1.
(Urt, Dv),
atsegintzale.
Dado a los placeres, voluptuoso.
"Caprigenus, libidinosus"
Urt IV 204.
"(Dh), sensuel, voluptueux, ami du plaisir"
Dv.
Oinpera dezakezu aragi atsegin-zalea.
Mb IArg I 453.
Hau bera gertatzen zaio gazte atsegin zaleari deabruak ematen diozkan [...] atsegintz txar zikinekin.
Mb IArg II 163.
Kristau arroak, honra zale, interes zale eta atsegin zale erabageak eren biotzak eta amorioa ipiñirik dauzkate munduko estimazio, ondasun eta gustoetan.
Gco II 3.
Orobat gora igan-nahiek, ohore-gosek, atseginzalek eta bertzek borroka frango badarabilate.
Dh 200.
Zer lotsa mienbro guri eta atseginzale bat izatea, buruzagi elhorriz khoroatu baten azpian.
Ib. 233.
Atseginzale dire, bainan ez da hekien artean edireiten bertze zenbeit eskualdetako tzarkeria ondikozkoa.
Prop 1906, 105.
Atsegintzalea bakartasunari itzuri egin oi dioala edozeiñek badaki.
Lh Yol 4.
Ester au zan bezelako emakume apainzaleak eta atsegin-zaleak etzezakean luzaroan iraun larrialdi estu artan gaiztobidera jo gabe.
TAg Uzt 172.
Ausarta, harroska, jainkozale ez baino atseginzalea.
IBk 2 Tim 3, 4 (Ol atseginkeriei atxikiagoak
).
2.
Voluptuosidad.
[Bekhatuzko jaidura] bat bereziki hautatzen dute [...]: batean izanen imodeskeria, bertzean jauzkortasuna, bertzean hantustea edo urguilua, bertzean atsegin-zalea, bertzean medisentzia, bertzean alferkeria.
Dh 53.