banidade (
Lar).
Vanidad, futilidad; frivolidad.
"Vanidad, falta, carencia de realidad, utsera, utsaldia, banidadea, banotasuna"
Lar.
v. huskeria.
Pensa, othoi, nola gauden bi bideren erdian, / salba bano damnatzeko perileko punduian; / ehor fida eztadila, othoi banitatian; / sainduiak etziraden sarthu banitatez glorian.
E 37.
Ezen kreaturák banitatetara suiet dirade.
"Sujettes à vanité".
Lç Rom 8, 20 (TB banitateari suiet; Dv hutsalkeriaren azpiko, Ol, Or MB 533, Ker uskeripean, IBk hutsaren menpeko, Bibl ezdeusaren menpeko).
Baina hek ere bide zen gloriá Iainko egiazkoari eman bidean imajinatu ukhan dute Iainko bat bere plazerera, eta berén fantasia erhoak bere banitatean eta gezurrean burutan eman zerauenaren araura.
Lç Adv ** 1v.
Nola bere-berez etzen ez egundano ere izan banitate baizen.
Ib. * 8r.
Munduko enganamenduak ezaguturik eta banitatea benzuturik, nadin bethiere zure amorioan egon eta bizi.
Mat 284.
Nitaz bezanbatean banitatea naiz eta ezdeusa zure aitzinean.
SP Imit III 40, 4.
Ezen ezdeus naiz, banitate huts zure aitziñean, guzia naiz ganbiakorra.
Ch III 40, 4.
Ez zaitezten gehiago ibill jentillak bezala, zeiñak baidarraizko bere gogoaren banitateari.
He Eph 4, 17.
Banitate bat da laster beno lasterrago igaraiten den gaizaren maite ükheitia.
Mst I 1, 4.
Zergatik banidade edo utsa amatzen, ta gezurra billatzen dezute!
Cb EBO 12.
Aithor dezagun ez dela banitaterik baizen mundu huntan.
Lg II 92.
Eta mundu huntan gizonak bilhatzen dituen guziak eztirela ezdeuskerietako ezdeuskeriarik, banitatetako banitaterik baizen.
Dh 193.
Dantzara duazanak alkarren propijan banidadez duazala. Banidade atati urteten dabeela maitakerija txaarrak ta peligruzko karinuak.
fB Olg 160.
Ana Juanixe ez eixu esan / berbarik banidadian.
Balad 59.
Gure inpazientziak eta gure trixteziak erakhusterat emaiten dute gure desiren banitatea.
Jaur 404.
Inprudentzia eta banitate ariña / Hitzketeria eta kuriostasuna, / Ahaide hurbillak dire.
Gy 257.
azpiadiera-1.1
(Pl.).Vanidades del mundo; cosas vanas.
Arimaren ialgitia neke handia duzu, / orai duzun penegatik zuria egonen duzu; / horrelako banitatez niri segur uztazu; / probetxurik eztukezu eta zinhets nazazu.
E 221.
Aparta ditzatzu ene ganik banitate sothilak.
Harb 467.
Munduko banitateak nik utzirik.
Ib. 91.
Aparta beraz niganik, / banitate guziak, / halaber ni zuen ganik, / dio Saindu handiak.
Arg DevB 48.
Ire plazerak kitatzak, / Kita banitateak.
Gç 158.
Naturalezak [...] erabiltzen gaitu banitateen ondoan.
Ch III 54, 11.
Despreziatzen diradela aren ponpak eta banidadeak.
Iraz 43.
Natüra kreatüretarat, bere aragi propialat, banitatetarat eta elhestetarat erortoki da.
Mst III 54, 4.
Irugarrena, munduko bide galduak kondenatu, ta utzi, ta banidade guzietatik iges dagigun.
Cb Eg II 75.
Munduaz eta haren banitatez minzatzen zarenean.
Mih 64.
Munduko banidade, interes eta gustoai begiratuko ziñieke.
Gco I 446.
Zerén trabájuek ilaraztendúten munduráko afiziónea, banidádeak ta bizioak.
LE Ong 52r.
Bainan hertsiki beira banitate ta mundutarkeria guzietarik.
Dh 49.
Jerusalenen bizi nintzan Alejandriako moduban munduko banidadiakaz erotuta.
JJMg BasEsc 240.
--Bethikotz errenontziatzen dut [...] debruaren inspirazione guziei, munduko banitate guziei.
JesBih 431.
Zure batheian mündüko banitater eta erhokherier adio erran düzüla.
UskLiB 94.
Enpleo eta onrak, / aberatasunak, / dirade banidade / ta arrotasunak.
It Fab 68.
Aren anditasun eta banidaden menosprezios.
CatAe 62.
