Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

6209 emaitza mA bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 adur.
sense-1
1. (V; Lar, (V), Dv (V), H (V, G)). Ref.: A; Iz ArOñ , UrrAnz ; Etxba Eib ; Elexp Berg .
Baba. "Bave" Dv. " Adur urtika, babeando" A. " Umiak adurra izaten dabe ugari, los niños suelen tener mucha baba" Etxba Eib. . " Adurra darixola dago beti. Adur potzua zeukan izaran eindda " Elexp Berg. . v. lerde.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición vizcaína desde principios del s. XIX.

Iru egunik baten / juango da etxera / azogezko untura / emongo dabena, [...] agotik imiñi artian / adurra darijola. / Zeinbat izerdi triste / bitarte onetan / pasau biarko ete dan / osatu artian. DurPl 99s. Bazekusen Aizeriak, ta adurra zerion ezpañetati gaztaia jan naiaz. VMg 16. Belauna agirian / prakeen zulotik, / adurra ta mokoak / okotz ingurutik. Zav Fab RIEV 1909, 37. [Arrak] geldituten dira adurrezko poltza baten barruban. Ur Dial 6 (It lerdezko bolsa, Ip elderrezko zarpa). [Arrak] asten dira botaten adurra aotik. Ib. 5 (Dv heldor botatzen). [Mari Mistela] alboko guztiari / dago ostikoka; / badariyo makarra, / adurra ta kaka. JanEd I 71. Orduantxe jo neban / benetan nik lurra, / aotik eridala / bitsagaz adurra. AB AmaE 230. Zatituen dot ogi biguna, / eta lenengo kuskurra / sendotuteko da amurruturik / dagoan txakur adurra. Azc PB 91. Adur edo lerde-tantakaz. A Txirrist 43. Amabost egunean kendu bageko okotz-bizarretatik bera adurra eriola egoan aguratxo batek [...]. Ag Kr 21. [Txomin Zorri] praka ta alkondara zar-zarrakaz beti. Adurra be baerion aotik ugari. Bilbao IpuiB 273. Handik berehala zapaldu ere nuen / nire abarrarekin barea, eta eznituen / behatzetan sentitu adur itsusiak. Arti MaldanB 195. Herrian hedatu da zure berria, nolako agure linburi eta haragi zalea zaren. [...] Eztuzu zure adurrarekin lore usain gozoko hori zikinduko. Arti Tobera 287. Galiperra ta Mingorra anaitxo biak pe an ziran baztar batian adurra ta mokua darixola. SM Zirik 83. Orduan esan zion amonak: Tankera ederra ematen dizu ba tabako orrek, adurra ta lerdikia darizula. And AUzta 72s. Mari-Asun txikia zanean, ume dindirritsu izan zan, mokotia, ta adurra eriola ibilten zana. Erkiag BatB 69.
azpiadiera-1.1
Munduak estiturik / sugearen adurra / eriotza ziurra / zor eutsan Ebari.Azc PB 38.
azpiadiera-1.2
(V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.

( Adurra daariola, adurra jausten, etc.).
" Adurra jausten, [...] embelesado, cayéndosele la baba. Adurra jausten zeguan bere maittiari begira, estaba embelesado mirando a su amada" Etxba Eib. . " Adurra darixola. Zerbaiti begira: neska, mutil, jakin..., miretsirik. Biaje guztia adurra darixola ein giñuan, azafatei begira " Elexp Berg. .
Eta eurak umiari begira adurra darijuela. Astar II 201. Gogoan dot oraindo zelan umetan entzun geroazan aoa zabalik, eta adurra erigula, Peru ta Mariaren ipuin sustraibaakoak. Zav Fab RIEV 1907, 91 (v. tbn. 535 adurra dariela). Gañera laboreai / gagoz gu begira, / adurra darigula / ontxoak badira. / Ez daukagu munduko / andien amesik, / abere ta lurrakaz / bizi gara pozik. AB AmaE 355. Gizon gaisoa dago / dariola adurra, / dirudiela andrean / gonako txakurra: / atsegin emon nairik / andreari dabil. Azc PB 75. Ume bat pitxiai begira legetxez geldituko zan [...] eztitan da adurra eriola. A BeinB 55. Ta erriko neskato mutikoak, adurra dariuela ta otzaretako gozoak begiakaz jaten. Ag Kr 46. Txomin-txiki ta emaztea, adurra erioela egon zirean poz-pozik Dariren berbak entzuten. Echta Jos 328. Josetxok ikasi ebanean senar-emasteari aitta ta ama deittuten, adurra jausten jaken oneri. Ib. 24. Irakasle bateri legez entzuten yegokozan adurra darijola mutil gastiak aguriari. Kk Ab I 20. Adurra erion aotik gure otsoari pozaren pozez. Bilbao IpuiB 52. Zezili egoan pozik, Zezili! Adurra be erion-ta. Ib. 29.
sense-2
2. "Parecido (V-m). Orrek bere amaren adurra dau, ésa se parece a su madre (en la manera de ser, obrar, etc.)" DRA. .
azpisarrera-1
ADURRETAN. Cayéndose la baba, encantado, embelesado. v. POZ-ADURRETAN.
Eztitan da adurretan dabil beragaz. A BeinB 61. [...] esaten eutsan Praiskuk. Ta Mari Pepa, badakigu ba, adurretan gizajea; oba ez! Bilbao IpuiB 85. [Nikanor-ek] erretolika luzean jarduten eban [...]. Umezaroan, edonor bere, konkortuta eta arriturik, adurretan ezarteko gai bikain miresgarriak. Erkiag BatB 38.
azpisarrerakoSense-1.1
Guri begira dagoanean pozezko adurretan esan izango dau ak: ederra da gero Lekeitioko uriaren biotza! A BeinB 67.
adur
<< adu 0 / 0 1 afa >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper