(V-ple).
"Uribe-Kostaldean, -teko aditz-atzikiak erabilera bitxia du ezezko esaldietan. Horretara, ...-teko / ez ...-teko bikotearen ordez (egiteko / ez egiteko) han ...-teko / ... ezteko esaten da: egiteko / egin ezteko; joateko / joan ezteko; ikusteko / ikusi ezteko. Halere, ezteko hau ez da behin ere erabiltzen perpausa agindupeko aditz baten menpekoa denean: Aitak ez etorteko esan deutsu. Esaiozu amari ez joateko. Hori dela eta, susma daiteke, noski, era hau lehenago ez e(gi)teko gisako batetik heldu dela, baina ez da inondik ere entzuten espero zitekeen ez(e)iteko aldakia. Dena dela, gogoan izan behar da, eskualde berean -i bukaera duten aditzen etorkizuneko formek inoiz bukaera hori galtzen dutela: etorko da
"
X. Kintana Iker
10 (1997) 153.