beuden (
AN-gip ap. A
).
Su (de ellos).
v. beren,
beure
(2)
.
Ama guztiak beuren semeak maitatzen baditue.
Ag Serm 151.
Eizilari oriek / amekak aldian / abiatu dirade / Baztan-a bidian; / oien guziengatik / umore ederrian / sartu izan biaute / beuren errian.
Noe 117.
Berek dute itzuli bear eta Zu billatu, beuren biotzean baitzauzkate.
Or Aitork 102.
Apentzen duzu gizonek beren aurka dagitena; Zure buruzki oben egitean, beuren animen buruzki ari dira.
"Impie faciunt in animas suas"
.
Ib. 67.
Arrezkero ez zan iñor ausartu, eta beuren artean onginai goxo gogoangarri batean bizi izan ziran.
"Inter se"
.
Ib. 229.
Begiek beren inarkuna ederki egin al lezakete beren berebiziko adorea ez, baina, adorearen ordez makurren bat izanik? [...]. Ez ote belarriek berebat, beuren adoreaz bageturik, beuren inarkuna gaizki egingo?
Zait Plat 149.
Gure egunetan ioera aundia dago, batez ere olerkariak geiegi gorestea. Obeki esan, beurak goresten dute beuren burua.
Or ( in
Gazt MusIx 46
).
Erroma deritzan uria gurearen antzekoa zala uste nun zoro onek, [...]. Ala uste nitun ttottoek zakurren antzeko, antxumeak, beuren amen ideko.
Ibiñ
Virgil
32.
Or izaten dituzte beuren etxola edo lo egiteko ta gorde-lekuak pixti oriek.
Ostolaiz 30.
Kanpora ere atera bearra izaten nuan, ofizialak arreglatzera, beuren etxeetara.
Albeniz 72.
(En casos de declinación derivados de beuren
).
Aingeruak daduzkaten pozak / guk beurekiñ ikusteko.
Xe 320.
Ez dute ezagutu bidea, berengandik Arengana, ta Arengandik beurengana.
Or Aitork 105.
Azpikoetan berriz, gure loietik etxe xume bat egin du, menpekoak beurengandik aterarik Beregana ekartzeko.
"Per quam subdendos deprimeret a se ipsis et ad se traiceret"
.
Ib. 177.