkate / andre hoien alegiak. Mattin 89. Beti urruti senditzen dira / ta entzuten alegiak, / uste bertakuak txarrak diren ta / urrutikoak hobiak. Ib. 123. Halaz ere, badu bere balioa hixtorio horrek, alegia edo parabola antzera bederen. MIH 80. Alegiaren mami gordea batera azaltzen dute batzuek eta bestera besteek. MEIG I 192. Zabala eta Mogeldarren alegietan, Etchahunen bertsoetan. MEIG VI 180.

v. tbn. (con el significado de 'fábula, cuento, parábola'): Ox 85. Lf in Zait Plat XV. Azurm in Gand Elorri 27.
sense-9
6. Falsamente, de mentiras.
Lan egunetan nagia [nintzen], / Ohatzean egolia. / Amattok oihu egina gatik / "Hots, jeiki hadi, Maria!" / Lo nindagon alegia, / Ezin argituz begia. Etcham 98. Kantuz nahi dut erran / dakitan egia, / Nahiz bera mintzo den / ene nigarrez begia. / Mañex artzainak dauka / arrai arpegia: / Ez du nahi fededun / izan alegia. Ib. 77 (ref. a Mañex Artzaina, quien envió desde California cien libras en ayuda del Seminario de Larresoro).
azpisarrera-1
ALEGIA ARI IZAN. Estar fingiendo, simulando.
[Azeriaren] gozoa bihotzean Puxka [zakurra] hila ikustearekin! --Ez ahal duk araiz alegia ari? --egin zuen gero bere baitan. JEtchep 32.
azpisarrera-2
ALEGIA DEUS EZ. Como si nada. "Alegia deus-ez, comme si de rien n'était" Lf Gram 344.
Gure zuzenak oro, alegia deus ez, / Moztu darozkigute ixilka, gezurrez. Zby RIEV 1909, 233. [Framazon madarikatu horiek] galdatu dituztela tropetako jeneral eta buruzagi handiei, zenbeit soldado, alegia deus ez, elizen inguruan larderia izpi baten atxikitzeko. HU Zez 134. Egiazko egia dena da, gezur hori derasatenek luketela nahi eskuara izilka, gordeka urkatu, alegia deus ez, gero Eskualdunak [...] lehertzeko. HU Aurp 213. Jaun bikarioa jiten zakon egun gehienez ikhustera eta, alegia deus ez, kantuen ikhastera. (In Ox 194n ). Itzuli zen etxerat, eta gosturik handienean erran zion emazteari, alegia deus ez: [...]. Lf Murtuts 42 (v. tbn. 21). Egia esateko, aren [Sokrateren] biziko iardunean irakasle-ikaslerik etzan izan, bestela-baitakoan, alegia deus ez, ari izan zan. Zait Plat 102.
azpisarrerakoSense-2.1
( alegia deusik ez ).
Eta alegia deusik ez hedaturik zangarra / Mediku yaunak hurbilldu dueneko sudurra, / Uztarko sendo batez du hedatzen atzez gora. Gy 74.
azpisarrera-3
ALEGIA EGIN (BN-arb ap. Gte Erd 173; Urt II 474). Fingir, disimular. "Assimulare, iduri, alegia, itxura egitea" Urt II 474. "Ara doala alegia egin du (BN-arb), alegia egin du joaitea eta ez da joan (BN-arb)" Gte Erd 173.
Honek alegia egin zian hura adoratü nahi ziala, bena etzian gogoan Jesüsen salha erazi nahia baizik. Bp II 26. Eta bertze gaiñerako judutarrak ere jarri ziren hura bezala itxura bera egiten, halako moldez non erakharri baitzuten Barnabe bera ere hek bezala alegia egiterat. He Gal 2, 13. Gorthea ezen, hemen klarki errateko, / Herri bat da, zoiñtan alegera, triste, / Gauza orotaz antsikabe, / Prest egitera zer nahi / Yendeak baitire bethi; / Printzeak zer duken nahi. / Edo ez badukete ziñez hau guzia, / Egiten dute alegia. Gy 213. Behin hertsatu zuten [Eleazar] Juduen legeak debekatzen zituen haragi batzuetarik jaterat. Ezetz eta ezetz ihardetsi zuen mehatxu guzien gatik. Azkenean galdetu zioten alegia egin zezan bederen: etzuen hori ere nahi ukhan: Ez doako ene adinari alegiaka aritzea: zer erran lezakete gazteek? Zerb IxtS 75.
azpisarrera-4
ALEGIA ETA (BN-arb ap. Gte Erd 173). Como si. "Alegia eta eri handi (BN-arb), alegia eta lo (BN-arb)" Gte Erd 173.
Gero, luneta handi batzu emanik, goratik hasten da, alegia eta irakurtzen. Barb Sup 88 (acotación escénica). Eta orduan berean, alegia eta lasterka, sartzen dira bertze guziak. Ib. 124. Badoazi kanporat, alegia eta etxerat. Ib. 121. Berroien bizkarra! harma bat ez izanen orai hemen! [...] Batere zer ari den ohartu ere gabe, alegia eta harma, luze luzea, bi besoak aintzin emaiten ditu [...] eta, hantxet, [...] gogoz eta ahoz, tiroa emaiten dio: Pan! Pan! Ib. 29. Jatsuak maltzurrak ere ikusia zuen Bezkin kalamanka, bainan berea gogoan, alegia eta ez ikusi egin zuen berehala. Ib. 168. --Jes! Bainan, etxek'andrea, buruz beheiti emana duzu eta zure liburua! --(Alegia eta ez batere durduzatua:) Behi galduentzat hola eman behar da bethi. Ib. 89. Eta orduan, hasarretuko naun, eta hiri jazartzeko, alegia eta bulharretan, xahako hortan sartuko dainat kanieta. Barb Leg 133. Orduan, bere aldiz, gure gizona emaiten da alegia eta hasarre. Ib. 133. Denbora guzia hor egon zen alegia-ta zerbaiten irakurtzen ari. JEtchep 102.
azpisarrera-5
ALEGIA ETA DEUS ERE EZ. Como si nada. v. ALEGIA DEUS EZ.
Zonbait egunez, kontrabandixtak ahantzirik, brigadako gardak oro egon ziran, alegia eta deusere ez, zeletan, barrandan, zerbait atxeman beharrez. Barb Sup 140.
azpisarrera-6
ALEGIA ETA DEUSIK EZ. Como si nada. v. ALEGIA DEUS EZ.
Jon Doni Petri, ahoa agortua, alderdi guzietarat beha zagon, bere buruarekin solasean: "Ez othe diagu ithurriño bat ere ikusiko hemen gaindi?" Hainbertzenarekin, Jesus Jaunari, alegia eta deusik ez, gerezi bat erori zitzaion sakelatik. Barb Leg 62.
azpisarrera-7
ALEGIA-GAI. Tema para fábula.
Orok dakigu alegilari jatorrik, asmamen utsez ari danik alegia, eztagona, Esopok berak, alegilari izenez lenbiziko agertzen bazaigu ere, sorkaldeko erri-ipui ta esanetatik jaso baitzitun bere alegi-gaiak. Etxde 16Seme 96.
azpisarrera-8
ALEGIAKO. "Feint" H. v. ALEGIAZKO.
Alegiako Aphezpikua. 'L'évêque imaginaire' . BertsZB 110.
azpisarrera-9
ALEGIAN. Simulando, fingiendo.
Bainan nola sar Xinan? [...] Emeki emeki deliberatu zuten agerian egin etzitakena, ez gordegian... bainan "alegian" menturatuko zutela. "Sous le couvert de quelque chose" . Ardoy SFran 249.
azpisarrera-10
ALEGIARA (R ap. A). "Simulando, en broma" A (s.v. alegiaz).
azpisarrera-11
ALEGIARAZ (R-uzt ap. A). "Gure iditik alegiaraz igari zen (R-uzt), por nuestro pueblo pasó bromeándose" A (s.v. alegia).
azpisarrera-12
ALEGIATAN. Alegóricamente. v. ALEGIAZ (b).
Ta irakaskizun asko alegitan egin zizkien. Ol Mt 13, 3 (Lç konparazionez, He paraboletan, Ip alegiaz, Ker ipuiñetan).
azpisarrera-13
ALEGIAZ.
azpisarrerakoSense-13.1
a) (V, AN-gip, L, B, S, R ap. A; SP, H). Simulando; en broma. "Alegiaz erran du, il l'a dit par feinte" SP. "Egiaz ala alegiaz diozu? le dites-vous avec vérité ou par feinte?" H. "Alegiaz erran dun kori (R-vid), has dicho eso simulando" A.
Batzu (alegiaz bederen) apezaren alde, bertzeak notariaren. JE Bur 132. Ez dizute zueri ots egiten Israeleko aurrizlariak alegiaz Jaungoikuari baña egiaz Judio gaistoeri otsegin oi ziotena? Lh EEs 1915, 233. Errege!. iñork Alkitik uzkail ez dezakena. / Alegiz jantzia dute egiz izango dena. " Han vestido en broma a quien lo será de veras" . Or Poem 548. Baiñan ikustegietan maiteek elkar lotsagarriro laztatzen zutelarik, poz-lagun ninduten, alegiz bestez ari ez baziran ere. " Quamvis haec imaginarie agerent in ludo spectaculi" . Or Aitork 55.
azpisarrerakoSense-13.2
b) Alegóricamente.
