Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

24 emaitza huskeria bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zikin.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado desde el s. XVI en algunos textos alto-navarros y en el XVII en Etcheberri de Ziburu, a partir del XVIII y sobre todo del XIX se hace frecuente tanto al Sur como al Norte (aunque en textos suletinos sólo lo hallamos en AstLas e Inchauspe). Usado como sust. es hasta el s. XX más frecuente entre los septentrionales.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, AN, L, BN, S, R-is-uzt; Lar, Añ, Izt 113v, H; -kh- Urt IV 418, Arch VocGr 207, VocBN , Gèze, Dv, H). Ref.: Bon-Ond 155; A; Satr VocP ; Iz ArOñ (zikiñ), Ulz , R 314 y 300; Etxba Eib (zikiña); Elexp Berg (zikiñ).
Sucio. "Sucio, [...] zikiña", "puerco, sucio, [...] zikin", "asqueroso" Lar y Añ. "Poluto" Lar. "Bazofia, kondo likitsa, kondar zikiña" Ib. "Inmundo, garbieza, loia, zikiña" Añ. "Aura aldia oso zikiña, es muy sucia aquella parte" Etxba Eib. "Zikín dagó, está sucio" Iz Ulz. "Oso zikiñ dago dana" Elexp Berg. "Oso zikiña da taberna ori" Ib. Cf. VocNav s.v. ziquin y ziquiña. v. lohi (2), likits.
Eskaratzeko gorotz loitsu zikiña. Mb IArg I 194. Burutik oñeraño zauriz betea ta anitz aldetik loi-zikiña ta materi ustela zeriola. Ib. 194 (v. tbn. 119). Eri gaisoen egontegi illun zikinean. Mb IArg II 344. Erri andietan oi dana, kalea txit zikiña. Cb Eg III 390. Lurpeko ar zikin kiratsen janari. Ib. 385. Apaindurik, / zaia zikinak kendurik! Monho 34. [Ladrillu edo tellia] zeinbat geijago garbitu gura dan, ainbat eta zikiñago geratuko da eskubak loi loi egiteraño. Mg CO 87. Tresena zikin zatartua . (257). LE-Ir (s.v. zatartu). Lurreko lekhurik zikhinenean, ongarupean nahiako lukek egon. Dh 221. Loitu zioen aurpegi eder ura beren karkaixa, eta istu zikiñakin. AA I 520. Sartu dezu goroztegirik zikiñena baño zikiñagoan. Ib. 421. Lerde zikiñ puzoiez bete bat. AA II 145. [Emakume ezkondua] badabill zikiña eta goragalea emateko eran. Ib. 92. Txarra bete ur zikiñ. JJMg BasEsc 185. Badaukatzigu / zikiñak zokoak, / ez zaizkigu faltako / tximitz kukusoak. It Fab 116. Ikatztoki eta putzu zuloetako ur zikin ustelak. Izt C 226. Legenar zikin eta maizanre likitsakin tortikaturik daudenak. Ib. 81. Haiña da ezen bethi, mihiz ausartena, / zoiñak baitu bere, linya zikiñena. Gy 136. Arropa tzar, zirtzila, zikhina yarian. Hb Esk 187. [Senharra] behar dute maitatu, lagundu eta arthatu, izanik ere maingu, zikhin, mando, hordi eta lohi. Hb Egia 64. Ur-zulo zikin bat egiñik gelditu zan; zeñari geroztik, itsaso illa deritza. Lard 21. Utzi zion, oñ, asko aldetatik zikin, aiek garbitzen. Ib. 439. Ar-zikin-nazkagarriz josita. Ib. 505. Ukitzen diona arrastakariren bat, edo edozeñ gauza likitsi, zeñaren ukitua dan zikiña, loia izango da arratsalderaño. Ur Lev 22, 5 (Dv khutsatzen baitu, BiblE kutsagarri den). [Azienden heiak] gehienek iduri dute zilho itsu eta zikhin batzuek. Dv Lab 213. Zertako erraiten da bada urdea bezain zikhina? Ib. 281. Baldin heia zikhin uzten baduzu. Ib. 219. Athorra zikhina erauntzi dut. Ax (3.ª ed.), 549. Ohe zikhin bat. Laph 168. Eskale zikhin bat. Ib. 107. Likistegi edo istingai zikin batera. Aran SIgn 88. Mando itsusi, zikhin, lotsagarria. ChantP 88. [Soinekoak] izan ahala zikhinak ziren, usainduak eta erdi ustelduak. Prop 1880a, 88. Zerriya zikiña dala esaten da, baño alimalirik garbiena da. Sor Bar 102. Txit gaizki ta zarpa zikin ta urratuz jantziya. Bv AsL 31. Bere eskuaz garbitzen du gizon tratakaitz aren gorputz zikina. Ib. 101. Sarnaz estaldua, / dana gaixotua, eta zauritua, / zikiñ atsitua, / satstegian etziñik errukarritua. AB AmaE 349. Gorphutz guzia funditua zuela zorne edo materia zikhin bat zariola. Jnn SBi 84. Satan suntsitu zen khe zikhin bat zariolarik. Ib. 122. Motho edo kofia tzar eta zikhin batzuekin, ileak desordrean. Elsb Fram 82. Urderik itxusi ta zikiñenak. A BeinB 91. Sapo andi zikiñ bat. Ag AL 64.
( s. XX.) Jantzi zar, luze, zikiñ bat soñean. Ag Kr 82. Tramanaren ule zikiñ batzuk eskuetan zituala. Ib. 176. Gela zikin baten. Echta Jos 191. Mozorro garbiyak beren petral zikiñakin. Iraola 115. Zorrino zikin sorhaio batek. JE Bur 15. Zirristan igortzen omen zakoten beren gernu zikina. Ib. 14. Ortz ori zikiñak bakan erakutsiaz. Ag G 351. Langille zikin zetakaz beteak. Ib. 216. Estomagua dauka / askotan zikiña. JanEd I 63. Txokolatera zikin batean / para ziguten kafea. JanEd II 63. Sugearen lerde zikiñetik zaitzeko. Inza Azalp 155. Kurruxka dabillen zerri zikin bat. Ib. 96. Bi beharriak hits eta zabal, / buztana zikhin, zintzilik, aphal. Ox 115. Erhauts zikhinak iretsiz. Ib. 75. Beren pitzuntzi zikhinak. Oxalde ib. 206. Olako arpegi zikin-iguingarririk beste bein ez ikusteko! Altuna 98. Auzo zikin-zatarra baño ezta au. Ib. 83. Lokatz zikiñez josirik zegon bidetik. Jaukol Biozk 86. Abo-sudurretatik odol beltz zikiña dario galgal. Or Mi 60. Kamixa zarra, zikiña gona, / [...] / txerritegin dago zure laguna, / urde zikiñen bandera duna. Tx B 56. Janzki zikiñok garbitu arte. Enb 49. Tegi zikin batean sartu. FIr 151. Zilo batzu lurpeko erreka zikinetaraino heltzen zirenak. Zub 90. Emaiten diote edatera baso zikin batean. Barb Leg 61. Zarpatsu ta zikiñagoa da gaxoa. Lab EEguna 91. --Sartu, bañan onelako zikin etorriko itzan ba? Zer esango duten ere. --Au ez den ezer. Zikiñagoa ere ibilli izan naun. Lanetik nola etortzea nai den. Ib. 95. Mungijako ibai urdiña / len gardena, oin zikiña. Laux BBa 74. Azkazal zikin ta atzapar zakarrez. Ldi IL 36. Yauregitik atera dira Oreste ta Pilade, iskilluak odoletan zikin. Zait Sof 49. Tenploa arras zikhina kausiturik garbiarazi zuela. Zerb IxtS 77. Aurpegira txu zikiña botaki... Or Poem 548. Iñorkiñ zikiñaren gañean lo egiten ikasi zun. JAIraz Bizia 82. Garai batean ain zabar eta zikin euki zun adats ederra. Etxde AlosT 56. Belarrez betetako lastai zikin baten gañean [zetzan] . Ib. 53. Parisko kale batean / etxe zikiñen artean / bat dago zikiñagoa. Mde Po 41. Lertu arte zenun edan / sabel bete ur zikin. Ib. 85. Itsusi, biurri, zikin, itzaltsu, zauritsu bainintzan. Or Aitork 197s. Emaztea, ura ere gizen xamarra, itsusia, beltza, zikiña. Anab Poli 81. Itxura zikiñeko jende ura. Ib. 120. Euri zikin bat, lur kolore. JEtchep 44. Biziki xuhurki jauntzia zen, krabata zikin batekin. Ib. 80. Nik edan dedan ur zikin orrek / etzetxeukan ardo asko. Basarri 125. Nire hezurretako zauritzar sakonok, / [...]; / materia zikina bertatik zerion. Arti MaldanB 226 (v. tbn. Tobera 283). Nire esku zikinok eznituen ikuzi. Ib. 199. Gela usaintsuak, oe zikiñak, izara garbi izandakoak. Erkiag BatB 135. Burdiñak txatarra zikiñagoetarik banantzen. Ib. 120. Urbil artan bazen ostatu zar bat; leku zikiña eta illuna, an biltzen ziran yendajeak bezala. Izeta DirG 21. Eskaintzen zioten gauza zikin bat jaten bazuan. Osk Kurl 160 (v. tbn. 86). Errauts zikiña arlo akituetan edatzen. Ibiñ Virgil 71. Urde zikiñak eztabiltza uzarka. Ib. 77. [Oin txikiok] ain ondatuak elur zapaldu eta lokatza zikiñez. NEtx LBB 397. Zerua, auts-kolore, ego-aldetik; / argia zikin zetorren, zeru-sapaitik. Ib. 206. Gaixo eliza, oi zer bihotz mina! / arras tristerik zagon, hits eta zikina. Xa Odol 94. Beti zikinak hortxen dauzka / mantala bai eta zaia. Ib. 91. Errenderi, paurrikaz betetako erri estu zikin bat besterik ez dala uste ditek askok. Ataño TxanKan 137. Manta zar zikin bat emonda bakotxari. Gerrika 55. Itxurari gengozkiola sakoneko bereizkuntzak tapatu genituen, zikin garbinahiak egin ohi duenez. MEIG VIII 109.

v. tbn. ForuAB 155. Etcham 61. TAg Uzt 156. Gazt MusIx 101. MAtx Gazt 83. Uzt Sas 307. Azurm HitzB 61. Etxabu Kontu 203.
azpiadiera-1.1.1
(Con reduplicación intensiva).
Bayona handian zen kharrikarik hertsi hertsienaren eta zikhin zikhinenaren etxe batetarat. Elsb Fram 175. Ikusi izan ditut / nik presondegiak: / zikiñ-zikiñak dira orlako tokiak. JanEd II 114.
azpiadiera-1.1.2
Frantsesek diote, familia barrenean dela behar arropa zikiña garbitu.Mde Pr 46. Etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. MIH 217.
azpiadiera-1.1.3
Nun arkitu galdera oien erantzuna? Egarri ori asetzeko potzu zikiñak nunnai arkitzen dira zoritxarrez. MAtx Gazt 5. Itz garbiz adieraziko dizut, eta ez lagun txarrak bezela. Irakurri zazu begi garbiz ta ez ur zikiñean xurgatzen dunak bezela. Ib. 16. Ta orain, gauzak okertu diranean, denok nere gain ustutzen dezue guzion okerren ur zikiña. NEtx LBB 25. Ago! Ez adi zapuztu / ur zikin nastuan. / Munduan, / izan adi aizena. Ib. 231. Nihaurek garbituko dauzkitzut zure ezpain zikinak burdin gorriarekin, eta nik emanen dauzkitzut aborat, jendeeri erran beharko ditutzun hitzak. Larre ArtzainE 261.
azpiadiera-1.1.4
Atorra lepo-zikin, Munoko. Or Eus 62. Eskeko agure bat, bizar zikin, ule luze, ugerdo koipatsu bat. Erkiag BatB 114 (cf. Iraola 79: "Or dagon gizon beltz ori da Ijito Bizar-zikin").
azpiadiera-1.1.5
(AN-ulz, BN-baig). Ref.: Satr VocP; Iz Ulz.

(Ref. al sabor u olor).
"También alimento de mal gusto" Satr VocP. "Zikiñe dá, tiene mal sabor" Iz Ulz. .
Bazter guzietara zijoan kirats eta usai zikiñarekin. Lard 544. Utzirik hor Baiona, / hain ona, / --phu zikhin!-- / abiatu zen behin. Ox 107. Nire etsaien eskuak / usain zikinok dira, / eskeintzen didatenak / orain munduko jira. Arti MaldanB 218.
azpiadiera-1.1.6
Lleno de maleza.
Gure gizona tiroz asi zelarik lasterka eman zuten, urbiltzenago eta gutiago ikusten zituzten, leku zikiña eta malkorra baizen. FIr 144. Alorrak zikin, pentzeak berdin / uztak ez deusetarako! Etcham 123. Tokia zikin-xamarra bada, txillar edo ote dagolako, landarea ugari ipiñi orduan. Munita 60. Ai, labradore alperrak dira trepetxu okerrak, latz eta zikin soluetako erdi ta bazterrak, beti labore kaxkarrak, ugaritu belar txarrak. And AUzta 125. Landa zikin eta etxola apaletan. Ibiñ Virgil 35. Mendi zikin bat goitik bera. Albeniz 75s.
azpiadiera-1.1.6.1
(Ref. a la barba).
Arpegi zikiñagaz nekusan jaietan, / bizarra kentzen beban illean birritan, / geienez izango zan, ez beintzat sarritan. AB AmaE 234.
azpiadiera-1.2
2. (-kh- Urt III 90).Vil, despreciable; repugnante, odioso. "Avaritia, abarizia, diru gutizia, [...] gutizia zikhiña " Urt III 90.
Xahutzake munduaren / bekhatu zikhiñenak. EZ Man II 80. España illunbean dago, / nola eklipse zikiñak / eguerdian kentzen dio / eguzkiari argia. "Grosero eclipse" . Lar Gram 384. Sartu ziran nork daki zenbat orien [Turkoen] lege-tzar zikiñean. Mb IArg I 342. Munduko ergelkeria, edo intres zikhin bati. Lg I 222. Nahiko zuen diru hura eskuratu asetzekotzat bere abarizio zikhina. Lg II 218. Lipizta zikin / arimen etsaia. Monho 94. Onela bizi zan usuren irabazi zikiñetan. AA II 193. Balantza ber-batean Jainko handia eta gauza zikhin bat ezarri, eta zikhin hura hautatu. Dv LEd 41 (Cb Eg II 15 gauza billau bat). Sos zikhin baten ustean, hainitz gehiago galtzen du. Dv Lab 25. Lehen ere erran darotzut lurrak zein duen on airea hartzea eta belhar zikhinik ez ekhartzea. Ib. 201. Eta deiturik bere amabi ikasleak, eman zioten eskubidea espiritu zikiñen gañean, botatzeko berak, eta sendatzeko miñantze guzia eta eritasun guzia. Ur Mt 10, 1 (Samper, Hual, Ker zikin; Lç, Ol satsu, He, Ur (V), Dv, IBe lo(h)i, TB, EvL, Ip gaisto, Echn, SalabBN, Leon gaixto, Or, IBk likits, BiblE gaizto). Zuek eman zizkidazuten ogei ontzako zikiñagatikan, an egon nauk ogei astean itzalean, eta zuek, [...] berreun ontzako gorde zenduztenok, [...]. Apaol 96. Hasteko irriz ase bat eginen zuten erlisionearen etsai errabiatuek. Denek batean gazeta zikinetan erran dutena: [...]. HU Zez 156. Ago, ago; ez diat hire sos zikinen beharrik. Ib. 60. Ogipekoen ondar zikiña, gizon zirzillen billutstasuna [...]: Ozinbeltzeko seme bategaz berbetan zagozana etzaite aztu. Ag AL 94.
( s. XX.) Mutil petral onekin uste det erori zaigula loteriya. Au suerte zikiña! Iraola 65. Lan zikin guziak gu bezalako trixte bazuentzat dira. Lan zikinak, bestek nahi ez dituztenak, sekulan aberasteko menturarik gabe. JEtchep 72. Auskalo igaroko urtietan zenbat irabazi duan ardo zikiña edo ibaiko ura salduaz. Ag G 269. Plazari ongi begiratzen diyo / [...] ezta langille zikiña. EusJok II 87. Erhoen oihu, irri zikhinak Jesusek ditu entzuten. Ox 79. Nik emanen dela zueri zer nahi, zer nahi, phestak, liburuak, kazetak, moda ederrak, sosa ere eta urhea oraino, ez papera zikina. Barb Sup 59. Ebrotik atxiña / juango zan betiko / erdera zikiña. Enb 127. Erdalkari zikiñak bidaldu erbestera, / Geugaz bixi daitezan Euzkadi ta Euzkera. Ib. 41. Zure dotriña / neretzat billatu det / oso zikiña. Imaz Auspoa 24, 144. Jende guziya nazkatu dezu / zere izketa zikiñez. Prantzes-Txiki in Tx B 141. Euskerari ez iltzen laguntzeko, ezin ditezke amar milla peseta zikin batu. Ldi IL 105. Jende arrotzak, beste berak beziñ arrotzekin sortu dute guda zikiñ au, eun urte bañan geiagorako isatsa utziko duana. JAIraz Bizia 22. Aingira irristakor madarikatua! [...] Aingira zikin bat dala ta eztala, [...]. SM Zirik 101. Itsaso madarikatua! Gorputz bakarrarekin ezin asetu. Gorroto zikiña! Anab Poli 66. Tiro batez zilatu zion burua. / Mendekantza zikina. / Bihotz gogorra. / Pagu zikoitza. Arti Tobera 272. Erregeen denpora zikinetan, premioa ematen zitzaion goikoari, goian zegoelako, eta kastigua behekoari. Ib. 264. Aundikien itza onartzea, orixe da joputzea. Buztarri zikiña da, ta besterik ez, aberats eta altsuen onurea zuzentzat izatea. Erkiag BatB 128. Orai artio, larrukoloratu gizonak ez zituan libro, larru zurien ostatuetan. Orai, lege zikin bat egin ditek. Horiek ere non-nahi haizu dituk. Larz Iru 64. Bakia, bakia eta bakia... Lephoraino badiat zuen danga eta danga zikinarekin. Larz Senper 110. Ori bai, diru zikiñari ongi begiratuta. NEtx LBB 14. Auek ez dira izan zaldunak, oinpeko kasta zikiñekoak baizik. "Gente soez y de baja ralea" . Berron Kijote 164. Txanpon zikin batzuk irabazteko pozez. Ataño TxanKan 46. Soldaduzka zikin ori! TxGarm BordaB 51. Istori zikin oiek utzi al de batera. Albeniz 103. Arriskuak, gizon-hiltzeak, kraka, lanbide zikin eta eskasak maite ditu, baina urrutitik. MIH 141.
azpiadiera-1.2.1

(Ref. a personas; usado a menudo como insulto. En algunos ejs. podría tener el sdo. prop. de 'sucio').
"Insulto gisa ere bai. Erek akaauta euken da (ardia), zikiñak alakuak " Elexp Berg. .
Frai zikin. (Valdorba, 1572). ReinEusk 72. Zikin zarra. (Pamplona, 1599). Ib. 108. Agot zikinok. (Olagüe, 1615). Ib. 130. Txori-buru, puztua, / ero garbi, buztan latz, / nondik hiri, zikiñ orri, / bekaitz aldia eldu zak? Lar DT CXCIV. Ago, egion / mando mula zikina, / nik lagunturen hait, / juaiten jendarmeiala. AstLas 50. O gizon gogorrak! Illai bere parketan ezdeutsazube? O zikin zantarrak! Mg PAb 52. Uba igesi etsai gaizto zikiñ ori! Gco I 42. Godoak gura leukez / geureak menpetu: / mauru zikinak bardin / danak azpiratu. Zav Fab RIEV 1907, 93. Gora mutillak, eguro goazen, / arrotz zikiñak illtera. AB AmaE 49. Alde nire etxetik, / zek zakaz zikin ori? Ib. 389. Bi bere kideko gizon tzar harmaturekin, Clerch zikin hura. HU Zez 164. Erriko Eskriba zikina. Azc PB 252. Zeri barre egin bear ete deutsa gero berorrek, zantar zikiñ orrek? Ag Kr 13. Arraio, arraioa, zirautsan, milla erreal, milla erreal andi atara deustaz dirua zer dan be eztakian agure zikiñ orrek! Ib. 150. Ara, ara oin be zelan asten dan kaskamotz, zikin, ordiori. Ib. 68. Jarri zazu eskoba nere gelako ate atzian, [...] bizkarra garbitzeko zikiñ arri etortzen bada berriz. Iraola 114. --Zein da judu zikin ori? Ib. 35. Petral, zikin, urde arraioa! Ag G 120. Ederki arrapatua daukak lenago ere, lotsagarri zikiña. Ill Testim 9. Hola duk, zirtzil, zikhina, / othoizten Ama Birjina? Ox 54. Utikan! gaizto zikin deabrua! Ib. 78. Danen aurrian erazten dautse / Jantzija [Josu-ri] jopu zikiñak. Enb 103. Mingarri da, Sutegi-Katalin, / ain neska polit ori, gerta dadin sorgin, / [...] / ta zârtzen asterako biur debru zikin. Or Eus 284. Judu zikin batzuen aztaparretarik bi haur gaixo ateratzeko. Zerb Azk 84. Nire etsai zikinek juntatu gaituzte, baina hilerrietan separatu dute gure amorioa. Arti MaldanB 219. A lapur zikiñok! Osk Kurl 148. Khendu hadi hortik mozkorti zikin hori eure ardau usainagaz! Ib. 179. Ago ixilik, Subemandile zikina! Goaie emendik! Izeta DirG 88. Poliziek bear zuten egon beti erne karteristen bat, mozkorren bat edo bertze yende zikiñen batendako. Ib. 61. Jakin-eta gizon hori zer mandila izana den, horren ikusteak berak, barne guzia nahasten daitak. Phu, zikina! Horren kontzientzia eta zerri-zola, berdin garbi dituk. [...] Bakero ustel zikina! Larz Iru 62s. Hi, hi, gizon hiltzale zikina! Larz Senper 130. Atso zikin argi-ollarra aleena! Ataño TxanKan 134.
azpiadiera-1.2.2
(Lar, , H (+ -kh-)).
Sucio, indecente, lujurioso, deshonesto. "Soez" Lar. "Torpe, deshonesto" . "Sale, contraire à la pudeur. Elhe zikhinak, paroles déshonnêtes. Egitate zikhina, action impudique" H.
--Zer da Luxuria? --Aragiaren gusto zikinen apetitu desordenatu bat. Iraz 42 (tbn. en CatBurg 40, Añ CatAN 58, CatB 77, CatLuz 25, CatAe 62, CatSal 63, CatR 63 y Legaz 47). Aragiaren naikunz zikiñak. Mb IArg I 65 (v. tbn. 97). Nere eskuka, ezpainka eta ibiller loi-zikinekin. Ib. 143. Itsuskeri zikin loiak esatea. Ib. 261. Heren bekatuen loi zikiñak kentzeko. Ub 73. Gusto zikin loiya. Zuzaeta 61. Jókua, desórdena, desonestidádea, kánta zikiñak, akzióne ta atrebénzia indignoak. LE Matr5 301. Pensamentu zantarrak, berba edo eskuka zikiñak. Mg CO 124. Aragizko gozaro zikin bereala igaro zan bategatik. EL1 57. Adiskidetasun zikiña, maitetasun aragikorra. LoraS 26. Loikeria edo gorputzaren atsegin likitsaren gurari zikiña. Gco I 418. Pensamentu zikin loiak zer pekatu izan oi dira? Gco II 40. Pintura ta imajiña zikiñ aek aienatu edo bota. AA III 626. Berba, kanta, ta ipuiñ zikiñak esan. JJMg BasEsc 111. Eskuka loi berba nasai, ta amore zikin gustijak. Ib. 121. Egiten dira urtenera zikin atan neskeen, ta mutileen artian, [...] tokamentu loijak, [...]. fB Olg 71. Mosuka zikinak ta errazoe indezentiak ta itxusijak. Ib. 100. Saltsa zikin pekatuzkuan ibiltia gaiti, duazala dantzara. Ib. 101. Pintura loi, zikin ta atsitubai begira daguanak. Astar II 137. Hanbat laido eta halako ozarkeria itsusi, nola ni bezalako har zikhin batenganik egarri dituzu? Dv LEd 74. Bere asmo zikiñ loietan likiztera. Aran SIgn 71. Desonestidadeko griña zikiñ lotsagabeak. Ib. 81. Abil, espiritü theyia; [...] untsa zikhin izan behar dük, holako zikhinkerien ene beharrietara erantzuteko. Ip Imit III 6, 6 (6, 4 SP hi hagitz likitza aiz, Ch hagitz behar haiz lohia, Mst hi theyü iz, Ol zantarra ta alaena bai-aizak). Erdel erritik sartu jakun bai, / suge bat zorigaiztuan, / [...]. / Suge zikiñ au buruan jo ta / ill bagendu lenenguan, / Euskel-erriko libertadea / gaur biziko zan munduan. AB AmaE 32. Urrun detzagun laster gure begiak, usteldura zikin hortarik. Lap 6 (V 5). Bere urguluaren edo pasione zikinen asetzeko Elizatik urrundu direnak. Ib. 339 (V 155). Gauza ezainak eta zikinak eskribiduten dituezanak. Itz Azald 103.
( s. XX.) Abadeak egindako itz neurtuak ereztuteari obeto deritxot erdalerritik erakarten dituen itz zikiñ nazkagarriak deadarka jarduteari baño. Ag Kr 98. Ez zautalarik bizkitartean amodio hori hain bitxia, ez zikina, nola gizona gizonari jarraikarazten duena. JE Bur 110. Iñok asmau ezin leikezan itz zikin, irain eta txakurkerijak. Kk Ab I 33. Borroka ta errita, / esaera miñak, / birao zakarrak eta / ausardi zikiñak, / danak beriak ditu / ardoz irakiñak! JanEd II 114. Griña gaizto, donge zantar, ustel eta zikin guztiak. Eguzk LEItz 124. Zergatik bere biotz-barruan / inpernu beltzak jarri ote-du / aiñ beazun beltz-zikina? Jaukol Biozk 22. Olako dantza zikin bat egin zuen Salomek. Ir YKBiz 205. Utzi oitura zikin lotsagarrizkoak. SMitx Aranz 216. Iturri zikiñ ontatik sortzen ziran ene gaiñerako itsuskeriak. Or Aitork 118. [Lohitegitarrak] beren jauregian gauza zikin lohitsuak bururatzen zituztelakotz izan zirela hala izendatuak. Mde Pr 181. Emakume haren likiskeria ezaguturik, beldur naiz badela hortan zeihar esan zikinen bat, hitz erdizka uler dezakezu. Ib. 180. Galazia dute emakumeek gizonekin kalean itzegitea, are geiago kanpotarrekin. Etxe zikiñetara botatzen dituzte. Anab Aprika 16. Bizimodu zikiñari agur-egiñaz, izen onaren jabe egin barriro. Erkiag BatB 179. Izketa txarrak, ipui eta abesti zikiñak esan al dituzu? MAtx Gazt 85. Biok berdin zaudete, kezkati... gauzak erdizka dakizkitzutela... edo iturri zikiñetan jakinda... Ib. 93. Gaizki-esaka asi zitzaien Santxoren mantatzailleeri, itzik zikiñ lotsagarrienak esanaz. Berron Kijote 191. Birao gaizto ta izkuntza zikiñik gure sukaldean utziko ez duan seme-sail eder bat. Ataño TxanKan 130.
azpiadiera-1.2.2.1

(Ref. a personas).
"Qui a des mauvaises mœurs. Gizon, emazte zikhina, homme, femme sale, impudique" H.
Elkarren erako mutil lapurrak, ezkondu zikiñak eta dirutsu itsuak. Mb IArg I 202. Iratzarri ta esnatu zen gisa-tzar zikin lotsagabea. Mb IArg II 332. Esta zerua urde zikinendako. (186) LE-Ir. San Pablok emo eutsan Induljenzia Korintoko gizon zikin edo deshonestuari. CrIc 165. Ebilli zerate emakume zikin baten arpegian lizuntzen mingain zatarrok. Mg CC 255. Ken zekiola arrika bizia onelako bekatari zikiñari. AA I 570. Emakume limuri zikin bat, aintzakotzat Parisen ezagutua zegoana. AA II 5. Igaz itzegite ta beste moduetan zikiña ta desonestoa zana, are zikiñagoa dala aurten. AA III 517. Asten dira dantzan gabaz neskatilla ta mutil; an izango da kantora zikiñ bat. JJMg BasEsc 109. Amak balin badire zikhin eta galdu, / itxura baizik hetan ungiak ez badu. Hb Esk 173. Ago ixillik, ama zikiñen umia ago ixillik, andra lotsagabia. Balad 49.
( s. XX.) Ire ama ustel zikiñari. Ag G 274. Alper, gaizto, lotsagabe, ordi, zikiñ, lapur, gezurti, Barrabasa. Urruz Zer 86. Urde zikiña, alena, oiugin zun Balendinek sasiartetik. TAg Uzt 102. Zirtzil hastio zikhinak! Tripa ustel beltzak! Lf Murtuts 8. An emakume lastaira zikiñak gero etxekoandre aundik izango ziranak. JAIraz Bizia 31. Marcellen erruz. Urdanda! Urdanda zikiña! Mde Pr 151. Azaldu zan guztien aurrean eme zikin bat kantari. Anab Poli 56. Orain zikina, zitala banaiz / orduan nintzen garbia. Arti MaldanB 190. Zikin horrek ene alaba enganatu du. Larz Senper 86. Bizio horiek onhartzen dituzten gizonak... zerriak baino zikinago dira, zakurrak eta beste kabala likitsak baino herrebesago! Ardoy SFran 230. [Nere senarrak] erriko edozeiñ itxusi, zazkar eta zikiñ naixago dabela bere emazte garbixa baño. Etxba Ibilt 472. Mingain-luzerik ez da izango apika / eukiko zaituanik zikin-gizatxartzat. "Por home de obras viles y soeces" . Berron Kijote 30.
azpiadiera-1.2.3
(Alma, conciencia, etc.)culpable, pecadora.
Gure arima bekhatuez zikhiña. EZ Eliç 267. O ikusi albaleitez emen dauden konzienziak, eta zein zikin bidedauden bearbada. SermAN 7. Sakramentura urreratzen diranean anima ta sentidu zikiñakin. Mg CC 172 (CO 254 arima ta sentidu zikiñakaz). Igaroko zara biotz zikin batekin injuriatzera Jesu-Kristo. Ib. 254 (v. otro ej. en la misma pág.). Eiztari askoren gisan / kontzientzia zikiña. Xa EzinB 127.
azpiadiera-1.2.4
Sucio, tramposo, engañoso, fraudulento. "Sale, contraire à l'honneur, à la probité. Irabazi, egiteko, egitate zikhina " H.
Tratu zikiñak, usurak, eta tranpak utzitzeko. AA III 514. Konsideratu zenbat kastigu / etorri diran neretzat, / ezta konbeni pasatutzea / kontu zikiñak garbitzat. Noe 31. Ministro framazonak, zoinen artean asko abokat txar edo negoziant afera zikhin edo frodazko batzuen egile izanik. Elsb Fram 153. Ago, ago; ez diat hire sos zikinen beharrik, alferra, zikoitza, barea, ohoina... HU Zez 60. Eragabeko ta lege guzien aurrezka edo kontra zijoan auzi zikiña egin eta berak erabaki zuten Jesuseri eriotza ematea. Inza Azalp 67. Biziyatua zaude zurrutak gañera joku zikiñak. Imaz Auspoa 24, 158. Barriro bere, irabazi yok diru zikiñak. Erkiag BatB 105. Agintea igarotzen da eskuz esku indarrez, odolez, saldukeriaz edo joku zikiña dela bide. Vill Jaink 177. Botereak beti bezala ari dira beren joku zikiñetan. Ib. 178. Ori eztut siñesten. Ergelkeri ori egiteko, etzuen zuengana goan bearrik. Emen bada gauz zikinen bat eta garbitu bear dugu. Izeta DirG 80. Guk eztugu beñere boltsa ori ikusi. Yoko zikinetan ari zerate. Ib. 79. Eni iduritzen, gaxtaginak atzeman estakuruan, aisegi ditutzuela jendeak funditzen, sobera saltsa zikinak muntatzen, batzuetan hobengabeak kondenatzen. Larz Senper 22. Gitxi izaten ziran [...] alako autarki zikiñak. Etxabu Kontu 66. Apustua beti izan da zikiña, eta izango ere bai. Dirua jokatzen dan lekuan kontuz ibili. Albeniz 139. Hasten da salataritzan lehenbiziko hartan, gogo onez edo gaiztoz, baina ari ahala gero eta zailago zaio egotzi dioten egiteko zikina. MEIG I 195s.
azpiadiera-1.2.4.1

(Uso pred.).
(Jugar)sucio.
Ez dirade portatu / jaun oiek nerekiñ, / [...] / goiko Juez aundiyak / danak berak jakiñ, / ari kontuz ekiñ, / zeiñ gabiltzan zikiñ, / testigubak berekiñ, / bildur naiz arekiñ. AzpPr 69. Oraindaño ez da izan / okerrik gurekiñ, / oraiñ e ez nerekiñ, / baizikan orrekiñ / ori dago zikiñ, / nai badezu jakiñ, / bistara azalduko da / denborarekiñ. Ib. 82. Apustuetan / zikin zebiltzak aspaldi. Or Eus 304. Baiña legeak asko eskatzen ei eban bera ontzat emoteko, ta premiña barik zikin jokatu eben. Etxabu Kontu 69.
azpiadiera-1.2.5
" Aho zikhineko gizona, homme à la bouche ordurière" Dv. Cf. AHO-ZIKIN.
Nihon ez da gaizkitik beiratzen hobeki, / pilotan hari denak badu lanik aski; / aho zikhina balu, utzia liteke; / bertzen herrunzkaz kanpo, egon behar luke. Hb Esk 217.
azpiadiera-1.2.6
Testimoniyoz jarri dituzu / familiako salsak, / mingaiñ zikiña dezun mediyoz / badira naiko mudantzak. Tx B I 266 (cf. MINGAIN-ZIKIN).
azpiadiera-1.3
3. (Ref. al tiempo atmosférico).
Eguraldi zikiña edo bustia baldin ba zan, [...]. Erkiag BatB 17.
sense-2
II . (Sust.). 1. (V-gip, L, BN, S; Ht VocGr 343, Lar, Añ, Arch VocGr 204, Dv (G), H; -kh- SP, Urt I 31, VocBN, Dv (S), H), ziki (R-uzt). Ref.: A (ziki, zikin); Lrq (zikhina); Satr VocP; Etxba Eib (zikiña); Elexp Berg (zikiñ). Suciedad, porquería. "Crasse" SP. "Barreduras, zikin bilduak" Lar Añ. "Ordure" VocBN. "Saleté, ordure, balayure" Dv. "Sukhaldeko zikhinak biltzea eta zikhintegirat egoiztea" H. "Crasse que forme sur la peau la sueur desséchée" Lrq. "Suciedad. Zikinak artua, perdido" Satr VocP. "Zikiñak jan biarrian bizi da, vive que le come la porquería" Etxba Eib. Cf. VocS 139, nota 160 del editor.
Khirats eta urrin gaixto lezeko zikhiñena / igaten zaio sudurpill meheetan barrena. EZ Man I 105. Igaran zortziko zikinak / aigardentez tuzie xahatu / bai etare hunat jiteko / egun oroz fardatu. AstLas 28. Ikusten det zikiñetik eta usteltasunetik datozela gauza nazkagarriak eta gaitz asko. It Dial 38 (Dv zikhinetik, Ip zikhiñatik; Ur loikerijatik). Baderra [axeriak] bere xaindean: / zertako guk gibelean / karga alfer hori dilindan? / Zikiñ khentzen hari dela / ezkartza diduriela? / Buztan hau zertako dugu? Gy 69. Sudur zilhotarik zikiña darian. Ib. 170. Ez dakite gizonek, emaztek bezala, / zikhin bilhatzen edo aphaintzen oihala. Hb Esk 203. Hortzen eta haginen artean sortzen den zikhinaz. Dv Dial 36s. (Ip zikhiñaz; It zikinkeriaz, Ur loikerija gaitik). Zeren zikhinean sortzen diren harrak. Ib. 34 (It, Ip zik(h)inkerian; Ur loikerijan). Zikhinak ezartzen du ustelkeria zokho guzietan, osagarriari bide-gabe egiten du. Dv Lab 215. Orrazea garbitu behar duzula ezko edo ezti ez diren zikhin guzietarik. Ib. 301 (v. tbn. 45). [Presondegian] dire gaxtagin handienekin nahas mahas, usainez eta zikhinez nihor ezin dagoken lekhu batean. Laph 96. Goizero bear diyo / eraso lanari, / zikiñak bildu arte / erri danari. Bil 41. Erropetan koipia, / zikiña ta kaka. Ib. 131. A zer mokaruba! zikiñen gurdira botatzeko. Alz STFer 120. Basea ta zikiña iruntzi eragin. Ag Kr 36. Zikinak janak ginen. Ez atorra bat aldatzeko, ez ur xorta bat garbitzeko. StPierre 23. Zerk samur-arazten hu? Zikinaren hatzak? Ox 188. Ezin ikusi begiko zikina baiño. FIr 159 (v. tbn. begiko zikina baino [...] en Zait Plat 53 y JEtchep 46). [Eiheran] dute porroskatzen, erhausten, garbitzen bere zikinetarik lur xuria, igortzeko gero Limoges-hirirat, porzelenakien gei. JE Ber 8. Beien edatekoa lezateke loitu / ur-joanak zikiña bosatzen ezpalu. Or Eus 14. Orrela beti daiteke / arlote gure etxea, / zikiña, atza, zolda, partza, / ta beste jendaki txêa. Ib. 66. [Txerria] urratzean, jario bai laite zikiña, / esterik lêr ez daiten, erna da arakiña. Ib. 136. Mutiltxoaren mukien eta zikiñaren nazkarik gabe, mosu mardul bi egotzi ziozkan. TAg Uzt 156. Iturrira eraman zun aurpegiko zikiñak garbitu ta odol-jarioa geldieraztera. Ib. 242. Bertze mihikuek ez dute horren zapeta zolako zikina ere balio. Guilsou GH 1951, 97.
[Ene senarra ta anaiak] aintziretara joan dira gaur beren zizpekin, esan nahi baitu zikin ederrik egingo dutela nere gaixo oin-oihaletan. Mde Pr 98. Autsak arrotzen eta zikiñak garbitzen. NEtx Antz 74. Lurrean egozan orri, papertxu, saskara, zikin eta bizarrak bira-biraka. Erkiag Arran 161. Zikiña ta zaratea besterik ez daukan burdi astun orretan. Erkiag BatB 45. Joan ziren azkenean gure Españolak, Amboineko portuan bere zikinak utzirik, bihotza garbiturik, gogoa arindurik. "Leur crasse". Ardoy SFran 193. Gure etxeak andre baten eskua bear du; bestela, zikiñak jango gaitu. NEtx LBB 157. [Errekak] fabriketako zikin / askorikan gabe. Uzt Sas 357. Antxe, lepoa edo bizkarra okertuta, jo ta jo zikiñez beteta. Etxabu Kontu 120. Dana dala, aste batzuk igaro ziran Villel-en, egoera nazkagarri batean, zikiña nagusi. AZink 113. Lasto, auts da zikiñez betetako zaku bitan. Gerrika 103.
Arpegiko narrua ez yakiñat garbitu yonentz, baiña miinganeko zikiñak onezkero aldendurik izango yonaz berbearen berbeaz. Erkiag Arran 138.
Xerriak zikhinetan atzematen ditu gauza onak; bainan berak ez du zikinean lakhet. Dv Lab 279.
Mancha. "Zikhin bat baduzu soinekoan lothua, vous avez une malpropreté qui s'est attachée à votre robe" H.
Aurrak ere orixe egiten du bere soiñekoan zikin bat oartzean. Zikin ori gorde ta ezkutatu al duan bezin luzaro. Vill Jaink 58.
(Como primer miembro de comp.).
Aberezainak thorra betza lasto zamuka batekin abereak eta urez garbi; [...]. Gero askatik khentzen ditu zikhin phorroska guziak. Dv Lab 226. Eleiza ortako pasada eginda / eseri ziran soruan, / beren burubak errespetatzen / aundimendiyen moduan; / [...] / zikiñ mantxarik etzan arkitzen / oriyen belar onduan. Xe 312. Baien gañetik, ura gelditu gabe lur eta zikiñ-zantzu guztik kentzeko. JAIraz Bizia 84. Gorputz guzitik, iguin egiterañoko izerdi ta zikin usaia zerion. Etxde AlosT 55. Ez dago munduan gizonak neurtzeko bae edo galbai bat baiño: daukana eta ez daukana, uruna ta algotza, emoia eta zikin-autsa. Erkiag BatB 140.
(V-ger, G-to, B ap. A). "Maleza de un campo" A.
Hori egiten da ondoa barna duten lur gizen, zikhin ekhartzaile-handi direnetan. Dv Lab 36. Iraul zazu laster lur hura. Hilen dira belharrak eta geroko uztak zikhin guti izanen du. Ib. 26. Landari ematen diozu arhaldi bat atheratzekotzat ongi zikhinak oro. Ib. 32 (v. tbn. 330). Alor edo landa batean zikina garai dela adierazteko: "Zikinak galdu gu, zikinak jana du". FIr 158. Gaztandiak galdu ziran; ariztiak gaizki zebiltzan; txillarra, sasia ta zikiña ugari ta indartsu. Munita 63. Belarrak eta zikiñak kendu udaran. Ib. 41. Sasi, ote edo beste zikiñik agertu bada itai edo segaz garbitu. Ib. 60.
azpiadiera-2.1
2. (Uso fig.).Indecencia, obscenidad; abyección, ignominia. "Souillures morales" H. v. zikinkeria.
Iauna, khen dietzadatzu gogoetako harrak, / [...] eta dietzakidatzu xahu falten zikhiñak. EZ Man I 10. Purgatoriora zikhiñen xahutzera. Ib. 58. Zuk xahutu behar tutzu munduaren zikhiñak. EZ Noel 60. Hala badire presuna batzuk zerukotz desira beroak ditustenak; ordean estire osoki garbi afekzione humanoen zikhiñetik. Ch III 49, 2 (SP haragizko pasionearen tentamendutik, Mst aragiaren tentazionerik, Ol aragi-irritsetiko ziltzarik). Graziaren ur harrek garbitzen ditu arimako zikhinak. Jaur 143. Aingeruak garbirazi zuen eta zerurat eraman, begiak itsuturik: erran beza gero norbaitek zikhinak garbitzen direla eta gaxtaginak itsutzen! Hb Egia 74. Dena hasgarrikeriaz eta bere linburkeriako zikhinez bethea. Dv Apoc 17, 4 (TB, Ur (V), Echn zikinkeria). Ez da nihor bekatuaren zikinetik garbi. Lap 137s (V 63). Jesus maitia amoriuaz / daukagu guri begira, / garbitutzeko otsegiten du / animan degun zikiña. PE 30. Bizkitartean haur gehienen baithan erlisionezko sinesteek jakitatearen irakaspenak ezti ditzaten, iragaz, beren zetabean zikin larrienetarik bederen garbi. JE Bur 55. Zure grazi ugariz ametsetako nere zikin lizunak itzaltzeko. Or Aitork 279. Arimeari buruz, errudunak autor-entzuleari egiten deutsan agerpen sakona, zikin, oben, utsegite ta ugarrak guztiak zintzo zintzo azalduaz. Erkiag BatB 195. Ikusagun lehenbizi denen gaitza, gaitz soziala. Kondairako edozein garaian aurkitzen ditugu desordenuak, zikiñak, usteldurak. Vill Jaink 179. Euskaldunok etziegu bildurrik gordinkeriei, baiña zikin-aldetik jo bearrean, gai orrek duan alderdi parregarriari begira oi zioagu. NEtx LBB 120. Auxen da Grisostomo, gorputz, buruko argitasunean besterik gabea, plaza-legean bakarra, jendetasunean geiago-eziña, [...] zikiñik ez dun alaia. "Alegre sin bajeza" . Berron Kijote 150. Orrek zikin guztiok egiak dirala dakienik badago. Gerrika 234.
azpiadiera-2.2
3. Cf. VocNav: "Ziquiña [...] o ciquiña, envidia. Ese crío le tiene ziquiña a su hermanica (Aoiz, Zona de Sangüesa, V. de Urraúl)".
azpisarrera-1
AHO-ZIKIN. (-zikhin L, BNc, Sc ap. A; agozikin B ap. Izeta BHizt2). a) "Indecente, obsceno" A. "Cualidad de la persona malhablada. Au agozikine, zazi begien bistetik!" Izeta BHizt2.
Aozikin lotsagabe ori! nor bezten dukala dirudik, nerau agure au, ala erori? Zait Sof 134. Gorri omen zan batek apaiza eskatu, ta txapelgorri ago-zikin batek: "Apaiza diok? [...], oa ipernura berela". Or QA 81. Asi Aristotelestik eta Xenofonte ta Zoilo edo Zeuxisengan bukatzeko, bata ao-zikiña ta margolaria bestea izan baziran-ere. "Fue maldiciente el uno". Berron Kijote 18s.
b) (auzikiñ G-goi ap. AEF 1955, 114). "Estomatitis (aulearra o auzikiñe). Los pastores rarísima vez se dan cuenta de la existencia de esta enfermedad en las ovejas" AEF 1955, 114.
azpisarrera-2
XIKIN. (B ap. A; -kh- BN-ciz, Sal ap. A; VocBN, H). (Forma con palat.). a) "Sale. Ce mot s'applique à une personne ou à une chose petite et sale" VocBN. "Forme diminutive [...]. Haur xikhina, enfant malpropre. Zoaz hemendik xikhina, allez-vous d'ici, petite sale" H. "Sucio" A.
Musu, jasta, murtxa, milika, ausiki, xurga, hunki, pereka, tinkatze, borroka, kutsatze bitxi bezain xikin. JE Bur 110. Bere galtza ederrak dena ixtil eta lohi dituela. [...] jo eta zafra emaiten da hor, ziliporta khentzen! [...] Ixtil xikinak ez nahi joan! Barb Sup 46.
b) Vil, despreciable.
Haurra baino haurrago [izan niz], ez ohartzeko lapur xikin batzuen lehia gaixtoari. JE Ber 25. Euria zen. Euri xikin bat txirtxirika. Herr 7-5-1959, 4. Zirto batzuk irria jaliko dautzute... Irri mehar xikin bat, edo berdin larri bat. Herr 1-3-1962, 4. Hozkia ematen dit esaldi honetan sumatzen dudan kristau xikiñen konpasio nazkagarri honek! PPer Harrip 70. Burua eta bihotza tipiegiak eta xikinegiak dira: pentsamenduaren hunkipen eta huskeria batzuk baizik ez dituzte berenganatzen. Ib. 49. Irria, moral xikiñez betetako presak izaten duen sangragera baizik ez da. Ib. 74.
azpisarrera-3
ZIKIN-ARTE (En casos locales de decl., en sing.). (Entre) suciedad, (entre) porquería.
Zarma-kankarruetan eta olezko kaixetan, zikin-artean al dana bananduten: janariak, ogi-zatiak, eta abar. Txarrientzat eroateko gero. Erkiag BatB 129. Etxeko guziak lanera irtenak zirala, mutikoa zikin-artean arkitzen zuan autsez eta muskeraz ederki ornitua. NEtx LBB 29.
azpisarrera-4
ZIKIN-HATS. "Adiposus, squalidus, zikhints ú a, lizun h á tsa, sats ú ia, zikhiñ h á tsa" Urt I 177.
Salomonek bere azken egunetan bere aisia, alferkeria ta atsegin itsusi zikiñ-atsakin galdu zuan Jainkoak emanikako jakinduria. Ub 43. Zer negargarria Jesusen arpegi ederrean esku-tzar zikin-ats hura ikustea! Lard 446.
azpisarrera-5
ZIKIN-BERBETA. "Berbeta zikina edo. Plazentziakua e, zikin-berbeta bat dok aura Plazentziakua" Elexp Berg.
azpisarrera-6
ZIKINDUN. Que tiene (...) sucio.
Atso gerri lodi, gonamotz, esku zikindun batek. Ag Kr 12.
azpisarrera-7
ZIKIN-ESTALI ( (V-gip, G-azp-goi-to)). Ref.: Or Eusk 1926 (3-4), 45; JMB At; Elexp Berg. "Zikiñestali, vestido sufrido para las manchas. Soñeko o(r)i zikiñestalie da, ese vestido es buen 'disimula-manchas' (G-to)" Or Eusk 1926 (3-4), 45. "(G-goi), disimulo, disimulado" JMB At. "Se dice, sobre todo, de la ropa de color sufrido en la que no se notan las manchas. Jertse au kentzeke darabitt, ain da zikiñestalixa eze" Elexp Berg. v. LOHI-ESTALI.
azpisarrera-8
ZIKIN-GABEKO. Limpio, incontaminado.
Londres, Paris eta beste uri nagusiak, erri-barruan eta inguruan, zuaizti aundiak dauzkate, beren biztanleak iragazi-ta, zikin-gabeko aize garbia arnastu dezaten. Munita 140.
azpisarrera-9
ZIKIN-IHESLE. Detergente.
Zikin-iheslea hartu zuen eta hasi tapizen garbitzen. GH 1973, 279.
azpisarrera-10
ZIKIN-MIKIN. Condimento, especia (?).
Aztezkenian zien herrirako niz, eta eguerdiko phausa aldia zien etxian egin nahi nuke. [...] Beste deus hanbatekorik ezpada ere, diphiñan antzera azpi bat badikeizi, bere zikhin-mikhinekin. Lander (ap. DRA).
azpisarrera-11
ZIKINPE (En casos locales de decl. sing.). Suciedad, lugar sucio.
Laborariak nagikeriaz uzten ditu abere azpiak, aski maiz atheratu gabe. Ez axolakeriaz uzten ditu idiak eta behiak zikhinpean. Dv Lab 153. Garbitasuna ez da beraz gauza bat alferra. Baldin gu ere bethi zikhinpean egon bagindedi, ontsa othe ginaizkete? Ez naski. Ib. 215. Xerriak ezen lakhet du zikhinpean. Ib. 279.
azpisarrera-12
ZIKIN-POTO. Cubo de basura.
Norberari atsegin ez jakozanak, idazlanak zikin-potora botatzea be, demokrata lez jokatzea ete? Agur 21-7-1973 (ap. DRA).
azpisarrera-13
ZIKIN-TRATU. "Trato sucio. [...] Orrek ein ddabe zikintraton bat" Elexp Berg.
azpisarrera-14
ZIKIN-TXAR. "Porquezuelo, zikintxarra" Lar.
azpisarrera-15
ZIKIN ZAR. "Zikin zarra! Exclamación como la de ¡cochino!, para mostrar disgusto del deshonesto o de quien alardea de alguna cosa repugnante. Zikin zarra! beiñ ixilduko balitza!" Etxba Eib.
azpisarrera-16
ZIKIN-ZULO. Letrina. v. zikintoki.
Ez al duzue ulertzen ahotik sartzen den guztia sabelera doala, eta handik zikin-zulora botatzen dela? IBk Mt 15, 17 (He sekreta, Dv zokho, Ur toki ezkutu, Echn, Hual leku sekretu, Ol, Ker sastegi, Leon ongarri-zilo, Or simaurtegi, IBe komun-zulo).
zikin
<< uzkeria 0 / 0
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper