Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

6209 emaitza mA bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
antzina.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en Lazarraga (antxinako ) y en textos vizcaínos y guipuzcoanos desde el s. XVII. La forma más frecuente en los guipuzcoanos es antzina, y antxina en los vizcaínos, si bien la primera aparece en ocasiones en los segundos, y viceversa. Hay aintzina en CancVizc, GavS y en autores del s. XX como Orixe, Tomas Agirre, Mirande (que emplea tbn. en alguna ocasión aitzina ), Erkiaga, San Martin, Oskillaso y Berrondo, y aintxina en BorrB y Noe (46) y en los vizcaínos fray Bartolomé, Arrese Beitia (AmaE 378), E.M. Azcue, Altube, Eguzkitza (GizAuz 31), Gandiaga, Alzola y T. Etxebarria. Hay además auntzina en Beovide y R. Artola.
sense-1
1. (antziña H, anziña Lar), antxina (G-azp-to, V, AN-ulz (-e), S; Lar, Añ), antsina (V, G), aintzina, aintxina, auntzina (G-to; aunziña Lar). Ref.: A (antsina, auntzina); A EY III 245; Iz Ulz (antxine), ArOñ (antxíña); Etxba Eib (antxiña).
Hace tiempo; antiguamente. "Antiguamente" Lar, . "Hace tiempo, antiguamente" A. "Hace mucho tiempo" Iz Ulz y ArOñ. . "Cuando se hacen las cosas con demasiada antelación dicen en G-to [y tbn. por lo menos en G-azp] antxiña zan berandu " A EY III 245. " Antxiña oittutzen zan Eliza barruan illdakuak lurperatzia " Etxba Eib. . Sg. A: "Anziña (G, Izt), delante", pero no lo encontramos en Iztueta en esta acepción. v. atxina, aspaldi, haraitzina.
Indietan det osaba, / Joan zitzatan anziña, / ta andik ona egiña nago / Jauntxo guziak adiña. Lar Cor 152. Anziña, ta añ urrutitik juizioko ordu izugarri ta kontu estua ikusi. Cb Eg II 201. Arzaitzat zendozena / ainziña gengian, / lenagoko gizonai / maiz aditurikan. GavS 25s. Anzina esan zuen Davidek gero gertatuko zana. Mg CC 225. Nik enzun neutsan aita asaba bati, antxina andikijak bere ebiltzala abarkakaz. Mg PAb 94. Asko da lorik; argitu da eguna; antxina jo eban ollaarrak goiseko soñuba. Ib. 67. Abijetan da eurai ekiten antxina gure gurasuak erromatarrai legez. Astar II VIII. Eta alan esaten ebeen antxina [...] euskaldun guztiak. Añ EL2 8. Antxina erri baten / bizi zan katua. Zav Fab RIEV 1907, 536. Maite dituztelako oitura garbiak / Beren guraso onak anziña jarriak. Izt C 230. Jacob eta Esau bi semeak antziña aldegin zioten. Lard 47. Ezin nenzaket ixil pasa [...], antzina gure Aita-len Santuaren bizitza izkiribitu zuan Celanoko aita Tomasek diona. Bv AsL 178. Antziña Espiritu Santuak san Felipe Beniciori zuzendu ziozkan itz [...] oiek kantatzen aditu [...]. Arr May 169. Baita alboka entzungarria, / [...] / joten nebana antxiña / Nintzan sasoian artzaiña. AB AmaE 369. Dalako berau Jaunak Aitorri / Antziña emandakoa. Ib. 56. Alango bat egoan / aintxina erri baten. Azc PB 56. Liberalak, berba oni antxina emoten jakan esanguran. Itz Azald 212.
( s. XX.) Zuek, bilbotarrok, antxiña galdu zenduen asabien izkera biguna. Ag Kr 96 (G 166 antzina). Lenago, oraindik ez antziña [...], etxeko atarian egin oi zituen billeratxoak. Ib. 130. Samiña ta atsekabea iragoten ikasi neban antxiña. Zam RIEV 1907, 427. Baña iñola ere / ez da pekatua / izatea mundura / antziña sortua. Urruz Zer 83. Ixateko Asabak / Ziran lez antxiña. Enb 84. Antziña zan lez. Ib. 171. Antxiña, batek baki noz, Bilbaoko zeian edo merkatuan guztiak euskeraz itz-egiten eben aldian. Kk Ab II 117. Antziña Amerikari Indias deitzen eutsoelako. Ib. 162. Ortzak ortza, ta begiak begi, aintziña zuten eskatu. Or Eus 254. [Langilleak] antxiña be batzandu ta alkartu egiten ziran. Eguzk GizAuz 19. Guda-ontzien biltoki izana da aintziña Getariko itxasbazter babesa. TAg Uzt 42. Españiko lur guzia baso aundi bat omen zan antziña. Munita 146. Euskalerrian ere aintzina holako giza-sakrifizioak izan ote ziren. Mde Pr 189. Txoria, leengo senera ta taiura itzuliaz, aintziña bezin pozkiro [...] doiñu pozkorrak joten asia zan. Erkiag Arran 147. Antxiña, abereak asko be askatuago bizi oi zirean. Bilbao IpuiB 239. Antziña, erlojurik ezegoanean, izarrak erloju izaten ziran. And AUzta 80. Onetara aukera ustez ez-ustekoak gertatu ziran antxina. Zait Plat 22. Etxetik antziña aldegiña. Erkiag BatB 23. Ames-egunak igaro ziran antziña. NEtx LBB 381. Ni ere orko semia naiz ta / or bizi nintzan antziña. Uzt Sas 54. Aintziña izan diran zaldun ibiltari guzien saillekin batera. Berron Kijote 216. Libertadea barriz zuretzat / antxiña galdu zenduna. FEtxeb 109. Inor gutxirentzakoak ziren antzina urrutiko bidaiak. MEIG III 102.

v. tbn. Laux AB 54. SMitx Aranz 85. Etxde JJ 93. Lek SClar 107. Antxina: JJMg BasEsc 60. Echta Jos 346. Auspoa 39, 65. Etxabu Kontu 45.
sense-2
2. + aitzina. (Sust.). Antigüedad. v. antzinate.
Aitzinaren maitale esteta eta intelektual batzuen gandik [folklorea] inposatu nahi izatea. Mde Pr 44.
azpiadiera-2.1
(Personificada).
Ni naiz Antziña zarra / Euskalerrikoa! NEtx Antz 8.
azpiadiera-2.2
(En casos locales de decl.).
Antziña artako Andra-Mari batez-ere "Andrea" izan zan bezela, geroko Ama-Birjiña batez-ere "Ama" izango bai-da. SMitx Aranz 22 (cf. ANTZINAKO). Kantazarretan-gora agiri zaigun antziña ederreko euskal-Fedea. Ib. 5. Talan! Talan! Aloñaren maldan / antziña zarrean, Zeru bera arizan / deika ezkil artan. NEtx Antz 30 (cf. ANTZINAN). Orra antzin aietako zizpuna. Ataño TxanKan 193.
azpisarrera-1
ANTZINA-ALDE. v. antzinalde.
azpisarrera-2
ANTZINA-ALDI. v. antzinaldi.
azpisarrera-3
ANTZINA HANDI GABERIK. No hace mucho tiempo.
Eta alan esaten ebeen antxina, eta antxina andi bagarik, euskaldun guztiak. EL2 8.
azpisarrera-4
ANTZINA-ANTZINA. Hace mucho tiempo.
Anziña-anziña esanai egiztamena eman bear zitzaien. Lard 463. Gaitz aundi bat izan omen-zan emen auntziña-auntziña, usinga ta usinga gizonak gelditu eziñik, iltzen zirala. EgutTo 15-1-1919. Antzina-antzina urtea Martxoz asten bait-zan. Or Eus 141n. Baiña antxiña-antxiña ez ein zan olan izaten. Bilbao IpuiB 184.
azpisarrera-5
ANTZINA-ANTZINA BATEAN. Hace mucho tiempo.
Antxina antxina baten jaio zan mozolua luma baga, motz motzik edo billosik. Mg PAb 177. Antxiña-antxiña baten mozolotxu bat jaio ei zan. Bilbao IpuiB 40. Aintxiña-aintxiña baten, batek badaki zenbat urte izango diran ordutik onaño, jaso ei zan gertaera au. Alzola Atalak 40.
azpisarrera-6
ANTZINA-ANTZINAKO. Muy antiguo.
Anziña anziñako denpora doatsu aetan Arkadiatar ospatsuak egin oi zuten bezalaixen. Izt C 214. Emengo gere euskera anziña-anziñako ederrean. Aran SIgn I. Zazpi euskal erkien ezaugarri bereziak jaso ta iraupidean uztea, bere antzin-antziñako izkera [...] ezagutuaraztea. Y 1933, 4. Larru-paper zaar batzuk bilatu ditula, antzin-antziñeko bertsoz beteak. Ldi IL 163. Antziña-antziñako kutsu andidun kopla batzuek. Lek SClar 102. Nekez lortuko dugula argibiderik antzina-antzinako gizaki zein gizaideen kaskezurretan horien jabeek izan zezaketen hizketarako gaitasunaz. MEIG VI 113. Lehengo aurpegiak, esanak, ohiturak eta jazkerak parregarriak iruditzen zaizkigu: are parregarriagoak igaro berri direnak antzina-antzinakoak baino. MEIG I 158.
azpisarrera-7
ANTZINA-ANTZINAN. Hace mucho tiempo.
Antziña-antziñan lur-azpiko leize-zuloetan billatutako pintura politetakoak. Anab Aprika 47.
azpisarrerakoSense-7.1
Aintzin-aintziñean bere sustarrak dauzkan jakintza. . "Enraizada en las entrañas de la propia tradición." EAEg 16-12-1936, 558.
azpisarrera-8
ANTZINA-ANTZINATIK. Desde hace mucho tiempo, desde tiempos antiguos.
Izen oek [...] iñork ezin ukatuko diozka Euskarari, anziña anziñatik edo are lendabizitik bere bereak dituela. Izt C 234s. Anziña-anziñatik esana zan [...] Belen zeritzan Judako urian jaioko zala. Lard 366. Santuaren etxekoena zan ere anziña-anziñatik Arzubi-ondoko Insula etxea. Aran SIgn 85. Antzin-antziñatik era onetara ateratzen zuten [ikurriña Aiuntamentutik] guztien aurrean. Anab Usauri 33. Berezitasun orren sustrai eta kimuak antziñ-antziñatik datozkigu, urrundik dakarkigute beren asiera. JMB ELG 9. Atsegin egiñez irakatsi, esan darue antxiña-antxiñatik. Otx 6. [Intxaur-zugaitza] zurgiñak maite dutena da antziñ-antziñetik. Ostolaiz 53. Antzina-antzinatik datorren alegian. MEIG III 75.
azpisarrera-9
ANTZINA-ANTZINETAKO. Muy antiguo.
Ainbat bidar entzundako edesti edo istoria oso ederra, antxiña-antxiñetako aldietan jasoa dirudiena. Kk Ab II 24.
azpisarrera-10
ANTZINA-ATAL. Resto arqueológico.
Bertan gaurdaño iraun duten anziñ-atalak erromatarren garaian etxebilduzko uri batzuek emen ere bazirala darakuste. JMB ELG 101.
azpisarrera-11
ANTZINA BATEAN. Hace tiempo.
Aintzina batian, ba ei ziran Eibar-en lagun bi. SM Zirik 44. Aintziña baten danak edo geienak ei eben izen ordezko ori, gure zarrak diñuenez. Ib. 82.
azpisarrera-12
ANTZINA BATEKO. De tiempos antiguos.
Antziña bateko gizonek uste zuten, nunbait, Jainkoak zebiltzala soroetako mugarriak zaitzen. Vill Jaink 77.
azpisarrera-13
ANTZINA BERRI (antxiña- V ap. A (s.v. antsina); Añ). "Viejo, vieja, lo que no es nuevo, zarra; en frase jocosa, antxina barri" Añ
azpisarrera-14
ANTZINADANIK. Desde tiempos antiguos.
Ez da itxura-aldatzerik izan gure artean, ez inolako eraberritzerik, antzinadanik geneuzkan ondasunen galera gogorrik berekin ekarri ez duenik. MIH 285.
azpisarrera-15
ANTZINA-ERTZ. Tiempo más antiguo, antigüedad extrema.
Irutan Bakar Arek amesti zenkusan / bere Emazte, Alaba ta Ama baizintzazan, / oraindik ezer etzan aintxiña-ertzean. Gand Elorri 132.
azpisarrera-16
ANTZINA EZ DENEAN, ANTZINA EZ DELA. No hace mucho tiempo.
Guk dakiguna da txit anziña ez danean aldegin zuela [Eliz Ama Santagandik] Prusiak, Sueziak [...] eta Alemaniako bazter askok. Guk dakiguna da, gure egunetan aldegin duala Franziako Erreñuak. AA III 475. Guzti au antxiña ez dala, Euskalerrian jazorikoa da-ta. Bilbao IpuiB 17. Neuri-neroneri kendu eustazan, antxiña ez dala, neukazan txanpon guztiak. Ib. 125s.
azpisarrera-17
ANTZINA GAZTE (antxiña- V ap. A; Añ). "Viejo, hombre [...], en frase jocosa, antxina gazte" Añ.
azpisarrera-18
ANTZINAGO. Más antiguamente, en un tiempo más antiguo.
Anziñago arekin egindako batasun edo elkar-artzea eta egin ziozkan promesak berriztu nai zituela. Lard 17. Biotz guzitik ondorengo bat opa zuen, Jainkoak anziñago esana betetzeko, bere odolak iraun zezan. Ib. 29. Oinarriak, beraz, joan den mendean ditu eta are antzinago, Leloren kantuaren ingurunean. MEIG III 44.
azpisarrera-19
ANTZINAGOKO. Más antiguo.
Baña ez gaurkoak, lenaukoak edo antxiñaukoak baño: Sofokeles, Pitagoras, Aristoteles. Kk Ab II 108. Goien-solutre garaiko lurmalla batek estaliak arkitu bait-ziran; beraz antziñagokoak izan. JMB ELG 33. Euskaldunen aztarnarik antziñagokoenak [sic, tal vez por antziñakoenak] . Ib. 26. Nere ondotik dator ni baño antziñagoko gizon bat, ni baño lenagokoa da bera. (Io 1, 30) "Vir qui ante me factus est" . Ir YKBiz 52. [Berritua] Ondarroa baiño antxiñagokoa zala esan leiteke. Etxabu Kontu 219. Laster ezagutu zituen [...] gaztelaniazko maisu zaharrak eta are antzinagoko Erroma eta Greziako idazleak. MIH 260. Badakigu ez zela bera [Etxepare] izan hasiera, baina antzinagokoen berririk ozta-ozta iritsi da gureganaino. Ib. 281.
azpisarrera-20
ANTZINAGOTIK. Desde tiempos más antiguos.
Goragotik edo anziñagotik asi ta ur garbia bere jatorrizko iturritik artu bear degu: ta Euskararen berri beste izkeretatik nolabait atera bear degu. Cb EBO 5. Urkatuko litukee askok euren buruak, poruko legerik txikarrena galdu ez dedin. Barriz antxinagoti jatorkun euskerea, galdu dedilla ordu onean. Mg PAb 219.
azpisarrera-21
ANTZINA-HITZ. Arcaísmo.
Aintxiña-itzak, guztiz il ziran euskal-itzez gañera erri koskorren baten il-agiñian bizi diran oro artu daikeguz. Alt Eusk 1919-20 (II), 51.
azpisarrera-22
ANTZINAKO (H; -nz- Lar, Dv (que cita a Lard); antxinako V, G; Lar, Añ; aintxinako V-gip). Ref.: A (antxinako); Elexp Berg (aintxinako). (Adnom.). De hace tiempo, de época pasada; antiguo. "Rancio, antiguo, añejo" Lar y Añ. "Antiguo" Lar. "Gladiator, anziñako ezpataria" Ib. "Diuturno, lo de mucho antes" Añ. "D'autrefois" H. Cf. antzinako.
Badanik bere, jakin egizu / oi ta naxala fundadu / oi antxinako liburuetan. Lazarraga 1169v. Luzifer altibo soberbioa, / Nun da antxiñako ire brioa? Acto 170. Españarren anzinako hizkuntzan. Lar Gram 391. Ala asi oi ditut nere ezagunai ta adiskideai bilatzen dioztedan kutunak, anziñako erromatarren gisakoak. Lar, carta a Gandara 161. Orañ eun urte apaiz bat Ernañin omen zan [...]; urte asko da apaiz zar bati aditu niola, anziñako apaiz ori aize banonz betea oi zegoela. Cb EBO 46. Anziñako autore erretoriko, poeta ta beste gizon andi lenagoko guzietan. Ib. 4. Orduan kunpli dedin / ainzinako itza. / Arzaia jo ta ardiak / banatuko dira. GavS 28. Arako aintxinako / bioen kontuak / ixil egonagatik / ez dauzkat aztuak. "Aquellas cosas antiguas nuestras" . BorrB 35. Anziñako Legeko edo Testamentu zarreko liburuak. Ub 109. Nork biurtu zuan [matrimonioa] bere anziñako garbitasunera? Ib. 223.
( s. XIX.) Anziñako legean, edo Jesu-Kristo etorri baño leenago. Mg CC 103. Euskeria zan antxinako España guztiko berbeetia. Mg PAb 186. Ulertu eragiten dabe antxinako Santuen Salbatzallearen mundura etorrerea gaitiko deiak. Añ EL2 105 (EL1 96 atxinako). Anziñako Jose kastoa, Jakob Santuaren seme maitea. Gco II 56. Aspaldi aztu ziran anziñako idoloak. AA II 20. Anziñako denboran askorentzat izan zan idolatriarako bidea. AA III 485. Bai aintxinako legian, bai ebanjelio santuban. fB Ic I 29 (III 364 antxinako). Oh antxiñako filosofo, leku aparte ta bakarreen billa zenbizanak. JJMg BasEsc 155. Antxinako euskaldunen alabantzak. Zav Fab RIEV 1907, 92. Lasterka datoz ager egiten / pekatu antziñakoak. Echag 216. Denporarik anziñakoenetik gaurko eguneraño. Izt C 126. Kanaango lur gozoan sartu zituen, aien antziñako gurasoai agindu zien bezala. Lard 122. Zer! Au Noemi da? Au anziñako Noemi aberats hura da? Ib. 159. Zuben antxiñako foru eta legeen irudi bizijaren azpijan. "Instituciones seculares" (1862). BBatzarN 195. Ama aiñ beneragarriak irabazi zezaiola anziñako sugeari garaipenik osoena. Ur BulaG 504 (BulaV 3 antxiñako, BulaAl 4 atxinako). Aurrenengo izengoiti itzat Loiola eramatea anziñako oitura batetik zetorkion, zeña zan ondorengo semeai aitona lenagokoen-batena ezarritzea bakarrik lenijaioa. Aran SIgn 4. Antxinako denboretan txit zan baso itxia mendi onetan. Zab Gabon 85. Nere antziñako kabo purrielakin egun batzuek igarotzera. Ib. 56. Antziñako ezkontza bat. Urruz Urz 42. Eskribauaren jantziya izan biar du jaun batena, bañan arras antziñakua. Sor AKaik 110. Beti zirala errespetagarri antzinako San Basilio, San Agustin eta San Benitoren erreglak. Bv AsL 197. Kondairak aztertuko dituguz alperrik, / Ez da antxiñako ta aiñ gitxi gaurkorik, / Bigarren Okendorik billau leitekenik. AB AmaE 95. Antxiñako zuen asabak. Ib. 467. Edozetara bere antxiñako gauzaren bat, egokida gitxikoa. Ag AL 41.

( s. XX.) Maitte zaittue orain; antxiñako gertaerak aztu zirean. Echta Jos 351. Emakuma zarkote, bere antxiñako neskatilla laguna izan zan batek. Ib. 181. Irakurgaitxu oneik geienak jazorikuak dira; batzuk antxiñakuak, nik neure aitari entzunak, eta berak bere aititari. Kk Ab I 5. Neri Medelekin nolabait berdinkatzeko, antzinako gizuren (héroes) batzuk bururatu zitzaizkidan. A Ardi 73. Neronek be... Baña, zetarako esan? Edestixuna (nobelia) ezta oraingua, antziñekua baño. Altuna 76. Antxiñako denboretan Amezketa zer izan zan esaten asi zitzaigun. Muj PAm 9. Kutxa ez baiño antziñako "koraza" aietakoa irudien. Or Tormes 53. Mirei izar-morkaren aurretik zoaien aintziñeko Magalona bezala. 'Comme jadis Maguelonne' . Or Mi 99. Gure artean egin diranetarik antxiñakoena berau dalako, aintzat artzekoa dala uste dot [Mikoletaren lana] . Eguzk RIEV 1930, 477. Ai! nok ikusi egin leikean / Korteko zaparradea, / Eskatu eiten daben orduan / Geure antxiñako legea! Enb 62. Bizi-modu antziñakua. MendaroTx 33. Ondaurtz, antziñako andregai artu-ez baten antzeko zait orain. Ldi UO 26. "Izana" diot, eta / ala da izan ere... / antziñako "Ola-zarrak" / gaur "orma-zar" daude. Or Eus 212. Antxiñako Espartan. Eguzk GizAuz 10 (36 aintxiñako). Aintziñako itxasgizon kementsuen iraduz, aurki emango ziokean ludiari itzulbira osoa. TAg Uzt 214. Aitaren antxiñako tegi aberats zear. 'A la habitación en otro tiempo lujosa' . Zait Sof 48. Antziñako Jentil-aroa erromes-bide bat bezela dezu. SMitx Aranz 15. Gure antziñako andereño oiek ere kantatzen zituzten kopla polit oiek. Lek SClar 109. Berriz ere antziñako indarrarekin berritu zitzaion griña gaizto au. Etxde JJ 162. Baina aintziñako literatura hortatik aztarrenik ere ez zaigu heldu. Mde Pr 251 (351 aintzineko). Antxineko koblakariak oroit arazten dizkigu. AIr Egan 1960 (1-2), 87. Mentalidade antziñakoa duk ik. Nondik nora ezkondu ni? Txill Let 85. Idaztegien dan libururik antxinekoena. Akes Ipiñ 12. Aintzinako muttikoak orai morrosko batzu dira. Osk Kurl 211 (177 aintzineko). Antziñako jokuak barriren barri sortu ditue gizartean. Erkiag BatB 145 (Arran 9 aintziñako). Antziñako antzerkietaz Senekak ziona. MAtx Gazt 58. Naiz ta besterik esan antxiñako idazleek. Ibiñ Virgil 34 (60 antziñako). Arranuak zatika jan biar banabe, aintxiñako Ixion bat leztxe. Etxba Ibilt 488. Gure antziñako babes-lekua / zegon ezurrak autsita. Uzt Sas 37. Gauza zahar eta aintzinako hil guziei. Lasa Poem 100. Antziñeko zarretatik datorkigun balioari eutsi bear zaio. Ostolaiz 77. Aintxiñako tranbi zarrak. Gerrika 217 (ib. 249 antxiñako). Antzinako erromarren bizitzaz. MIH 313.

v. tbn. VMg XII. Arr GB 1. Mok 8. Aitzol in Laux BBa IV. JMB ELG 70. And AUzta 39. Vill Jaink 29 (129 aintziñako). Lab SuEm 170. Zendoia 228. Antxinako: Astar II V. Itz Azald 153. ForuAB 157. NEtx LBB 119. Etxabu Kontu 160. Aintzinako: SM Zirik 114 (85 aintxiñako). Alzola Atalak 78. Berron Kijote 88. Aintxinako: Azc PB 323. Antxineko: FEtxeb 101.
azpisarrerakoSense-22.1
Antiguo, que viene, que lo es, etc., desde hace tiempo. " Antxiñakua zan Unzagako Torria, baña Portalekoa antxiñakuaua " Etxba Eib. . v. ASPALDIKO, ANTZINATIKAKO.
Ainzinakoak dira / jente Bizkaikoak. CancVizc 367. --Zenbat denbora da oitura ori dezula? --Asko, Aita, anziñako kostumbre zarra det. Cb Eg III 388. Loiolako etxe santu onetako Oratorio zar edo anziñakoa. Ib. 356. Melon antxinako organista buapo ark ta Lorentxo dantxariak biak alkar arturik atera debe [soñua]. GavS 7. Antxinakua da oitura edo usadio au. CrIc 46. Jakin bear du konfesore edo animako medikoak noizkoa dan gaitz ura, anziñakoa, zaarra edo berria. Mg CC 115. Euskeriak daukaz txito antxinakua dalako usain ta sinisgarri asko. Mg PAb 186. Batzuek, bekaturako bideak eta anziñako oitura zarrak uzteko biotzik ez duenak. AA I 443. Ze aintxinakuak, errazak, ta argijak dirian Jaungoikuak geuri agindutako egin biarrak. fB Ic I 28. Elizaren anziñako usanza dala illai onrak egitea. Ib. 508. Artzaintzako lanbidea dala txit anziñakoa. Izt C 220. Zarauz deitzon Etxe anziñako onek izan ditu denpora guztietan seme anitz ezagungarritu diradenak gai guztietan. Ib. 507. Anziñako adiskide Saulori begiak bereala ezarri ziozkan Lard 500. Nason zeritzan Txiprear, Jesusen anziñako ikasle bat ere bai. Ib. 521. Leku berezi eta santutuetan illak lurpetzeko oitura zein anziñakoa eta gogoangarria dan. Ib. 26. Donostiatik aurrera anziñako zaldibide zar latza ekarri zuen. Aran SIgn 76. Gure guraso maiteen Lege zarra, kondaira onragarria, Fede osoa, antziñeko oitura garbiak. A. Arzac EE 1883a, 233. Bigundu Jauna, guretzat dezun / Antziñako asarrea. AB AmaE 55. Esan egizu Paulo gureak / Probau ta itxi ebala, / Izkuntzetatik antxinakoen / Zelan dan gure Euskera. Ib. 122. Neure biotzeko Amatxo zarra, / Aintxiñako ama Euskera. Ib. 3. Arako zure auntzinako adiskide eta gure Aita-len santu, Franziskoren bizitza. Bv AsL 15. Aintxinako Anton Julian! / etzagoz inos etxean. Azc PB 246. Jesusenganako maitetasun sutsua otzitu daiten euskaldunen biotzetan; gure antxinako siniste santua urrindu daiten gugandik. Itz Azald 6.
( s. XX.) Pozik ikusi neban gure antxiñako ezagun au. Ag Kr 218. Demikuko Kantua eritxon bere antxiñako lagunak esaeutsan. Echta Jos 40. Antxiñeko aizkide ta lagun zarrak ixan balitzaz lez. Kk Ab I 103. Antxiñako Crau ontan asabaen ipuiñak egi baditugu [...]. Or Mi 100. Bakarrik dakit [euzkerea] dala antxiñako / Garbijenetarikua. Enb 144. Antziñako uso-eizkera au lilluragarria da. Anab Usauri 135. Aintziñakoa zan denda; leendik izen ona zekarrana. TAg Uzt 17. Antziñako ametsak emen dira lortzen. SMitx Aranz 33. Orra ba, Lope arriturik gelditu bere antziñako adiskidea ustekabean Azpeitin ikustez. Etxde AlosT 69. Gure euskerak, aintziñakotan [sic] antziñakoena delarik noski, lozorro azkengabean iraun izan zizun bere izkuntza lantzeari dagokionez. Etxde EG 1956 (5-6), 43. Aintziñako ezaunak ziranez. SM Zirik 21. Bere antxiñako samiña ta itxaropen betikoa bizi zituan. Gand Elorri 74. Arkaitz zulatu batetik pasatzen da antziñako kaltzada zaarra. Vill in And AUzta 79. Ango maletaria ta antziñako adiskidea idoro nairik. Erkiag BatB 196. Etxe doakabea antxiñakoa zan. Ib. 73. Oraiñ arte bezela erakutsi dezatela Elizaren antziñako dotriña. MAtx Gazt 12. Antxiñako zaldun maittian billa. Etxba Ibilt 460. Aintzinako sinesteen bila etnologoak. MEIG IV 92.

v. tbn. Zab Gabon 40. Ibiñ Virgil 85. Antxinako: A BGuzur 153. Bilbao IpuiB 240. Etxabu Kontu 137.
azpisarrera-23
ANTZINA-KUTSU. Aire, aspecto primitivo.
Erri auek, milagroz eta Jainkoak ala nairik, gaur arte iraun izan dute beren antziña-kutsu arrigarrian. Vill Jaink 20.
azpisarrera-24
ANTZINAN (antxiñan V-gip ap. Etxba Eib; aintxiñan V-gip ap. Elexp Berg). Hace tiempo; antaño, en otro tiempo. "Antxiñan jende gitxiago zanetik, gauza asko ziran errezaguak" Etxba Eib. "Aintxinan etzeuan oin beste auto" Elexp Berg.
Zer eriotzak egiñ izan oi dituzten bazter oietan antziñan. Moc Damu 5. Naturala ta formala zana / antziñan nion igerri. Tx B 163. Eta zuek, antziñean bezela, gu ez gerala Catalunya, diozute. Ldi IL 26. Euskotarrak orain azitzen duten bei gorri ori antziñan emen bertako mendietan zebiltzan betizuen ondorengoa da. JMB ELG 67s. Euzko Udalak, antziñan lez, zein aintzagarri zaizkigun. EAEg 18-11-1936, 327. Arantzazura dagon / gurutzebideak / gaur baño re antziñan / zituan nekeak. SMitx Aranz 119. Antziñan indioak egiten zutena. JAIraz Bizia 62. Aintziñan, Orbeanian eskupetagiñan eiten ei eben. SM Zirik 12. Nonbait antziñan dana bat izan eta aizeak eta ondarrak itxura orretan jarriak. Anab Aprika 8. Antxiñan, beiñ baten, Burgoña Dukateko lurretan zan [...] agintari on bat. Etxba Ibilt 475. Nere sasoia pasa ote zan, / jaunak, ortaño antziñan? Uzt LEG II 88.
azpisarrera-25
ANTZINANGO. Antiguo, referido al pasado.
Nik musika taldeagaz daukadan antxiñengo barria, 1880garren urte inguruan [...] idatzitako liburuan arkitzen da. Etxabu Kontu 21.
azpisarrera-26
ANTZINA HORRETAN. "Aitzina hortan (L, BN), en ese poco tiempo" A (s.v. araitzine).
azpisarrera-27
ANTZINATIK (-nz- Lar; antxinatik V-gip; antziñetik H; aintxiñatik V-gip). Ref.: Etxba Eib (antxinatik); Elexp Berg (aintxinatik). Desde hace tiempo, desde antaño. "(Desde tiempos) antiguos" Lar. "Antxiñatik datorren oitura bat dogu ori" Etxba Eib. "Aintxiñatik dakit nik ori" Elexp Berg.
Noiz andikitu, noiz jauntxotu zerate? Atzodanik noazki; orañagotik; ez txit anziñatik. Lar Cor 152. Dana dala, anziñatik orañ bezala Griego ta Latiña beti estimatuenak izandu dira. Cb EBO 8. Pekatua zaarra edo egin barrija dan, antxiñati datorren edo ez. Mg CO 16. Antziñatik dakizkit onelakoen asmoak: bein baño geiagotan arkitu naiz berak arrapatzeko irriskuan. VMg 71. Zilizioaren ildura usatua izan da txit anziñatik. AA III 615. Etorriko zala Jaunaren itzaren gosetea, anziñatik Amos profetak esaten zuan bezala. Ib. 435. Antxiñatik daukadaz josita biotzian [...] predikadore jakitun bati entzun neutsazan berba oneek. JJMg BasEsc 210. Ez alean guk galdu / erriko legea, / eta antxinatik dogun / geure euskerea. Zav Fab RIEV 1907, 93. Jose biyak eta Bartolo / jardiñetako maisubak / antziñatikan gure artean / izan dirade deitubak. Echag 59. Lur gozo anziñatik eskeñian etzirala sartuko. Lard 98. Euskal-errian antziñatik oitura dan bezela. Otag EE 1887a, 243. Antxiñatik etxekotuta daukaguz entzule onek. A BeinB 72.
( s. XX.) Mañasitxu neuria: Antxiñatik begiratuten neutsun ondo, luzaroan zaukadaz neure biotzean sartuta, aspaldietan nerabillen zeugaz egoteko gogoa. Ag Kr 118. Onek zaldiok antxiñarik daukadaz etxean. Echta Jos 316. --Nik... mojatarako ustea darabilt. --Neskato! --Bai, antziñatik, oso antziñatik. Ag G 283. Txit antziñatik asko zezakean uriak lurra jo du. FrantzesB I 167. Antxiñatik Sakramentu onen berria eman zuten Igarle edo Profetak. ArgiDL 126. Erraldoiak antziñetik (aspaldittik) ezeban txori-abestirik entzuten-eta, [...]. Altuna 47. Gaelera ori, gure euskeraren antzez, zaar-zaarra dala, ta antziñetik batere landugabea. Ldi IL 168. [Izenak] oso antziñatik datozkigula esan gentzake. JMB ELG 77. Gauzen balio bikoitz ori antxiñatik ezauna izan bada, ze gauza barri asmau eban Marxek sozialimoari jakintza-usañeko oñarriak ipiñi nairik? Eguzk GizAuz 51. Aintxiñatik irakatsi dau Eleizeak. Ib. 31. Aintzinatik nuan zure barrengoen berri, zuk uste izan ez arren. TAg Uzt 301. Antziñatik, orrelakorik gerta etzedin, neurri egokiak ustez artu zituzten. F. Labayen in Munita 6. Ni apaizera iritxi ezin da / zu aintzinatik obispo. In SM Zirik 99. Babes ziurra, gaiñera, antxiñatik ustekabeak atzeman itsaslarientzat. Ibiñ Virgil 115. Antzinatikan gizona, arranoaren alde. Arti MaldanB 234. Antziñatik ezaguna izan arren. Erkiag BatB 153. Antxiñatik datorkio Galiziari gaitz au. NEtx LBB 31. Antziñatikan gaur egun arte / belaunetik belaunera / bertsolarien besotan dator / gure euskal-izakera. Olea 168. Arratiako erri danetatik Urkiolara antxiñetik oitura da San Antoniogana joatea. FEtxeb 75. Emankortasuna ukatzen zaie edo bederen soiltzen antzinatik datozen era eta moldeei. MEIG VII 44.

v. tbn. Urruz Zer 114. NEtx LBB 362. Antxinatik: Astar II IV. ForuAB 101. Etxabu Kontu 61. Aintzinatik: Berron Kijote 142.
azpisarrera-28
ANTZINATIKO, ANTZINATIKAKO. De antaño, que viene de tiempos antiguos.
Eta gaurko etnografi edo errijakintzan argitzen zaizkigun zenbait antziñatikako aztarnak ere berau adierazten digute. JMB ELG 102. Nork ez dau gure eguneton paregabeko irrada bakan ta aintziñatiko onen izena entzun? Erkiag Arran 35. Aintziñatiko, zaar edo antiguako izen ori 1502 urtean ipiñia ei da, aldare nagusi barrian beste Andra Mariaren bat egin ebenean. Ib. 195. Antxiñetiko Testamentua / Jesukristok barriztatu. Ayesta 57.
azpisarrera-29
ANTZINATIK HONA (antxinarik o. Dv, s.v. antxin).
Ez da lengoa legez / Oraingo . <oraino> gizona, / Munduak jira egin dau / Aintxinarik ona. 'De aquellos tiempos a estos'. Azc CancB II 2, 76.
azpisarrera-30
ANTZINAZKO. Antiguo, de hace mucho tiempo.
Iruditegiak zati onetan agertu bear du antziñazko erregean jauregiko ingurua. Ill Pill 23. Antziñazko pekatu baten oroitza. Ib. 28.
azpisarrera-31
ANTZINETAKO. Antiguo, de antaño, de otro tiempo.
Gaindu dedien festa / baratzetakoa, / berriro moldatua / degu zortzikoa, / euskaldunaren kanta / antziñetakoa. Echag 254. Geroz Sagunto / eta Numanzia, / auntzinetako / izenak. RArt Kondaira 96. Antxiñetako erdiaserreak gogoraturik. Ag Kr 169. Antxiñetako ipuñen batzuk alkarri gogoratu eragiñaz. Ib. 49. Antziñetako paperak ikusiaz, jauregi ondarrak aztertuaz. Ag EEs 1917, 169. Beste iñork ez bezela ikasi du antziñetako gertaeren berri. Ib. 211. Aintxiñetako bitxia ederrakaz aberastasunez betea dagoan Toledo. Alzola Atalak 72.
azpisarrerakoSense-31.1
Antiguo, que viene, que lo es, etc., desde hace tiempo. v. ANTZINATIKAKO, ASPALDIKO.
Birrindu legijez gaztelu senduak, torre andijak ta antxinetako txiak. fB Ic 293. Amando apezpikoagaz izketan egoan, antxiñetako lagun bat legez. Ag AL 43. Portunek gura dabena egingo da, ta Portun zure antxiñetako arerio okerra da barriz. Ib. 140. Antziñetako ames gozoa gaur betetzen dezulako. Ag G 341. Au ezta gure egunetako gaitza, ez, antziñetakoa da. Ib. 60. Gu biok emen ikusi eta / jendiak poza artzen du, / antziñetako adiskideak / alkar biogu lagundu. Tx B 228. Aintziñetako irudi maitagarria, Andra Mariaren irudi zaar miraritsua. Erkiag Arran 157. Orretxengatik daukan izena antziñetakoa. Ostolaiz 61.
azpisarrera-32
ANTZINETAN. Hace tiempo, en otro tiempo.
Aritz olakaz antxinetan egindako mai andi baten gaiñean. Ag AL 100. Epallak antxiñetan zitun ogei ta bi, / Ta or abil ondiño, negu dollor ori, / Lotsa barik botaten txingor, edur, euri? Enb 178. On ei zan gizona antziñetan; orain don. (V-m). EZBB II 80.
azpisarrera-33
ANTZINETATIK. Desde hace tiempo.
Antxiñetatik biotzaren erdian daukazun naigabeak itxuturik ipinten zaitu. Ag AL 19. Guztiz antziñetatik dabill [Euskerea] gizonen auan. Ag Kr 8. Zeu zara egiz antziñetatik / Zuzentza-zelai jatorrizkua. Enb 143. Azpeiti ontan omenaldi bat / Keixeta aizkolari orrena, / jokua dala antziñetatik / usarioz datorrena. EusJok 139.
azpisarrera-34
ANTZINETATIKO. Antiguo, que viene de antaño.
Liburu au argitara-orduan, aintziñetatiko jaiok goizera aldatu ditue. Erkiag Arran 35.
antzina
<< antzikur 0 / 0 antzutu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper