Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

6209 emaitza mA bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amildegi.
sense-1
(BeraLzM), amiltegi (V ap. A ; (V), H, BeraLzM), amillategi (V ap. A ).
Precipicio, abismo. "Torrente, vertiente" BeraLzM. Cf. Ast Apol 264: "Si [el terreno era] resbaladizo Amilategi" (reproducido en Izt C 22). v. amiltoki, amileta, amilpe, amiltza, UR-AMILDEGI, 1 erroitz .
tradizioa
Tr. Documentado en Mendiburu, Uriarte, Lardizabal y autores meridionales del s. XX. Además de los más frecuentes amildegi y amiltegi , hay amillategi en un ej. de Uriarte.

Jangoikoak makur dabillen bekatari errebelatuarekin egiten duena da [...] agerzea amiltegi gaistora daramala daraman bideak. Mb IArg I 116. Galduak zarazte ta munduko amiltegi ta malkor illunetan sartuak. Ib. 373. Arkituko du bere burua bekaturen baten lezean ondatua edo bekaturako amiltegi gaistoan agitz sartua. Ib. 373. Amiltegi izugarri baten ertzean. Mb IArg II 12. Eta orra nun arin juan zan [txarri] aldra guztija amillategi batetik itxasora: eta ill ziran uretan. Ur (V)Mt 8, 32 (Ur (G) amiltoki, Echn erroitz). Edesten dutenez, Pascalek bere ondoan amiltegia zekusanean [...]. "Cuando Pascal, según cuentan, veía un abismo a su lado [...]" . Zink Crit 30s. Bi borrokalari bulartsu ta asarretuek ezpata zorrotzak goraturik, baziruditen goia, lurra ta amildegia zematzen zituztela. (Quijote IX) "Amenazando al cielo, a la tierra y al abismo" . Anab RIEV 1928, 611 (AIr ib. 605 ortzea, lurra ta lezea, Or RIEV 1929, 8 zeru-lur-ifarnueri eskainka, Ldi ib. 210 ortze-lurrei ta leizondoari zemaika). Amildegitik inoiz / iauztean gaiztoa, / aren urrena denek / iauz eta aus lepoa. Or BM 122. Antxe eliza jaso bear zan, / amildegi artan kako, / erdi aidean, erdi zintzilik, / aitz zankar batean zalko. SMitx Aranz 85 (96 amiltegian gora). Gizon baten gorpuzkiña arkitu ta Imiriozko leitzan. Amildegitik erori bide-zan. Txill Let 145. Uzturre mendiko amildegia. Ugalde Iltz 45. Aski da ostro xumea amiltegi bat estaltzeko. Vill Jaink 143. Amildegi ertzean. Lasa Poem 105. Poetak, / aresti onean egin dio poema, / poema burnizko, / libertade gatigua / bota duen amildegitik libratzeko. Azurm HitzB 30. Eta igesi ioan doaz arkaitz eta amildegiak barrena. Ibiñ Virgil 99.
v. tbn. Goñi 13. Amiltegi: Gand Elorri 151.
azpiadiera-1.1
(Uso fig.).
Ezekias, lanbide onekin, opa zitekean mallarik goenenekora igo zan; baña anditasun onek berak arrotu eta ipiñi zuen amiltegi pikoan, eta bere ezereztasuna agertu zan. Lard 276. Nere etorkizuna botako det amildegira. NEtx LBB 26. Madalen beti izan zen bere gustokoa, baina bion artean amiltegi sakon bat egon zen, modu gaitzean bata besteagandik separatu zuena. Arti Ipuin 76. Geroko denboretan biziko diranak arengan non-ikasia izan dezaten, eta era ontako amiltegietatik urrutira iges egin dezaten. "Huyan de caer en semejantes despeñaderos" . Berron Kijote 150. Liburu hau ez da inondik probetxugarriago bide horretako amildegiak agerian uzten dituen aldetik baino. MIH 353. Bere burua amildegian behera amildu nahi duenik baldin bada gure artean [...]. MEIG VIII 62.
azpiadiera-1.1.1
(En la exprs. amildegira joan, amildegian behera joan... 'ir a la ruina').
Ta orain seireun urte txekotarren izkuntza amildegira ziyoan, gurea orain ogeitamar urte bezela. Ldi IL 162. Sendi artako aldartea, ama Joakiñaren keriza galdu zanetik amildegian bera zijoan. NEtx LBB 66. Galtzen ari baikara mingain-muturrean izan behar genituzkeen hitz eta esaeren prestasuna, amildegira joan gaitezke. MEIG VII 43.
amildegi
<< amilana 0 / 0 amiotu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper