(BeraLzM). Retrato, fotografía.Sg. DRA, esta palabra fue ideada por el P. Arriandiaga. v. 1 antzezki, erretratu. Ainbeste bidar esan dautzut, ba, / "Euzkeltzale-Bazkun" orri, / Nire argazkiz ez baltzitzeko / "Euzko-Deia"-ren ingorri. (1916). Enb 131.
Erderarik eztakienak, sarritan erderazko egunariari begira egoten dira argazkiak (fotografías) ikusten. EEs 1917, 38.
Zure argazkija (erretratua) ederra zan, ziñez, --mutillak esan eutson-- baña zeu argazkija baño ederragua zara. Altuna 73s.
Ala ere apaiz jaunak nik emanda gordeak zeuzkak ire aitaren argazki, izen ta ezaubidea, eskutitzak...AlzRam 82.
Nere koxkorrak ezagutzen ez ditukela-ta aien argazki (erretratu) bat eskatzen didak. LdiIL 15.
Gela nagusiko atea ideki zuanean, ormatik exegitako argazki (retrato) bati begira zegoan Zito zutik. TAgUzt 191.
Bidali bitez eskalearen bi argazki.EAEg 22-2-1937, 1130.
Mielek berriz ezkondurik urte batzuk ba zeramaizkin eta guzin argazki bat bialtzeko. JAIrazJoañixio 107.
Argazkia ikusi zunean bera arritu zan. Ib. 148.
Munduan dan zuaitzik zabalena emen dagon argazkiak dakarrena ote dan diote. Munita 89.
Lengo batian artu genduan / zure idazki edo karta, / barruan zure argazki bat zan / zaldi ganian jarrita. BEnbNereA 67.
Batzutan argazkiak hartu ahal izan dira, airean zeudela zibuka. MdePr 334.
Argazki batzuk atera ta joan egin dira. TxillLet 81.
(Argazki bat erakutsiaz). Or dago bere erretrato bat. NEtxAntz 75.
Amari idatziko deutsa, barriren barri, ta argazkia atara ta bialdu egingo deutsa. ErkiagBatB 133.
Argazki bat atara euskuen.EtxabuKontu 37.
Hor dauzkagu egileak berak atera zituen argazki argiak. MEIG III 103.
v. tbn. Zink Crit 8. Casve SGrazi 19. Ataño MLanak 42. TxGarm BordaB 147. JAzpiroz 172. Zendoia 8. Gerrika 70. Larre ArtzainE 88.
azpiadiera-1.1
Retrato (no fotográfico). Berorrek erakus daigula, arren andere aren argazkiren bat. "Retrato".BerronKijote 64.
azpisarrera-1
ARGAZKI-EGILE.
Retratista. "Supazter chokoan" aurreneko lau bertso oietan zer argazki egille azaltzen zaigun gure apaiz olerkaria. JArtY 1933, 329.