1.
(Añ),
skriba,
eskribu. Escriba (entre los hebreos). Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták. LçMt 23, 23 (Ur, Echn eskriba; He, TB, SalabBN (e)skribau, Dv iskribau, Ip lege-erakasle, Ol, Or, Ker, IBk idazlari, Leon izkribau, IBe lege-maisu).
Hek eta halakoak dira eskriba fariseoak bezala. Ax 261 (V 174).
Jerusalengo eskribak. MbIArg I 139s. Skribek ere gauza bera diote. Lg II 242.
--Zein ziran Eskribak? --Gizon aditu jakintsu, legea erakusten zuenak. Ub 85.
Eskriba eta Fariseoak. AA II 106.
Eskribek lehenago hits zuten omena; / Farisauek bezala, mihia leguna. HbEsk 207.
Apaiz-buruak eta eskribak. Lard 430.
Farisauek, Eskribuek eta Aphezek bere botherea kordakatua ikusten zuten. Lap 235s (V 105).
Eskriba eta Fariseoak. ItzAzald 34.
Juduen Buru ziran Apaiz Nagusiak eta Eskribak. InzaAzalp 50.