Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

8 emaitza jabaldura bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
haserretu.
sense-1
1. (G, AN, L, BN; SP, Ht VocGr , Lar, Lar in Aq 1386, Añ, VocBN , H), hasarratu (V, G, AN; Urt, Arch VocGr , VocZeg , H), haserratu (V, G; Lcc, Mic, Lar, Añ, H), asertu (B; Dv (B); VocB), hasarretu (V-gip; Dv). Ref.: A (haserretu, aserratu, asarratu, asertu); Bon-Ond 158 (asarratu); Iz ArOñ (asarreketia), Als (asarratu); Etxba Eib (asarratu); Gte Erd 66; Izeta BHizt2 (asertu).
Enfadar(se), enojar(se), enfurecer(se), encolerizar(se); reñir, disputar. "Açorarse" Lcc. "Colérer, se mettre en colère" SP. "Ardescere in iras, kolerak hartu, koleratu, hasarratu" Urt II 277. "Fâcher, haserretzea" Ht VocGr 359. "Enojarse" Lar. "Reprender" Lar, Añ. "Se quereller, se disputer" Arch VocGr. "Se mettre en colère" Dv. "Verb. act. fâcher quelqu'un, le mettre en colère, lui donne mauvaise humeur, de l'ennui, du dépit [...]. Verb. neutr. se fâcher, s'irriter, se mettre en colère" H. "Aren asarratutzia txantxetakua izan zan" Etxba Eib. "Orduban ée asarrau zan aitamakin" Iz Als (s.v. uzterriya). "Asarratu in dia, se han enfadado; asarrau zan" Ib. "Asárreketia, el enfadarse, asarretu in dda, se ha enfadado" Iz ArOñ. "Bere buruarekin aserretu egiten zen (G-azp, AN-gip), bere buruarekin aserretuta ibiltzen da (G-azp)" Gte Erd 66. "Miren are geio asarratu zan (G-azp), Miren lehen baño gehiago haserratu zen (AN-gip)" Ib. 132. "Elkarrekin asertuta dailtze (AN-gip)" Ib. 195. "Trankil esaixozu, ezta orregaittik asarretuko ta. Adinekoek nor-nori bezala ere erabiltzen dute. Aittai asarretzen bajako ikusikozue... Asarretu jakon da arek etara zittuan zaratak" Elexp Berg. Leiçarraga (Decl ã 7r) incluye aserretzea entre las palabras no usadas en Soule, explicándola por samurtzia, azkanzia; cf. tbn. Ax 17 (V 8): Anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira euskal herrian. [...] Batak [erraiten du] haserretzea, eta bertzeak samurtzea. AxN explica enkoniatzen (287) por asarretzen, zaurtua (224) por asarretua. v. samurtu.
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos, excepto en suletino. En textos vizcaínos prácticamente sólo se documentan formas en -atu; las terminadas en -etu son predominantes en los autores antiguos no vizcaínos, y generales en los modernos. Hay asertu en textos baztaneses (Auspoa 97, 125) y alto-navarros septentrionales (Auspoa 77-78, 27). Hallamos además un ej. de asartu, no del todo fiable, en Ataño (TxanKan 195, en boca de un personaje probablemente navarro). En DFrec hay 12 ejs. de (h)aserretu, 8 de (h)asarretu, 4 de (h)asarratu y 4 de haserratu.
Las construcciones con aux intrans. bipersonal (del tipo gizonari haserretu zaio, significando 'el hombre se ha enfadado') se documentan en J. A. y Vicenta Moguel, Aguirre de Asteasu, Astarloa, Lardizabal, Beovide, Kirikiño y Erkiaga; cf. J. Oregi FLV 1974, 280: "Bergaran, bertako euskera hobekien darabiltenei aita asarretu da esatearen ordez aitari asarretu jako (zaio) entzun dakieke". En Iraizoz, Anabitarte, M. Manterola y B. Barandiaran la construcción con aux. intrans. bipersonal tiene el sdo. regular de 'enfadarse con'.
Por lo que respecta a la construcción con asko / hagitz / oso, hay oso en Urruzuno, Alzaga y Etxaide (JJ 80), asko en Astarloa (II 287), Uriarte (MarIl 91) y Kirikiño y agitz en Mendiburu. Hay además txit en Iturriaga, Lardizabal (67, 102, 215, etc.), Arrese Beitia (AmaE 201) y Beovide (AsL 170); biziro en Arrue (GB 39) e Ibiñagabeitia (Virgil 117); ziaro en J.A. Irazusta (Bizia 13) y sano en Aresti (Tobera 268).
Eta segur Iauna, gure gainera igorri dituán gaztigamenduetarik ezagutzen diagu iustoki eta zinez gure kontra aserretu izan aizela. Lç Ins A 5v. Berak ere testifikatzen duen bezela, ezen ungi egitera gogabera dela, eta aserretzera berantkor. Ib. D 4r. Oi aserratu deraustazu ['me habéis hecho enfadar'], / zeurorrek ala gurarik. Lazarraga 1201r. Aserraturik egon arren, / ez dot itsiko polsea. Ib. (B) 1164vb. Asarra ezkindezen gatik / Ogi au errepartitzean (AN, 1609). TAV 3.1.20, 116. Arzaiak aserra zitezen. Gastak agiri zitezen. RG A11. Unaiak aserra zitean, gaztak ager zitean. RIs 81 (cf., en el mismo refrán, arri zitea(n) en RS 52, 386, y aharra ziten en O Pr 10 y Saug 99). Aserratu naiz eta pazienzia galdu dut. EZ Eliç 150. Hek dira nihoren kontra haserretzen eztirenak. Mat 157. Au esan diodanean aserratu da (Azpeitia, 1622). ConTAV 5.2.9, 125. Haserre zaitezte, eta eztagizuela bekhaturik. Ax 278 (V 186). Badakit, Enperadore handia, zenbait aldiz, haserretuko eta koleran jarriko zarela. Ib. 298 (V 199). Erranen duzu, etzarela ez haserretzen etsaiaren kontra. Ib. 307 (V 205). Batzuk alkarregaz aserreetako, eta deungaro egoteko. Cap 101. Bere konbersaziño, edo platikeetan esan zebeike burlako berbarik, besteren bat mindu, edo aserratu daiana. Ib. 125. Haserra zaite zeronen kontra. SP Imit III 13, 3. Hitz gaitzez ezta haserretzen. Ib. 54, 3. Haserra zaite zure bizitze iraganaren kontra. SP Phil 37. Othoi Iauna eztadillala hasarra, eta mintzatuko nauk. Urt Gen 18, 30 (Dv etzaitezela, othoi, samur). Ene semea, paira zazu asarratu gabe zure kontra nihork gogoan iragaten badu, edo erraten zerbait. Ch III 28, 1. Bere usantza gaixtoak utzi nahi ezdituztenak, nola baitire juramentu egiteko usantza, gezur erraitekoa, elkharrekin hasarretzekoa, &c. CatLav 265 (V 133). Etxen gaiñetik haserretu dire. Ht VocGr 428. Negar ta negar len egiñaz ta lengo bere bekatuarekin Jangoiko guztiz on maitagarria aserretuz. Mb IArg I 246. Alako batean, gutxien uste zanean, orra non Monica, ta neskatx ori aserratu ziran. Cb Eg III 365. Hasarreturik, edo hasarretu gabe, bihotzez edo mihiz xoilki erraten dutenek bere buruei edo bertzei desiratzen diotela leher egitea. Brtc 58. Jainkoa bere bekatuakin aserratu dualako. Ub 207. Egun haserratziak deus eztu balio. Iraultza 74.
(s. XIX) Anbeste aserratu bazan Jangoikoa erreberenzia falta bat gatik anzinako sakrifizioan, zenbat geiago aserratuko zaio ekusirik bere Seme maite maitea Infernu eginda dagoan toki baten. Mg CC 252. Galduten ditu diru asko; aserratuten jako; egiten ditu birao latzak, urratuten ditu kartaak. Mg CO 58. Ta dei eginda emon neutsazan eskerrak neure alaba onari, aserratu zalako aserratu biar dabenian neskatilla batek. Mg PAb 107. Aserratu zitzaion Nekazariari. VMg 86. Edozein Errege lurreko elitzateke aserratuko, lauziriko bat eskatuteko, biralduko bazeuskioe paper, edo memorial bat?LoraS 44s. Eta jarri gaitezen, ez bakarrik aserratu gabe, eta gaitzik esan gabe, naigabetan pazienzia edukitzera. Gco I 440. Ala aserratu zan Moises urrezko zekorra edo Idoloa adoratu zuen Isralego puebloaren kontra. Gco II 47. Ollo bat ere asarratzen, lazten ta jokatzen zaio pikoka zakur bati, galtzen badio ark txita bat (156). LE-Ir. Eta ondórean oráño ere bekátu egínes emandiógu motibo asarrátzeko dóble gure kontra. LE Ong 123r. Oek egiten ditue asko gauza Aitari aserratu dakion beldurrez. AA I 612. Jauna, egun batean aserratu ninzan nere suiarekin, eta esan zidan sorgiña. AA II 222. Ez dedilla aserratu Jauna, berorren aurrean txutik eziñ jarri naitekealako. AA III 632. Bere aitzindariei haserretzeko bidea emanez. Dh 47. Asarratuta, asten da lotsagalduko diadarka. fB Olg 72. Ta asarratu ezin ebanian bere senar baketsuba, zer egin dabela, deritxazu, emaztiak? fB Ic III 374. Ta mutillak, bat bere aserratu baga, egiñ eutsan barre. JJMg BasEsc 187. Naijago dot pobre, eta bilox biloxik egon neure bizi guztijan, Jaungoikua pekatubagaz aserratu baño. Astar II 35. Aserratuten jaka orregaitik, eta esaten deutsa beste gogorragotxu bat. Ib. 127. Ao eta begiak, / oñ eta eskuak, / urdallarekin zeuden / txit asarretuak. It Fab 96 (Ib. 225 asarratu). Eta senideak balira bezalaxen igarotzen dituzte urte ta urteak beñere aserratu bage. Izt C 225. Ta ill agiñian eguala uste eban agertuko jakola, baña ez zanian agiri, estutu zan, baita bere aserratu bere artian. Ur MarIl 73. Hobeki zukeiena egiñ / Hark aserretzearekin? Gy 129. Jauna, itz bat esan nai dizut, eta ez aserretu. Lard 58. Erantzun zionean zer gertatzen zan, aserretu zitzaion, eta etxean sartu ere nai etzuen. Ib. 418. Jainko botheretsua nere kontra hasarreturik, eta ni farraz edo lotan! Dv LEd 161. Bekhatorea argituren eta hasarreturen da. Hb Egia 15. Eta egonik beragaz batera eta beragaitik aserratuta beti suge berenotsuagaz. Ur BulaAl 229. Ni zure kontra iñoiz ere aserretu ez nitzan. Arr GB 105. Serora heien enganatzaileak hasarratu ziren Iñazioren kontra. Laph 74. Ignazio ordea, zaldun ausarditsu ta leialaren gisan, asarratzen da biziro. Aran SIgn 8. Zu al zerade asarretuta / bullan ibilli zerana? PE 37. Tira, tira, ez diau asarratu biar gabonetan. Sor Gabon 22. Beste bertso bat bere Petrak dau kantetan, / Aserratzen nabena ni bene-benetan. AB AmaE 294 (Ib. 299 asarratu). Irten zan etxetik beti aserreturik. Bv AsL 46. Ez dezu pentsatu biar Ama Birjinari aserratuko zaionik horregatik. Ib. 243. Emen oso aserretu eta sutzen da Alper-andi, eta deitzen dio. Urruz Urz 37 (ib. 25 aserratu). Nolakoa izango da zure lotsa eta bildurra zure kontra aserretuak dauden begi izugarri aiek zuri begira jartzean. Arr May 84. Patxiko! --esan zion aitak asarraturik--. Oso biotz txarra dezu eta lotsatzen naiz. Apaol 36. Ez asarratu, dirauste, ez asarratu. Nor, tximista orren atsokeriak entzueran, asarratu ez? A BeinB 54. Alde batetik gure bekhatuek asarretu Jainkoaren ematzeko, eta bertze aldetik haren izaite soberanoari ospe eta esker bihurtzeko. Arb Igand 95. Aserratuta al dago / gizon guztiakaz. Azc PB 174. Ozinbeltzeko seme andi, leiñargi ta gozoa, etzaite ain laster aserratu, ta entzuidazu apur batean. Ag AL 94. Eta beraugaitik bere aita guztiz aserratu zanak, agiraka gogorrak egin eutsazan. Itz Azald 90. Seguru dago aserratua / guretzat Zeruko Aita. Auspoa 97, 53 (v. tbn. -tzat aserretu Mb IArg I 192).
(s. XX) Oixe izan da Karlosi amorru geien emon deutsan gauzea zugaz aserratzeko. Echta Jos 46. Edozergaittik aserratuten zana. Ib. 39. Beste txalopa batekoakaz aserratu giñan. Ag Kr 88s. Aspaldietako adiskideak alkarregaz aserratu zirean. Ib. 172. Ezta ezergatik aserratzen. Ag G 332. Eztakat asarretzeko gogorik. Iraola 26. Ez bedi aserretu, Jauna, amar peseta gora bera. Urruz Zer 125. Ala zapuztua, gaineratu zuen A. Batizek, nere itzai zorrotzegi eritzita, asarratua? A Ardi 122. Asarratu yaken auxen mandazañai. Kk Ab I 15. Motibo gabe aizkenerako / mutill ori asarratu. EusJok 67. Anai arrebakin asarretu, joka ta zipoka ibiltzen zera? ArgiDL 26s. X-garren Leon Aitta Santuak Aitta Dominikarrai induljentzi batzuek zabaltzeko eginkizuna eman ziotelako, asarretu zan Lutero. Inza Azalp 94s. Sekulan ez zen hasarretzen, ez eta bere andrearekin ere. Barb Sup 41. Argi ta garbi esaten badautsut be, etzeunke asarratu biar. Altuna 62. Hala asarratziaz / Donado harekin. LuzKant 96. Asarratuko al da "egundoko ederto diardu berorrek" esaten ba deutsoe? Or Tormes 5. Asarretu ziran gogotik biak, eta elkarri eskañika ere asi ziran. Or SCruz 137. Diputazioaren inprenta zala edo, erabat asarretu ziran. Ib. 123. Gazte, ez aserretu, zuen piñuak gure basaketatik urrun daude. Or Mi 51. Baña axek peseta bat, ordaindu biarrak, asko asarratu eban jentia. Kk Ab II 151. Amak ezetz ta semiak baietz, / Asarraturik itsumustuan. Enb 46. Lastima dala diyo jaun onek / asarretuta joatia. Tx B I 152. Zer derizkiozu, Mitxel aserretua bezala zegoala? Lab EEguna 74s. Joxe Joakin ta Mañaxi oso asarretzen dira. Alz Burr 46. Ta, bape asarratu barik, matte-matterik asi yakon ittaunka. Otx 12. Bere anaiari asarretzen zaion edozeñek auzitegiaren zigorrada merezi du. Ir YKBiz 121. Axarko ori asarretu da / ortzez egiñez karraska. Or Eus 177. Ez dirala asarretu, onez onean atzeratu dirala, bañan betiko bukatu dutela. ABar Goi 40. Ori zala-ta askoren odola irakiten asi, erria aserratu ta matxinadea sortu. Eguzk GizAuz 17. Bere nagusiarekin bein eta berritan asarretuta. Etxde JJ 268. Orduan asarretu nitzen eta madarikatu nituen, ibiltze-madarikuz, ibaia, loreak [...] eta ur-lilien asperenak. Mde Pr 120. Nola bi jaun horiek lehen makur baitziren, hortan osoki hasarretu ziren eta etsai egin. Zerb Azk 62. Neure buruarekin ni asarretu toki artan, damua ukan nuan gela barne artan. Or Aitork 220. Poliri min ematen zion oriek ikusteak eta, naiz bein-edo-bein par-egiteko gogoa etorri, asarretuko zitzaion andreari. Anab Poli 114. Eta eurek merezi ebena artuko ebela siñisterazo gura eutsen asarratutako andra biei. Erkiag Arran 56. Asarratu egin ei yakan Olarratz jaunari. Erkiag BatB 62. Barka bezait, baina hemen ikusten banau, sano hasarratuko da nirekin. Arti Tobera 268. Asaldaturik eta sumindurik jartzeraiño aserretzen gaituana. Vill Jaink 119. Batek nai ezpadu, bi ez dira aserretuko. EZBB I 61. Igela hasarreturik ere, ur-maleari ez zaio inporta. EZBB II 13. Alako goratzarrearekin, beren ustez zapuztuak, biziro aserretu ziran Likonitar emaztekiak. Ibiñ Virgil 117. Anaiarekin asarratu dirala. NEtx LBB 70. Ta ordun bera asertzen zen. Auspoa 77-78, 27. Baña, aserratzen zanean, bera ere ez omen zan gozoa. Uzt Sas 337 (v. tbn. aserretu en la misma página). Zurekin aserretzen banaiz, etxerako kaltean izango da. Berron Kijote 228. Xuberotar artzain batekin hasarreturik. Etchebarne 70. Nik ez omen nion kasorik egiten. Asarretu egin zitzaidan. BBarand 109. Zure esanagaiti ni / ezin asarratu. FEtxeb 190. Zerorrek deitu zenuen eta orain haserratu egiten ahal zara? MEIG IX 108.
v. tbn. Harb 354. SocLen 532 (Eibar, 1685). MMant 20. Aserratu: JJMg BasEsc 185. Zait Sof 66. SMitx Aranz 214. JAIraz Bizia 120. Gorrotxategi in Mattin 24. Hasarretu: Moc Damu 29. Munita 153. JAIraz Bizia 126. Bilbao IpuiB 87. Basarri 25. Ugalde Iltz 28. Osk Kurl 184. Salav 49. Ardoy SFran 227. Lab SuEm 77. Asarratu: Volt 237. Zab Gabon 43. A BeinB 54. Zait Sof 132. Bilbao IpuiB 108. Osk Kurl 154. And AUzta 61. BEnb NereA 48. Salav 57. Etxba Ibilt 465. Alzola Atalak 92. Etxabu Kontu 15. Ataño TxanKan 114. Asarrau: Lek EunD 30.
(Ref. al mar, el viento...). "Itsasoa hasarretzen hari da, la mer grossit (s'irrite)" Dv.
Nola uhiñak baititu aserratu denean / Bazterretara banatzen habarrotsak airean. EZ Man I 105. Bada aizea ta itsasoa agitz aserretu ezkero, laster ta fite edo anitz luzatu bage palakatzen ezpadira. Mb IArg II 277. Maiz hasarretzen, eta baxaz bethea den itsaso baten gañean prekauzionerik hartu gabe ibilli nahi duenak, iduriki behar du goiz edo berant kosta yoko duela. Mih 8s. Itsasoa aserretu zitzaien. Lard 388. Itxasoratu orduko, aurrenengo egun beraren eguzkia sartu baño leen, olatuak asarratzen abiatu ziran. Aran SIgn 41. Ordu batian umil badago [itxasoa], / besterako asarretua. Arrantz 79. Zerren aixerik ez jakun emen / Geiago aserratuko. AB AmaE 60. Itxasua zitzaigun / asarretzen asi. Tx in Imaz Auspoa 24, 52. Zerua noiz-artean ote da asarretu? / Eliz-egutegiak beste egun bat ba du: / oraindi itxaropena ez da guziz galdu. Or Eus 247. Ederra da itsasoa hasarretzen delarik. Iratz 111. Bainan itsasoa handitu eta hasarreturik, Joanesek berehala ikusi zuen. Zerb IxtS 66. Horra nun Jesus lokhartu deneko itsasoa hasarretzen den eta untzia jauzi ikharagarrietan hasten. Ib. 85. Arratsaldean, ordea, itsasoa asarretzen asi. Anab Aprika 12.
Bada, Uria oso ondatzera goaz, zeren emengo bekatuak zerua aserretu duten. Lard 20.
(Part. en función de adj.).
Presuna haserretuak eztu bere burua ezagutzen. Ax 310 (V 206). Lenbiziko bere ager-aldian aserretu baten gisan hitz egin zien. Mb IArg I 339. Gizon aserratu bategandik igeska zoazte: ta Jaungoiko aserratuagandik ez? Cb Eg II 114 (Dv LEd 206 hasarretuaganik). Erakusten zeuntseen arpegi astun, bekoki illun, itzaltsu ta aserratuba, ta aldegiten zenduban tentadorien ondoti? Mg CO 155. Begirada aserratu batekin. VMg 1. Zeiñ gauza ikaragarria era onetan Jaungoiko aserratuaren aurrean agertzea! AA III 419. Jesu-Kristo Juez aserratu gogor bat legez nire kontra. Añ EL1 29. Birjina sainduak, ararteko bezala, ofritzen du bere Jainkoa sakrifiziotan, Jainko hasarratu baten apazegatzeko. Jaur 357. Ni bitartean iregatik emen egongo nauk otzmindurik eta ire kontra altxatua zegokan Jainko asarratuaren besoari eutsitzen. Aran SIgn 72. Zertan zintezke, berheala behar bazinu juje hasarretuaren aitzinerat agertu? Laph 81. Leoi eme aserratua baiño aserreago. Ag AL 16. Txakur asarratu bi legetxez. A BeinB 69. Ez zuen batere errukirik nabaitzen haren ohean eserita zegoen emakume hasarretu eta lotsatu harentzat. Mde HaurB 40. Ba zeuden bada bi burrukalariak, kementsuak eta aserretuak biok. Berron Kijote 112. Arin asarratzen zana edo asarratu itxura arin egiten ebana. Etxabu Kontu 13. Nola agertuko litzake bera, agerian daraman espa eta ezin-ikusiarekin, herri haserretuaren aurrean? MIH 315.
v. tbn. Haserratu: Dh 159. Lard 103. Ur MarIl 37. Arr May 40. Asarretu: Inza Azalp 62.
Tiratu zuten itsas aserretura Santu beraren estanpa. Mb IArg II 281. Jesusek itsas-aserretuan apostoluak gordetzen ditu. Lard 400. Horrela, haizeri eta itsaso hasarretuari manatu zeraien Jesesek, eta jabaldura gozo bat egin zen. Arb Igand 155. Itxaso aserratuaren erdian. Ag Kr 210. Kantauri aserratuaren erdian. Ib. 209.
sense-2
2. " Asertu (B), enconarse una herida" A. "Enconarse las heridas. Aunditsue asertu zait " Izeta BHizt2.
azpisarrera-1
HASERRETU ERAGIN, HASERRE ERAGIN ( (Urt, Lar)). Hacer enfadar. "Ardescere in iras facere, [...] hasareragitea" Urt II 277. "(Sacarle a uno de sus) casillas, aserrerazo, aserreragin" Lar. v. haserrearazi.
Artuten dabela egijazko damuba, aserratu eragin deutsalako Jangoikuaren justizijari. Mg CO 56. Esan eutseen ez alako gauzarik egiteko, bada Jangoikuari aserratu eragiten eutseela. JJMg BasEsc 7. Erakutsi gura izan eban Marijak, zenbat aserratu eragiten eutsan bere aurrian lotsa, ta itzal gitxigaz egotiak. Ur MarIl 92. Ni naiz mutil gaizto ura, orain amar urte asarratu eragiten nizuna beti arrika etxe aurreko intxaurrari. Apaol 32. Besteai aserratu eragiteko, edo atsekaberen bat emoteko. Itz Azald 101. Onetariko mutil zentzunbako batzuk ibilten yakozan beti zirika, asarratu eragin nairik, mutil on areri. Kk Ab II 61. Emaztiari apur bat asarratu eraitiagaitik. Etxba Ibilt 469.
azpisarrera-2
HASERRETZEKE. Sin enfadarse.
Onen aurrean osoro illundu zan. Aserretzake illundu, trumoi gabe goibeldu, maitero aldendu, bada-ezpadan urrutiratu. Ag G 143. Zuk bide ori obetzat badezu, jo ortik: nik, egokien deritzaidan bidez joko det, baña zurekin asarratzeke. NEtx Nola 8.
haserretu
<< 2 eztitze 0 / 0 sosegu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper