Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

6209 emaitza mA bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
anaitasun.
tradizioa
tradizioa
Tr. Empleado por Leiçarraga, Etcheberri de Ziburu, Haramburu y Axular, no vuelve a documentarse hasta principios del s. XIX. Es más frecuente en la tradición meridional. En DFrec hay 27 ejs. de anaitasun.
sense-1
1. (V, G, AN; Lar, VocCB ), anaiatasun (V-m; SP, , Dv, H), anaitarzun (L, BN, S), anaietasun, aneiatasun, anajetasun (), anaetasun, anaietarzun (BN, S). Ref.: A (anaiatasun); Lh (anaitarzun); Etxba Eib.
Fraternidad, hermandad. "Germanitas, fraternité" Dv.
Guziak ohoraitzazue: anaietasunari on eritzozue. Lç 1 Petr 2, 17 (Dv anaiatiartasun). Eta halakorik iragan ezpailliz bezala, anaiatasun on bat eduki eta erakutsi. Ax 329 (V 218; Añ GGero 242 anajetasun). Zeruko ondasunak, Jesukristoren anaetasuna ta Espiritu Santuaren doiak. CS 20. Guztiyak lagun onak / anaitasunian, / bazkariya sartzeko / tripa zimurrian. Echag 269. Pake gozoan gerta gaitezen / gu alkarrekiñ aurrera: / anaiyatasun guziarekiñ / Erroman biziko gera. Izt Po 146. Gitxienaz izango dira amalau edo amabost erritatik alkargana biribillatuak, eta anaiatasun maitagarria beñere ausitzen ez dutenak. Izt C 228. Alkarrekin daudela anaiatasun andian. Ib. 255. Eta hartu nuen ene bigarren zigorra, Lokharria deitzen dena, anaiatasunaren urratzeko Judaren eta Israelen artean. Dv Zach 11, 14 (Ol, Ker senidetasun). Bada biyak anaitasun egokiyan bat-egiñak ibilli bear dute espirituzko bizikizunean. Aran SIgn 47. Euskaldun guztion anaitasuna zelanbait erakustearren. A BeinB 36. Gomuta gaitezan, guztiok gareala anaiak eta Aita baten semeak, eta daukagula guztiakgaitik eskatuteko eginbearra, iminirik onelan anaetasun guztioen egiazko bat. Itz Azald 68.
( s. XX.) Olango aserre-bidea sustrai ta asieratik kentzea, gure anaitasuna egunean baño egunean geiago zindotu dediñ. Ag Kr 172. Erritar guztiak urratu zituen euren arteko anaitasunik zintzoenak. Ib. 172. An zeukaten gurutzea, sarrerako ate gañean, egiazko anaitasuna erakusten. Ag G 31. Anglesak dener nausitzen zeieztelarik. Ikustekoa da heien aneiatasuna, hala nola Canadan. JE Bur 210. Anaitasuna nondik dezake / galaraz itsas handiak? Ox 149. Nun da gaur gure anaitasuna? / Gure lagijak nun dira? Enb 48. Euskaldunok anaitasunera, ta ez elkarren arteko ezin-ikusira, yo-bearrik geundela. Ldi IL 135. Fraide artean anaitasuna / Kristoren pakearekin. Or Eus 205. Anaitasun maitakorra gizaseme guztien biotzetan sartu bear zala-ta. Eguzk GizAuz 68. Enderritarteko bazpatzok ipiñi ziranetik ona, anaitasunean aurreratu ete-gara? Ib. 71. Ikurritzat langille alkartasuna ta eusko-anaitasuna daukaz. Ib. 194. Gizartearen onerako arazoen aldeko lanak eta luditarren anaitasunaren aldekoak zabalagotutzea. "Confraternidad" . EAEg31-5-1937, 1732. Anaitasuna ta batasuna, / gizonen askatasuna. BEnb NereA 156. Anaitasunez jokatu. Basarri 97. Ba-da anaitasun bat, bata bestearentzat egiñak izan diren izakien artean. Vill Jaink 124. Bear duguna anaitasuna da, gizatasuna! Lab SuEm 200. Bertsorik gabe bizi gerade / orain ixiltasunian, / naiz ikusi ez jarraitu beti / lengo anaitasunian. Uzt Sas 139. Alduden, Urepelen, Kintoan, Esnausun, / dakigu badugula zerbait anaitasun. Xa Odol 124. Anaitasunik ez dago eta / arrokeria ugari. FEtxeb 169. Komeni da agian idazle izan diren eta ez direnen artean maiz sortu izan den anaitasun-lokarri hori oroitaraztea. MIH 282.
sense-2
2. + anaiatasun (Urt), anajetasun (Añ). Hermandad; cofradía, congregación. "Collegium, anaiatasuna" Urt V 333. "Cofradía" Añ. v. anaidi.
Apostoluen anaiatasun guztiz gloriosoak, / Profetekin konfraria nola laudatzekoak, / Gehiago Martirien armada triunfantak, / Berze Sainduekin tuzte erraten zure kantak. EZ Man II 15. Anaiatasun hunetakoen arropa biz prezio handia eztuen oihaletik. Harb 424 (se refiere a la tercera orden de San Francisco). Ortik Podatarien anziñako anaiatasuna. 'La antigua Hermandad de Podavines' . Izt C 147. Baita ere Sakramentu guziz Santuaren anaitasuna ipiñi zuen, parroki edo bezeroteiko pobreen alde eta oien onerako. Aran SIgn 82. Españako erri anziñakoetan, zeñetan ere San Migel izeneko Anaitasun edo Kofradi asko jarri ziran. SMiguel 8. Andra Mariaren eta bere senar San Joseren alkartasunak eta anaetasunak. Itz Azald 202. Itsasora zijoazenak, eta itsasotik bizi ziranak anaitasun eta elkargo bat zeukaten Donostian. Etxeg RIEV 1908, 192. Apezek, herri-gizonek, anaitasunek diruz laguntzen zituzten arizaleak. Lf in Casve SGrazi 9.
azpisarrera-1
ANAITASUNEZKO. Fraternal, fraterno.
Bada zuen arimák purifikatu izanik, obeditzen duzuela egia Spirituaz, anaietasunezko karitate fikzione gabekorekin. Lç 1 Petr 1, 22 (TB anaiatar, Dv anaien arteko). Anaietasunezko amorioan eta karitatean bere hurkoekin bizitzeko gogo eta borondate ona duenez. Ins B 3v. Bigarren erako erri maitetasuna ezta olangoa, zerren daukan Iaunaren anaitasunezko lege biguna bere zuzentzaille ta artizartzat. Ag AL 121. Ez da nere amoriyua edertasunez, zintzotasunez, eta beste doai askoz sentitua, da anaitasunezko amoriyua. Ill Pill 12. Euskal erriko Aiuntamentuak anaitasunezko laztan bero batian estutuko dira. ForuAG 305.
anaitasun
<< anaigile 0 / 0 anaiti >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper