Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

6 emaitza inprimarazi bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
kopia.
sense-1
(SP, Dv).
Copia. v. aldaki, 2 berriki, erabezta.
Igor dezagun gure erregearen komisioniaren kopia. MRos 15a.1r. Baina nola kopia falta denean orijinala bilhatzen ohi baita [...]. ES 85. Exortatzen dütügü konfraiak, heben gaiñeko statütetarik edo manietarik kopia bederaren ükheitez. Mercy 42. Hura imita dezaen, haren iduri ta kopia biziak izan ditezen. Dh 252. Kopia fielki aterea. FrantzesB I 100. Hitzaman ükhen neizün [...] / ene bizitziaren koblaz ezartera. / Egün huna nitzaizü kopiarekila. Etch 172. [Karta askoren] erabezta edo kopiak. Arr GB 96 (v. tbn. Aran SIgn 106 kopia edo erabezta). Sekretario jaunari [...] berriki edo kopia bat eska bizaio. EEs 1913, 92. Inprimarazi zituen Oxalderen kantuak eta Domingori kopiak eman. Ox 194n. Barka igortzen dizudan kopia ez bada oso irakur errexa. Mde Pr 193. Makinaz kopiak egin eta zabaldu ziren. Mattin 90. Urrengo egunean letraz jartzen zuan, eta beste lagun orrek kopia bat jaso eta gorde. Alkain 107. "Refranes y Sentencias" [...] kopia bakarrean heldu zaigu eta kopia hori ez da, dudarik gabe osoa. MEIG IV 61. Sarri aski aipatua izan da bi kopiatan utzi zigun hiztegi hori. MEIG VII 62. Pintura kaxkarrek, berriz, axaleko fotografiaren kopiak dirudite. MEIG I 110.
v. tbn. En DFrec hay 15 ejs. v. tbn. Etchart 9.1v. JesBih 421. Arti Tobera 280. Xa Odol 29.
azpiadiera-1.1
"Apographon, [...] iskribukópia [...] atherakópia " Urt II 169.
kopia
<< inprimiarazi 0 / 0 1 mila >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper