1.
(G ap. A s.v. aitaita
; Lar, Dv, H).
Abuelo.
O zein ona dan nere aitagoia!
Ag G 285.
2.
Patriarca.
[Mistral-en] eriotza --laurogei ta lau urtetan-- aitagoi batena izan zen. Elizakoak artu ondorean, etxeko guziak inguratu zuten nigarra zeritela [...].
Or Mi II.
Itun zarreko aitagoi aietatik, naski: Abrahan, Isaak, Iakob, Moise.
Or QA 209.
Udaran, Mendaurko pagopean, ardiei begira gaudenean, gure mendietako aitagoi, Arrano, lengo gauzetaz maiz jardun zaigu.
Eston Iz 53.
Ioberen leiñu aintzatsua, Troa aitagoia ta Kintiu Troiarren iraslea.
"Parens"
.
Ibiñ
Virgil
95.
(Fig.).
Orain, euskal-letrak umezurtz geldi dirala esan dezakegu, beren aitagoia [Orixe] il danean.
Gazt MusIx 5.
Erri saltzaille dan aitagoiak / arpegieran mozorro.
Ayesta 92.
Ez dela beti izan Orixe, orain besterik badirudi ere, euskal letren aitagoi onetsia eta ezin ukituzko eredua.
MIH 290.