kanaantar. Natural de Canaán, cananeo.v. kananear. Emazte kanaandar bat. HeMt 15, 22 (Dv, Ol, BiblE kanaandar, Ip kanaantar; Lç, Samper kananea, TB Kananeeneko, SalabBN kananeendar, Echn kananear).
Buruzagi jakintsu eta biotz andiko onek kanaantar geienak menderatu zituen. Lard 121.
Ezer ere lotsagarriagorik etzan kanaantar baten azpian egotea baño. Ib. 124.
Kanaandar emakumeak. InzaAzalp 128.
Simon kanaandarra. (Mc 3, 18). IrYKBiz 117 (Dv kanaandarra
).
Heien uhaitz handia israelitek iragan zutela jakin zutenean kanaandarrak ederki lotsatu ziren. ZerbIxtS 43.