(CatSal 62, CatR 62 banidaden menosprezioz)
--Nola garaitzen da mundue? --Despreziatzen tuguleik arren ponpak eta banidadiak.
CatUlz 51.
Zertarako dan mundu onetan / onenbeste banidadia?
MendaroTx 69.
v. tbn.
CatLan 124. CatLuz 26. CatS 70. Banidade: Oe 125. CatUt 17. CatLlo 81. CatB 78.
azpiadiera-1.2
(Urt);
banidade (Lar, Añ).
Vanidad, arrogancia, ostentación.
"Arrogantia"
Urt II 360.
"Vanidad, soberbia"
Lar.
Gehiagorik etzaitezten ebil berze Jentilak dabiltzan bezala berén adimenduko banitatean.
Lç Eph 4, 17 (TB beren gogoen banitatea).
Eta nola hik prometatzen baituk ezen xipiér eta humilér iakite emanen drauela, eta urgulutsuak eta superbiosoak bere adimenduko banitatean konfundituren dituala.
Lç ABC B, 2r.
Banidadeagaz ofrezitu baeroen primiziak.
Cap pró.
Jauna itsuturik gaude, eta banitateak laster enganatzen gaitu.
SP Imit III 41, 1.
Bortz zuhurrak salbatu humilitatiak, bost elgerrak galdu banitatiak.
Tt Onsa 74.
Manjatera, ikhustean / zure humilitatea, / ezin suporta dezaket / munduko banitatea.
Gç 70.
Txintxurrak sarri gorde deuste / honrea eta bizitzea / ezagutzen ezpadaue / alango mesedea / axe bai banidadea.
BBizk 7.
Banitatea humilitatezko obrak eginez [garaitu]
.
CatLav
44.
(V 29)
Geure banidade, soberbia da pensamentu deungen aranza kruelakaz.
Urqz 14.
Mihiaren abiadura komunzki heldu da banitate suerte batetik, zeiñak sinhets arazten baitaroku, garen baiño, argituagoak garela.
He Gudu 146.
Dabid Errege aren banidade bat aren pueblo guzia Jainkoak kastigatzeko ta galtzeko asko izan zan.
Cb Eg II 172.
Arren, onraren banidade beltz orañdaño arrastatu nauen au, nik egiaz arrastatzeko indazu indar, ta bear dedan grazia.
Ib. 85.
Oñ azpian emendik aurrera gorputz au ta banidade guzia idukiko det.
Ib. 103.
Modestia bera banitatearenzat baliarazten dutelarik.
Mih 64.
Norat nahi ützül bedi begien aitzinian düke hantzia, ürrhats güzietan dü bathüren bere banidadiaren apalgia.
Egiat 265.
Bigarren adbertenzia, ez egitea deus banidades, edo niri edo berze bati kuadratu naies.
LE Prog 106.
Gure banidade eta presunzioarekin.
Gco II 15.
Ustekabean gezur txiki bat esatea, banidade arin bat edo ergelkeri piska bat erakustea, eta beste onelakoak.
Ib. 16.
Zeren banitate zoro batez, Jainkoaren iduriko izan nahi izan baitzen.
Dh 252.
Ikusten dozu bat limosnia egiten. Ta juzgetan dozu banidadez egiten dabela.
fB Ic II 219.
Baldiñ emakumeetan eureen arintasunaren señalia bada moda ta banidadiari jarraitutia, txito burlagarrijak izan biar leuke gizonezkuentzat.
JJMg BasEsc 193.
Ta alabia bardin, banidadez arroturik, pausu geisto alakuetan.
Ib. 12.
Izpiritu Sainduak mintza arazten dituela, eta ez banitateak, ez jelosiak, ez intresak.
Jaur 201.
Aberats zirade, / Banitate gabe, / Jenteki afable.
Etch 552.
Banitate ergela da gure primeza, / Espaiñolak haidor dire duda gabe; baiña bertzela bedere.
Gy 124.
Zori gaiztuan sortu ziraden / alajak eta kabana, / banidadiak familiara / errenta gutxi darama.
Xe 313.
Ezer ez eta banidadia / sobra dezu buruan.
Ib. 192.
Hamazortzi urthetan hantik elkhi zen, andere handi eta eder, banitatiaren mirail, erlejionerik gabe, debriaren apeü-gei paregabe.
Ip Hil 115.
Mundu ontako banidadia, / indar asko eta sona.
EusJok II 146.
Auzuan berriketan / jarri nai jendia, / zentzu-gabeak duten / banidadia.
MendaroTx 275.
Giza errealidade humilaren ohean etzan, banitate oroetaz bilhustu.
Lasa Poem 109.
v. tbn. ES 170. Brtc 126. Banidade: Astar II 98. EusJok II 13.