1.
(Lar(girlañda), H),
girnalda (Lcc). Guirnalda. Baziran an lora ederrez eginiko aro edo girnaldak. MgPAb 216.
Presentatuko diozu Mariari lore izpiritualezko girlanda hori. MarIl 24.
Arbola txit luze bat elizako plazatxoan lore eta girlanda askorekiñ. EE 1884b, 113. Maitetzallea samurtuten da, bai eta jantzi, / egiten deutsa larros ederdun girnaldea. ABAmaE 158.
Agindu, neri ere, oitariko edozein lan; baita lora-girlandak egiteko ere. AltLB 22.
Azkeneko zatian, erdiko etxe noblea, girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da. ArtiTobera 262s.
Laparrak eta asunak aurtiki dira, girlandak eta arkiak, zonbeit xeila zahar ere!Herr 16-6-1960, 3.