Eta [Jesüsek] hanitx gaiza erran zeien alegiaz. Ip Mt 13, 3 (Lç konparazionez, He paraboletan, Ol alegitan, Ker ipuiñetan ). Laño aizetsu argi zabalkorren itxuran margotuta dare gela-gain edo techo oiek, eta ekantzak (figuras) alegiz (ala egia, alegoría, Azkue) eginda, airean arro-arro daudela. Ayerb EEs 1915, 295. Or duzu yazoa: alegiz esanda ere latza ziñez. ' Tales son los hechos, dolorosos para narrarlos' . Zait Sof 31. Zuzenbidea zer datekean alegiaz eta antzez adierazi zuen Simonidak. Zait Plat 93.
azpisarrera-14
ALEGIAZKO (L, BN, S ap. Lh; Urt II 473, Dv, H). Ficticio. (Opuesto frecuentemente a egiazko). "Assimulatus" Urt II 473. "Simulé. Alegiazko salpen, vente simulé" Dv.
Alegiazko urrikia. Rob (ap. H, que traduce "contrition feinte"). Alegiazko Manoel hurbilltzen da oiñ bat oiñ bi. / Orduan lo zagon tinki / Manoel egiazkoa. Gy 114. Badu hunek auhen asko alegia edo ziñezko: / Bethi musika bera da. Ib. 265. Ez ninteke beldur errateko nihoiz ez dela izatu Brahmarik, eta alegiazko izen bat dela hori, sorginena bezala. Hb Egia 58. Isis, Osiris eta Hor Ejiptotarren alegiazko Yainko batzuek ziren. Ib. 69. Mezako sakrifizioa ez da alegiazko itxura zerbait, bainan da sakrifizio egiazkoa, zinezkoa. Arb Igand 94. Agertzen zituen koplen azpian ez zuen bere izena emaiten, bainan alegiazko izen bat, beti bera: Zalduby. HU Aurp 165. Alegiazko min ote? Zertako ez bardin egiazkoa? Ib. 197. Hogoi-ta zenbait urtez alegiazko libertate bat utzi ondoan. HU Zez 113.
( s. XX) Farisauak, legeko dotorrak jazartzen zazkon Jesusi jelosiaz, heien erakaspen makhurrak eta alegiazko berthuteak agertzen zituelakotz. CatJauf 29. Antiokusen alegiazko kontrizionea. Ib. 123. [Godalet dantzan] iduri du zaldiz dabilala [Zamalzaina] bainan zaldia alegiazkoa du. JE Bur 141n. Dakigularik orok nork duen izen alegiazko hortaz itzaltzen bere burua. Ib. 144. Alhan uzten ditu Pupuna eta Maiderrek hedatu duten alegiazko pentze batean. Ox 38. Alegiazko auzi / batzu egitea, / Nehor kolpatu gabe / ongi jostatzea. Etcham 105. Egin dezagun, irakurleak, zuekin, gure yar alkitik higitu gabe, alegiazko pidaia bat Nafarroako xoko batetarat. Zub 117. Oztopo gabeko pozaren billa nindabillan, eta ezin arki Zu besterik; Zuk Zure agindueri alegiazko miña ezarri baitiezu; sendatzeko zauritzen duzu. Or Aitork 39. Alegizko ikuskarietan. " In rebus fictis et scenicis" . Ib. 54. Ez diten beti ar alegiazko gai batzuetaz; behar lukete ere ari beren biziko gertakari eta sendimenduetaz. Xa Odol 68. Ez diten beti ar alegiazko gai batzuetaz; behar lukete ere ari beren biziko gertakari eta sendimenduetaz. Ib. 265. Ezen ez ziren alegiazkoak, emaiten zizkioten lantza-sistak, makiladak eta ukabilkaldiak. Lf ( in Casve SGrazi 9 ). Izenezko eta alegiazko Euskal herria egiazko Euskal herri bilaka dadin. MEIG IX 33. Hitza ez dut bestetan ikusi, baina egiazkoa da, noski, ez alegiazkoa (euskal idazle trebe batek egoki esaten duen bezala). MEIG I 246.
En DFrec hay 4 ejs.
alegia
<< 1 ale 0 / 0 1 aleka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper