arrauketa.
"
Arraunketia, deporte del remo. Arraunketia jolas bat da askontzako
"
Etxba Eib.
Etzan alako bizitasun, aserre ta nasterik Arranondo baketsuan ikusi, [...] indarneurtze, itxas-dema edo arraunketa estua igaro zan ezkero.
Ag Kr 168.
Galdu egieben arraunketarik ospetsuena, galdu euren entzute andia.
Ib. 168.
Etorri zaite geugaz Josetxo; sei arraun daukaz txalupa onek, eta bost baño ezkarean lez arraunketarako, bear zaituguz seigarren arraunerako.
Echta Jos 250.
Bost treñeruak ikusitzian / pieza arri ezarrik, / arraunketa gogoz asi zan, / etzan agindu biarrik.
Arrantz 124.
Arraunketaz itzegin nai dunak zer esanik izanen du ta bero bero alare ikusi balin badittu, baita aizkoratzaz ta laisterkatzaz ere.
Or LEItz
38.
Goiz-usoren bat igaro dedin / mendian eiztaria zai; / itsas-gizonak, arraunketako, / egualdi isillaren erpai.
Or Eus 389.
Arraunketa da... Mutil bikañak / zarrena beren lemazai / arturik laister abitutzeko / tankeraz daude txit ernai.
EA OlBe 76.
Ibai lasterra gainditu naiez arraunketa gogorrean dabillen arraunlaria bezela.
Ibiñ
Virgil
73.
Orion arraunketa / ez dago illikan.
Zendoia 168.
ARRAUNKETAN.
"Arrauketan haritzea, tirer à l'aviron" SP ( A s.v. arrau). "Ehun arrauekiñ arrauketan haritzea" Urt IV 400.
Bere diszipuluak nekhe handirekien hari zirela arrauketan.
He Mc 6, 48 (Ol, IBe arraunketan; Lç aurthikiten, TB arrabatzen, HeH arrauan, Dv arrau indarka, Leon arrauka, Ker arraunka, IBk arraunean).
Zein aizeaz belea zabaldurik, zein aize baga, arraunketan edo erramuetan, eizan guztiz ibilkorra.
Echta Jos 114.
Estropadan asi zirean arraunketan Mundaka-rutz, baña laster inddargatu zirean.
Ib. 252.
Yesus oartu zan, arraunketan nola nekatzen ziran, eta laugarren gau-aldian edo aiengana zan.
Ir YKBiz 213.
Ogei ta bost edo ogei ta amar eztatu bezelatsu arraunketan egin ondoan, ikusi zuten Yesus itsaso gañean ibiltzen.
Ib. 213.
Sarritan jaisten zan portura ta arrantzaleakin arraunketan indarrak neurtu ere bai.
TAg Uzt 44.
Aize-oialez eta arraunketan aldi luzean joan eta joan egin bear izaten eben aro artan.
Erkiag Arran 77.
Zenbait itsaso itxuan oldartzen dira arrauketan.
Ibiñ
Virgil
92.
Gure erria onenentzat joten zan erramutan; arraunketan.
Etxabu Kontu 145.
ARRAUNKETAN EGIN.
Remar.
Eta arrauketan egin ondoan hogoi eta bortz edo hogoi eta hamar estadio bezala, ikusi zuten Jesus uraren gaiñean zebillala.
He Io 6, 19 (Dv arrauka egin
).
Ain gazte izateko, arraunketan ere trebeki egiten zun.
TAg Uzt 47.