dardararazi,
dardarerazi,
daldarazi,
daldararazi,
dardaratu erazi. Hacer temblar; hacer vibrar.v. DAR-DAR ERAGIN. Zeintzuek [...] dardar erazten dizkien erregeai beren jargoietan. OtagEE 1882c, 413.
Aritz ostogabeak beren mugieran badirurite otzak dardarazten dituen defuntu zuri batzuek. Arzac EE 1884a, 135.
Mendixka guzia ta illobi edo sepultura lur ikara bat-batekoak dardaratu erazi zituan. InzaAzalp 75.
Bekaina zimurtzearekin, dardarazten du yainkosa aizuna, ta erortzen da zutondotik. OrMi 133.
Eta ukaldi batez mai osoa dardarazi zun. Ib. 93.
Egoaizearen arnas bigunak dardarazten du noizbeinka pagadi orraztuaren adatsa. TAgUzt 78.
Oteak harrotuz ta haitzak daldaraziz. Iratz 131.
Sistu-galernan etxen barnea daldararaziz doala. Ib. 182.
Egodun aurrak kax kax jo du nere etxeko atea / ta eragin goxoz dardarazi etxe-barrunbea. EAOlBe 67.
Onelako latz-ikaraz dardarazten nauzu!ZaitSof 94.
Baiña sail aundiak dardarazia du lurraren azala. OrPoem 552.
Oin gazte auek ba-dabiltz zugan / dardar-araziz bakea. GandElorri 53.
Alferrik bilatuko duzue beragan Europa eta mundu guztia dardarazten hasia zen lur-ikararen berririk. MIH 226.
En DFrec hay un ej. de dardarazi.